Bilboko Udaleko langileen, kontrateetako eta Udalaren mendeko erakundeetako langileen mugikortasun jasangarria sustatzeko neurriak martxan jartzeko proposamena erregistratu du Elkarrekin Podemos-IUk

“Enpresek erraztasunak eman behar dituzte langileak ahalik eta modu jasangarrienean irists daitezela lanpostuetara”

 

Bilbo, 2022ko urriaren 24a

Podemos, Ezker Anitza-IU eta Equo Berdeak taldeek osatutako koalizioak proposamen bat aurkeztuko du hurrengo udalbatzarran udaleko zerbitzuak kontratatzeko pleguetan ingurumen-izaerako klausula sozialak kontuan hartzeko, langileen garraioari buruzkoa, eta , aldi berean, udaleko zein entitateetako langileekin plan bat adostea gizarte-eragileekin batera.

Xabier Jimenez Elkarrekin Podemos-IUko zinegotziak azaldu duenaren arabera, “larritasun klimatikoak, energia-krisiak eta gaur egun oraindik ibilgailu gehienek erabiltzen dituzten erregai fosilen garestitzeak berriro ere jarri dute mahai gainean eguneroko mugikortasun-ereduak aintzat hartzeko eta birbideratzeko beharra”.

Zinegotziaren esanetan, “lanpostuetara iristeko mugikortasun jasangarria erabili dezaketen langileen kopurua handitzeko, enpresa publikoek eta pribatuek planak sustatu behar dituzte lanpostuetara ahalik eta modurik jasangarrienean mugitzeko”.

Koalizioak datorren udalbatzarrean eztabaidatzeko erregistratu duen proposamena ildo horretatik abiatzen da. Taldeak hau proposatzen du: “Udalaren zerbitzuak kontratatzeko pleguetan, ingurumen-izaerako klausula sozialen artean sartzea enpresa lizitatzaileek garraio-plan bat ezarri behar dutela beren langileentzat. Plan horren helburua izango da lanpostura joateak eragindako energia-kontsumoa eta emisioak murriztea, eta garraiobide eraginkorrenen erabilera sustatzea, hala nola garraio kolektiboarena edo partekatuarena”.

Aldi berean, testuak proposatzen du “udalaren eta bere mendeko erakundeetako langileen mugikortasun-ohiturei buruzko azterlan eguneratua egitea, ordezkaritza sindikalarekin garraio jasangarrikari buruzko plan bat proposatu eta adosteko, hiri-mugikortasun jasangarria sustatzeko, karbono-aztarna murrizteko eta bertako mugikortasuna hobetzeko, eraginkortasunari eta jasangarritasunari dagokionez”.