Elkarrekin Podemosek esan du Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean, Euskadik hezkuntza politika berria behar du, zertarako eta hezkuntza publikoan izan diren murrizketei buelta emateko, irakasleen prestakuntza indartzeko eta familia eta lana uztartzeko.
Euskal ezkerren koalizioaren ustez, gobernuak behar den haina inbertsio egin behar du, baldin eta ikastetxe sare publikoa antolatzea, sustatzea eta hedatzea nahi badu eta hura eskolaratzearen ardatza izango bada; izan ere, izango du eskolak izaera publikoa, doakoa, inklusiboa, laikoa, parte-hartzailea eta demokratikoa, non eta ekitatea ziurtatua den eta kalitatezko hezkuntza baterako eskubideak bermatuak diren.
“Hezkuntzaren aldeko itun bat edukiz sustatzekotan, jasan dituen kalteei buelta ematekotan eta heziketa eta gizarte aurrerapenak ekartzekotan, premiazkoak dira elkarrizketa soziala eta hezkuntza komunitatearen partaidetza, eta Hekuntza sailak eraman duen prozesuak ez du kontuan hartu prozesu hori”, esan du Elkarrekin Podemoseko Martinez Zatonek.
Elkarrekin Podemosentzat, hezkuntza lege berriak ekitatea eta inklusioa lortu behar ditu, Hezkuntza Komunitatea eta gizarte zibila kontuan eduki eta behar bezala diruztatu. Gainera, ebaluazio sistema bat behar luke, irakasleekin, ikasleekin eta familiekin batera antolatua; era berean, oinarri dinamiko batzuk eratu behar lirateke, aldaketa sozialetara egokitzeko eta hezkuntza berrikuntzak barneratzeko.
Martinez Zatonen arabera, “oinarrien agiri horretan ez da ezertxo ere ageri: ez partaidetzarik, ez finantzabiderik, ez hezkuntza eredurik eta ez ezer”, eta hauxe gaineratu: “Hezkuntzaren azken helburua jendearen formakuntza integrala da, eta ez sistema produktiboari eusteko enplegugarritasuna”.
Elkarrekin Podemosen ustez, Euskadik lan egin behar du “Hezkuntzaren aldeko Hitzarmen Sozial eta Politiko” baterantz. Hitzarmen horretan elkarrekin behar genuke helburu gisa hezkuntza lege berria egitea, hau da, lege integratzaile eta inklusibo bat, guztientzako modukoa eta BPGaren %6 bermaturik izango lukeena. Alde horretatik, premiazkotzat jotzen dugu prozesu berri, egiazko eta partaidetzazko bat egitea.
Prozesu horrek, ordea, Euskadiko irakaskuntzaren pribatizazioa bultzatzen badu eta desorekak eratzen jarraitzen badu, ez duzue hartuko Elkarrekin Podemosen laguntzarik”, esan du Martinez Zatonek amaieran.