Elkarrekin Podemos-IUk Hezkuntza Ituna ez betetzea leporatu dio Eusko Jaurlaritzari

Legebiltzarreko Koalizioakhonela ohartarazi du: “Ez dugu babestuko adostutako eduki osoaren aurka doan hezkuntza lege bat, ezta arlo publikoaren defentsatik urruntzen denik ere, publikoa den guztia berdintzen baikaitu, eta guztiona baita”, eta Gobernuak eman duen urrats bakoitzean ez dela betetzen ari hitzartutakoa esan du

 

Gasteiz, 2022ko irailaren 9a

Elkarrekin Podemos-IUko talde parlamentarioak ikasturte politikoari hasiera eman dio gaur informazio gosari batean. Gosari horretan, arlo publikoaren defentsak bere diskurtsoa egituratu du beste behin ere, eta jarrera bera erakutsi du Legebiltzarrean Osasunari, Etxebizitzari, Aurrekontuari, eredu energetikoari eta krisi berri honen ondorio ekonomikoen aurrean eta etorkizuneko Hezkuntzaren Euskal Legeari dagokionez.

Ildo horretan,  koalizioak  “oso argia hitz egitea” erabaki du: “Azken hilabeteetan Eusko Jaurlaritzak eman dituen pausoekin, ez du bete etorkizuneko Legearen inguruan lortutako akordioa. Eta Elkarrekin Podemos-IUk ez du babestuko itundutakotik eta arlo publikoaren defentsatik urruntzen den Hezkuntza Legerik, publikoa denak berdintzen gaitu, guztiona baita”, irmo adierazi du, hori bai, Gobernuaren proposamena zuzentzeko borondatea berretsi du, hitzartutakoaren espirituari itzultzen saiatzeko eta, horrela, “eskola publikoaren nagusitasuna ziurtatu du”. Hil edo bizikoa baita ikasgeletan demografiaren beherakada esponentziala gertatzen ari den une honetan.

Talde parlamentarioak hedabideen aurrean azaldu ditu Elkarrekin Podemos-IUk Hezkuntza Ituna sinatzea ahalbidetu zuten arrazoiak, baita gaur egun “erabateko etsipena” ekarri dutenak ere. “Ez gara ohartu ez behin, ez bitan, ez hirutan. Eusko Jaurlaritzak ez du ituna bete eman duen urratsetan; ez plangintza-zirriborroarekin, ez itun-aginduarekin, ez itunpeko eskolari zuzkidura handiagoa esleitzearekin, ezta Googlerekin egindako hitzarmenarekin ere”.

Elkarrekin Podemos IUk salatu duenez, gaur ezagutzen den artikulatuk ez du ezabatzen “eskola-segregazioa”; izan ere, itunpeko ikastetxeak tartean daudela -ia erdiak izanik- ikastetxe horiek euskal hezkuntza-sisteman duten garrantzian oinarritua, “ez da eskola publikoaren perimetroa zabaltzen”, “eta eskola publikoaren garrantzia ere ez da azpimarratzen”, eta horrek ekarri du bere kritikaren tonua igotzea, “saltzen ari den propaganda ke hutsa baita ” adierazi baitu. “Ez dugu inolaz ere babestuko arlo publikoaren defentsaren aurkako neurririk”.