AURKIBIDEA
- Enplegu duina izango duen Euskadirako proposamenak
- Etxebizitza publiko eskuragarria izango duen Euskadirako proposamenak.
- Gizarte-beharrak beteko dituen zerga-sistema bidezkoa eta aurrerakoia edukiko duen Euskadirako proposamenak.
- Euskadi baketsurako proposamenak .
- Euskadi errepublikanoa, federala eta laikoa lortzeko proposamenak .
- Beste eredu instituzional bat izango duen Euskadirako proposamenak
- Hezkuntza publikoa eta kalitatezkoa izango duen Euskadirako proposamenak.
- Hezkuntzarako eskubidea eta horren finantzaketa.
- Kalitatea zuzentasunaz: guztiona eta guztiontzat.
- Irakasleak .
- Autonomia eta parte hartzea.
- Unibertsitatea eta ikerketa.
- Osasun-sistema publikoa eta doakoa izango duen Euskadirako proposamenak.
- Euskadi ekologistarako proposamenak.
- Euskadi feministarako proposamenak.
- Bestelako eredu ekonomikoa eta produktiboa izango duen Euskadirako proposamenak
- Gazteak ere helburu izango dituen Euskadirako proposamenak
- Euskadi integratzailerako proposamenak
- Kultura eta hizkuntza anitzeko Euskadirako proposamenak.
- Euskadi solidariorako proposamenak.
- Euskadi parte-hartzailerako proposamenak
- Euskadi sozialerako proposamenak.
- Haurrak eta zaharrak zaintzen dituen Euskadirako proposamenak
- Euskadi iraunkorrerako proposamenak.
- Irisgarritasun unibertsaletik abiatuta, Euskadi inklusiborako proposamenak.
ENPLEGU DUINA IZANGO DUEN EUSKADIRAKO PROPOSAMENAK
Enplegu duina eta kalitatezkoa da gizarte-politika hoberena. Euskal Autonomia Erkidegoak, Estatuaren gainerakoak baino langabezia-tasa txikiagoa izan arren, zabal gainditzen ditu 141.000 langabe. Gainera, 2016ko uztailean sinatutako kontratuen % 93 baino gehiago aldi baterakoak izan dira. Egoera horren aurrean (enpleguaren prekarizazio izugarria dago eta, arian-arian, Euskadin guztira egindako lanorduen konputua jaisten ari da), planteatzen dugu beharrezkoa dela eredu-aldaketa bat, enplegu egonkorraren alde egingo duena, eskubideekin eta lanaren banaketarekin, ekonomia suspertzeko tresna egokientzat. Ildo horretatik, erronka hauek ditugu:
- – 35 orduko lanaldia aplikatzea, soldata-murrizketarik gabe, enplegua sortzeko eta errentak banatzeko neurritzat, bai sektore publikoan, bai pribatuan.
- – Zapateroren eta Rajoyren gobernuek onartutako lan-erreformak ez aplikatzea, eta lan- ikuskapenak areagotzea, enpresen gehiegikeriei jazarpena egiteko.
- – Langabeziaren aurka borrokatzeko plana, zerbitzu publikoetako gastua areagotuta; besteak beste, sektore hauei zuzenduta: mendekotasuna, hezkuntza, osasungintza, energia berriztagarriak, kooperatibak eta garraio publikoa.
- – Enplegu-plan bermatua; besteak beste, sektore hauetan lanpostuak sortzeko: mendekotasuna, energia berriztagarriak, hiriguneak birgaitzea, kooperatibak eta garraio publikoa.
- – Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legea, ziurtatuko dituena lan- baldintzak negoziatzeko eskubideak, hitzartutakoa beteko duena eta gehieneko soldatak arautuko dituena.
- – Zerbitzu publikoak sendotzea (adibidez, osasungintza edo hezkuntza), egun dauden plantilla murriztuak areagotuta eta, horrela, arreta pertsonalizatuagoa izango duen kalitate handiagoko zerbitzua ziurtatuta.
- – Kooperatibismoa bultzatzea eta langileak babestea krisialdian dauden euren enpresak berreskuratu eta kudeatu ahal izateko. “Guztien ongiaren ekonomiarako” ekimenak babestea.
