Irabazi Barakaldok Artolazabalen DSBEren inguruko adierazpenak ezeztatzeko eskatuko dio udalbatzari

Irabazi Barakaldok Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak DSBEren inguruan egindako adierazpenak ezeztatzeko mozioa aurkeztuko du ekaineko osoko bilkuran. Ezker Anitza-IU, EQUO eta Independenteez osatutako koalizioaren zinegotzia den Ramon Sanchezek Artolazabalek ekainaren 1ean “hilean 650€ bizitza duin bat izateko nahikoak” zirela adierazi zuela gogorarazi du. Ekimen hau Eusko Legebiltzarrean Elkarrekin Podemos koalizioak mantentzen duen ildo eta jarrerarekin bat dator.

“Erosketa-saskiaren bataz besteko kostua 220€koa zen 2016.urtean eta alokairuarena 871€koa. Beraz, 650€ ez dira nahikoak oinarrizko beharrak ordaintzeko”, dio Sanchezek. “Hala diote gure lurraldean gizarte-inklusioan lan egiten duten elkarte eta kolektibo gehienek”, gaineratu du.

Irabazi Barakaldoko zinegotziak gero eta pertsona gehiago pobrezia egoeran bizi direla dio eta, honenbestez, “errealitate aldakor honi aurre egin behar diogu babes sozialeko erremintak errealitate berri horretara egokituz”. “Gure bizilagunen ezberdintasun sozial, pobrezia eta ongizate gabeziarekin bukatzeko oinarrizko mekanismoak irmoki babestu behar ditugu”, esan du Sanchezek.

Hau guztiagatik, mozioak Eusko Jaurlaritzari DSBEren eraldaketaren prozesua bere kudeaketa hobetzeko berbideratu dezala eskatzen dio, pobrezia eta desparekotasun sozialaren kontrako tresna egokia dela bermatuz”. Horrez gain, testuaren helburua errentaren bermea eskubide subjektibotzat aitortzea eta inor bete beharreko baldintzak ez betetzeagatik, hauek indartuak izan ondoren, diru-laguntzarik jaso gabe geratzea da.

Ekimen hau Eusko Legebiltzarrean Elkarrekin Podemos koalizioak mantentzen duen ildo eta jarrerarekin bat dator.