Elkarrekin Podemosek Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia babestu du

Elkarrekin Podemosek hezkuntza hiritar guztien aukera berdintasunak eta kohesio soziala bermatzen duen zerbitzu publikoa izan behar dela pentsatzen du.

Horregatik, Elkarrekin Podemosen Legebitzarkideak Iñigo Martinezek esan duen bezala “euskal hezkuntza sistemaren ardatza izanik, kalitatezko Eskola Publikoarekiko Euskal Administrazioaren konpromiso irmoa eskatzen dugu”. Ezarritako murrizketak direla eta, eskola publikoa da martxan jarri diren hezkuntza politika segregatzaileak bereziki pairatzen ari dena.

Honez gain, hezkuntza komunitatearen lanari esker, eskola publikoa proiektu berriztatzaile eta parte hartzaileak dituen kalitatezko eskola da. Hau horrela jarrai dadin, eskola publikoak babes sendo erreala beharko luke. Hori dela eta, Elkarrekin Podemos Eusko Legebiltzar taldeko Hezkuntza Batzordeko ordezkariak inolako bereizketarik egiten ez duen Euskal Eskola publikoa defendatzen Lekeition egongo dira.

“Egun jartzen ari diren adabakiak ez dira nahikoak. Segregazioakin amaitzeko eta benetazko eskola publiko inklusiboaren alde apustua egiteko neurri sakonak hartzeko momentua da.

Segregazioa baita, hain zuzen ere, une honetan euskal eskola publikoa duen arazorik nagusienetariko bat”, azpimarratu du Cristina Macazagak, Elkarrekin Podemosen legebiltzarkideak. Era berean, Elkarrekin Podemosek hezkuntza sistemaren erdian kokatzen duen eta hezkuntza eredua hobetzeko etengabe lanean diharduen hezkuntza komunitatearekin elkarlanarekin batera hezkuntza itun berri baten alde apustua egiten du.