Bilbao European Forumak Europako ezker progresista eta ekologistaren eremuko 300 pertsona bilduko ditu

Europako indar progresista, ekologista eta ezkertiarren II. foroak, Bilbao European Forumak, europar ezkerraren esparru sozial eta politikoko 300 pertsona inguru bilduko ditu. Topaketa hau, Europako Ezkerraren Alderdiak (EEAk) antolatutakoa, 2017an Marseillan ospatu zen foroaren lehenengo edizioaren jarraipena da.

“Foro hau Europako familia politiko eta sozial ezberdinen elkargunea izan nahi du, aurten bere hogeigarren urteurrena ospatuko duen Sao Pauloko foroaren analogoa Europan”, azaldu du Alba Gutierrezek, Bilbao European Forumeko Antolakuntza Batzordeko kideak. Gutierrezek azpimarratu duen bezala, Marseillako lehenengo edizioan hainbat sindikatu, elkarte eta alderdi politikoko 400 pertsona inguruk parte hartu zuten, ezkerraren ikuspegitik alderdi eta ideia amankomunak lantzeko, “munduan ultraeskuinaren gorakadaren aurrean, hain beharrezkoak direnak”.

Oraingoan, Foroaren antolakuntzan pertsona talde handi batek hartu du parte aktiboki; Europa mailan, Progressive Caucus, Berdeak, Progressive Caucusean barnean lan egiten duten hainbat sozialistek, Europako Ezkerraren Alderdia osatzen duten 38 organizazioek, GUE talde parlamentarioak, etab. “Estatu mailako lan taldeak ere egon dira, hala nola, Ezker Anitza-IU, EH Bildu, EQUO-Berdeak eta Ahal Dugu, baita ere Bilbo mailan”, zehaztu du Gutierrezek.

Natasa Theodorakopoulou, SYRIZAko eta Europako Ezkerraren Alderdiko idazkaritzako kideak adierazi du Bilboko Itsas Museoan egindako aurkezpenean, ekimen politikoa izan arren, Forumean badagoela lekua sindikatu eta bestalako mugimendu sozialentzat; “alternatiba progresista eraiki nahi badugu, berebiziko garrantzia du maila guztietan lan egitea, bai europar eremuan baita estatu mailan ere”. “Funtsezkoa da politika neoliberalei eta muturreko eskuinaren gorakadari aurre egitea”, gaineratu du Theodorakopoulouk. “Beharrezkoa da indar guztien artean elkarlanean aritzea horri kontra egingo dion ekimena eraikitzeko; demokrazia lehen lerroan jarri behar dugu, herrienganako solidaritatearen bitartez eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortu”, azpimarratu du.

PROGRAMAZIOA

Bilbao European Forumean hainbat osoko bilkura egingo dira, zeinetan ekologia, migrazioak, bakea, nazioarteko merkataritza, feminismoa eta ekonomia solidarioa bezalako gaiak jorratuko diren. Horrez gain, tailerrak antolatuko dira, baita ere sindikalismoarekin, gazteriarekin eta emakumearekin lotutako aldibereko asanbladak eta omenaldi ekitaldiak. Horien artean, Nelson Mandelari egingo diotena, ostiral gauean, Itsas Museoaren zabaldegian.

Hurrengo egunean, larunbatean, hilak 10, bi kontzertu ikusteko aukera egongo da zalbaldegian 21:30etatik aurrera: Che Sudaka eta La Furia. “Sarrera publikoa eta dohakoa izango da eta, bono laguntzen salmentaren bitartez, etekinak Ongi Etorri Errefuxiatuak euskal GKEri bideratuko zaizkie, urteak daramatzate-eta pertsona errefuxiatuei babesa ematen”, adierazi du Gutierrezek.

Azkenik, Bilbao European Forumean amaierako hitzarmena adostuko dute hainbat esparru politiko eta sozialeko parte-hartzaileek, datorren urtean jarraitu beharreko bide-orria, hain zuzen ere.