Irabazi Barakaldok EH Bildu eta PSErekin batera Ongizate Batzorde baten deialdia behartu du

Irabazi Barakaldo, Ezker Anitza-IU, EQUO eta independienteek osatutako koalizioa, Ongizate Batzorde baten deialdia behartu du EH Bildu eta PSErekin batera.Batzordearen gaizerrendarako dozena bat puntu proposatu dituzte. Proposatutakoaren artean, euren aburuz, ‘garrantzi handiko’ gaiak daude ‘denborarik ezin delako galdu’ adierazi dute.

 

Mikel Antizar Ongizate Zinegotziari helarazitako gaien artean Gizarte Laguntzak emateko Oinarrizko Zerbitzuei emandako irizpideak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen egoeraren inguruko informazioa zein Barakaldoko umeen arloaren egoera ere daude.