UdalBerrik 4 proposamen propio eta baterako bat defedantuko ditu azaroko osoko bilkuran

Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta hori dela eta Podemos, Ezker Anitza – IU eta Equo Berdeak osotutako koalizioatik emakume nagusien errealitatea agerian jarri nahi du. Datu ofizialen arabera, 2002-2017 urteetan Euskadin eraildako emakume guztien % 30,95 berrogeita hamar urtetik gorakoak ziren.

Alabaina, adineko emakumeak dira salaketa gutxien jartzen dituztenak: % 10 baino ez ziren adineko emakumeen eskutik iritsi. “Datu hauek mahi gainean, begi-bistakoa da adineko emakumeak egoera ahulagoan daudela bizitza-proiektuak mota guztietako indarkerietatik aske aurrera eramateko”.

Hori dela eta, zera eskatzen du Udalberrik: adineko emakume guztiak indarkeria matxisten modu guztietatik babesteko eta horri lotutako prebentzioa sustatzeko neurriak inplementatzea. Horrez gain egoera hau ikustarazteko ekintzak martxan jartzea nahi du eta 2019an gogoetarako, elkartrukerako eta prestakuntzarako jardunaldi espezializatuak antolatzea.

Bestalde, aurreko urtean zabaldu zuten eztabaida bat berriro ekarriko dute osoko bilkurara: XXI. mendean animaliak erabiltzen dituzten zirkuak lekua izan behar dute gure hirian? UdalBerri argi daukate: “garaia iritsi da Bilbok ikuskizun horiek dakartenaren aurkako jarrera har dezan, hots: askatasunik eza, entrenamendu krudelak eta etengabeko konfinamendua. Gogoratu beharra daukagu aurreko udan arazo burokratiko bati esker Aste Nagusian lehen aldiz animalien tratu txarrik gabeko zirku-ikuskizun bat hartzeko aukera izan genuela eta jende askok pozik hartu zuela albistea. Orain gobernu-taldeak beste pausu bat eman beharko luke: akats burokratiko hori jarrera politiko bihurtzea”.

Alokairu sozialeko etxebizitzen beharra azpimarratu zuen koalizioak aurreko osoko bilkuran, eta hilabete honetan berriro egingo du: oraingoan Abandon dauden gabeziak azalaraziz.

Zehazki, Abando eta Indautxu auzoetako eta Alde Zaharreko alokairuaren batez besteko eskaintza hilean 1.200 € pasatxo ingurukoa da, eta eskaintza oso txikia da alokairu libreko erregimeneko etxebizitzen kasuan. Gainera, gaur egun, Abando barruti osoan ez dago etxebizitza publikoaren eskaintzarik alokairu sozialeko erregimenean.

 

Horregatik guztiagatik, eta Abandoko geltokiaren etorkizuneko birmoldaketaren ondorioz lau urtetik sei urtera bitarteko epean lurzoru publikoak sortuko direnez, Sustapen Ministerioarenak izango direnez eta inguruan etxebizitza babestuaren erabilera izango dutenez, uste dute ezinbestekoa dela lurzoru horien zati bat Ministerioak berak iragarritako alokairuko etxebizitza sozialak eraikitzeko Estatuko Plan horretan txertatzea.    

Estatuko beste hainbat udalerritan egin den bezala monarkiaren pribilegioekin bukatzea eskatuko udal-talde honek. Zehazki, UdalBerrik nahi duena zera da: udalbatzak Diputatuen Kongresuari eska diezaiola  zigor kodea aldatzeko Errege Etxearen ohorerako eskubideak estatuko beste edozein herritarrarenak duen babes bera izan dezan. Horrez gain, soziometro espezifiko bat martxan jartzea nahi du herritarrek monarkiari buruz duten pertzepzioa zein den jakiteko.

Azkenik, EH Bildu eta GGBkin batera Udalak jasotzen eta kudeatzen dituen sarreren inguruko hirugarren proposamen bat defendatuko du koalizioak. Oraingoan, Bilboko Auzoetako Hiri Behatokiaren barnean, zein den gai honen inguruan hiritarrek duten iritsia jakiteko galdera bat sartzea nahi du.

Azkenik, EH Bildu eta GGBkin batera, Udalak jasotzen eta kudeatzen dituen sarreren inguruko hirugarren proposamen bat defendatuko du. “Oraingoan, Bilboko Auzoetako Hiri Behatokiari dagokionean, gai honen inguruan hiritarrek duten iritzia zein den jakiteko galdera bat sartu nahi dugu”.