Irabazik Etxebarriko ekaitz-andelara bisita antolatu du asteazken honetan. Barakaldon antzeko ezaugarriak dituen azpiegitura handiago bat eraikitzeko asmoa dagoenez, ezkerreko koalizioak tokiko elkarte eta talde ekologista ezberdinei Etxebarriko andela ezagutzeko gonbidapena luzatu die.
Ezker Anitza-IU, EQUO-Berdeak eta Independenteez osatutako koalizioak gogorarazi du Galindoko ekaitz-andelak Etxebarrin orain dela gutxi eraikitako tantearen edukia bikoiztuko duela. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak aurreikusitako proiektuaren helburua uhaldien urak pilatzea da, ondoren Barakaldoko araztegian metatzeko, orain arte ur Hajek errekara isurtzen ziren inolako tratamendurik gabe.
Gaur egun ezagutzen den proiektuaren arabera, edukinontzi honek 15 metroko zabalera eta 1.500 metroinguruko luzera izando duen tunel tankerai zango du. Barakaldoazpitikzeharkatuko du, ZuazotikBeurkora, lorategibotanikoa, San Bizente eta Ibaibeazpitik. Lurgainean, ponpatze-instalazioa, aireztapen-tximinia eta deribazio-obra batizango du.
Irabazi Barakaldoko bozeramaileak dioenez “tunel forma duen tanke-biltegiratze handia da, funtsean”. Eder Alvarez, Barakaldoko udalaren ordezkaria da ere Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan, eta bere esanetan, “azpiegitura erraldoi honen beharra, Ansio-Ibarretako hezegune naturalen suntsiketaren ondorioa baino ez da, eurite kasuetan belaki baten funtzioa zuelako”.