Ezker AnitzaK-IUK deitoratu egin du Osakidetzak Deustuko EAGko arreta-ordutegia murrizteko hartutako erabakia. Orain arte gau osoan irekita egon den bakarra, Begoñako eta Errekaldeko Etengabeko Arreta Guneetan aspaldi martxan jarritako murrizketen ondoren. Ordutegi berria 08: 00etatik 24: 00etara izango da, eta hortaz, Basurtoko Ospitalea izango da Bilbon gaueko arretarako gune bakarra.
“Neurri horrek murrizketa handia ekarriko du lehen mailako arretako zerbitzuetan, eta karga handiagoa Basurtuko larrialdietan, dagoeneko karga handia baitute hainbat osasun sindikatuk salatu dutenez”, adierazi du Xabier Jiménezek, Elkarrekin Bilbao udal-taldeko Ezker Anitza-IUko zinegotziak.
Hori guztia dela eta, Ezker Anitza-IU Bilbaok iragarri du Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Legebiltzarrean, azalpenak eskatuko dizkiola Gotzone Sagardui sailburuari, eta NPBak berriro irekitzea eskatuko duela, Basurtuko larrialdien balizko kolapsoa saihesteko eta auzoetatik gertu dauden Etengabeko Arreta Guneak bermatzeko, horrela denbora aurreztu eta arreta hobetzeko.
Horrez gain, Ezker Anitza-IUko Bilboko koordinatzaileak gogorarazi duenez, “EAGak ez dira Osakidetza ezartzen ari den murrizketa bakarra; izan ere, Osasun Zentro askotan pediatria zerbitzuak galtzen ari dira.
Izan ere, Guraso Elkarteek eta auzo-elkarteak salatu dutenez, Arangoiti, Bolueta, La Merced, San Adrian, Carmelo, Zurbaran edo Javier Saenz de Buruaga (Zabalgunea) bezalako zentroek jada ez dute pediatrarik edota kentzeko prozesuan daude, eta haurrak eta familiak beren auzoetatik kanpoko dauden beste osasun-zentro batzuetara bideratzen ari dira.
“Pandemia betean, eta kontuan hartuta hurbileko lehen mailako arretaren garrantzia eta euskal osasun sistemari suposatzen zaion ikuspegi komunitarioa aintzat hartuta, ulertezina da “,amaitu du.