Ezker Anitza-IUk jendaurrean adierazi nahi du bat egiten duela Konstituzioaren egonkortasunaren alde azaroaren 11n Antitransfuguismoaren aurkako Itunaren Jarraipen Batzordeak egindako bileran erabakitako akordioarekin, eta gauza bera egitera gonbidatzen ditu Euskadiko gainerako alderdi politikoak.
Akordio hori Hirugarren gehigarri batean islatu zen, zeinak zabaldu, indartu eta eguneratu egiten baitu 1998an sortutako Antitransfuguismoaren Ituna bera, legebiltzarrean ordezkaritza duten indar politikoek “toki-korporazioetan transfuguismoa dela-eta jokabide politikoaren kode bati buruzko akordioa” izenekoa sinatu zutenean.
Estatu mailan, Izquierda Unida, PSOE, PP, Podemos, Galicia en Común, Ciudadanos, PSC, EAJ, BNG, Partido Aragonés Regionalista eta Foro Asturias Hirugarren Adenda horrekin bat egin zuten. Gainerako indar parlamentarioek 10 egun dituzte horretarako.
Ezker Anitza-IUrentzat, itun hau erakundeen esparru guztietan transfuguismoari aurre egiten jarraitzeko konpromiso sendoa da, ustelkeriatzat eta herritarrek hautestontzietan adierazitako gehiengoak aldatzen dituen praktika antidemokratikotzat jotzen baitu.