ETXEBIZITZA PUBLIKO ESKURAGARRIA IZANGO DUEN EUSKADIRAKO PROPOSAMENAK
Euskadin, gaur egun, 91.000 etxebizitza hutsik daude. Horietatik, 10.000 baino zertxobait gehiago eraiki berriak dira. Gainera, 80.000 etxebizitza-eskatzaile inguru daude izena emanda Etxebiden. Berriki atera den EAEko Etxebizitza Legeak ezartzen du etxebizitzarako eskubidea eskubide subjektiboa dela, eta, ondorioz, Administrazioari exijitzekoa. Hortaz, beharrezkoa da eskubide hori bete dadin eta, gainera, baldintzarik egokienetan bete dadin, modu iraunkorrean egiten dela ziurtatuta eta interesa gehiengo sozialen aurretik jarrita. Ildo horretatik, honako hau proposatzen dugu:
- – Bankuei eta aurrezki-kutxei hipotekak ez ordaintzeagatik lehen etxebizitzatik kaleratzeko ekintza guztiak geldiaraztea, herritar guztiei etxebizitzarako eskubidea bermatu arte. Etxebizitza aldi baterako desjabetzea aintzat hartzen dugu, inor lo egiteko estalperik gabe une batez ere gera ez dadin.
- – Etxetik kaleratzeari dagokionez, Prozedura Zibileko Legea aldatzeko proposamena Gorte Nagusien aurrean, ordainean emateko formula atzeraeraginez sartuta, hipotekatutako ondasuna entregatuta zorra likidatzeko.- Alokairu sozialeko etxebizitzen parke publikoa sortzea, bankuek eta sustatzaileek bidegabe dauzkaten stocken bidez. Administrazio publikoek kostaprezioan eskuratuko lituzkete etxebizitza horiek. Neurri horri gehitu beharko litzaizkioke ez okupatzearen ondorioz desjabetutako etxebizitzak eta etxebizitzen borondatezko alokairu soziala sustatzeko Alokabide programan sartutako etxebizitzak. Alokairu sozialek ez dute inoiz gaindituko etxebizitzan alokatutako familia-unitatearen diru-sarreren % 30.
– Ezohiko zerga bat ezartzea finantza-erakundeek eta partikularrek dituzten etxebizitza hutsetarako, baldin eta horiek Eusko Jaurlaritzaren esku jartzen ez badira etxebizitza- parke publikoari gehitzeko.
GIZARTE-BEHARRAK BETEKO DITUEN ZERGA-SISTEMA BIDEZKOA ETA AURRERAKOIA EDUKIKO DUEN EUSKADIRAKO PROPOSAMENAK
Gizarte-politika eta enpleguaren zuzeneko pizgarria areagotzeko, beharrezkoa da zerga-sistema bidezkoagoa lortzea; lehenik eta behin, zerga-iruzurraren aurka erabakitasunez borrokatuko duena eta zerga-eredu zuzenagoaren aldeko apustua egingo duena: gehien dutenek gehiago ordainduko duten zerga-eredua. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak EHUko zenbait ikertzaileri egindako txosten-eskaerak emandako datuen arabera, ezkutuko ekonomiak 13.560 milioi euro baino gehiago sorrarazi zituen Euskadin, eta horrek berekin ekarri zuen urtean 2.320 milioi euro inguru gutxiago sartzea diru-kutxa publikoan. Beharrezkoa da zerga-sistema bidezkoagoa, gehien duenari ordainaraziko diona. Horregatik, hau proposatzen dugu:
- – Zerga-iruzurraren aurka borrokatzeko plana, hiru foru-ogasunen datu-baseak eta ikuskapen-taldeak bateratuta, eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekin eta beste herrialde batzuetako ogasunekin lankidetzan arituta, zerga-paradisuak bertan behera uzteko.
- – Finantza- eta burtsa-espekulazioa zigortzea, Tobin tasa instituzionalki bultzatuta eta pentsio-planen PFEZren kenkaria ezabatuta. Higiezinen burbuilari aurre egitea, etxebizitza erosteagatik urteko 400 milioi euroko kenkariak tarteka ezabatuta eta hutsik dauden etxebizitzen gaineko tasa bat sortuta, horien aprobetxamendu soziala sustatzeko.
- – PFEZren tasa maximoa % 75era arte igotzea (Frantzian bezala), kapital-errentak laneko errentekin parekatzea eta aberastasunaren gaineko zergak bultzatzea, ondarearen gainekoa areagotuta eta jaraunspen handien gainekoa berreskuratuta.
- – Sozietateen gaineko zergaren tasa nominala igotzea (% 28tik % 35era) eta benetan ordaindutakoa ere areagotzea, egun dauden kenkariak nabarmen murriztuta.
- – Banku publiko bat sortzea, ETE, autonomo eta familientzat kreditua erraztuko duena. Horren kudeaketa-ereduak edozein espekulazio-jardun eta/edo zerga-paradisuekin lotutako edozein jardun baztertuko du.
EUSKADI BAKETSURAKO PROPOSAMENAK
Egungo egoerak muga berriak irekitzen ditu bizikidetasunerako. Gure gizartea xede politikoetako indarkeriazko hamarkadak gainditzen ari da. Egoera horrek ehunka biktima sorrarazi ditu eta giza eskubideak urratu ditu. Baina, bake eta askatasunezko etorkizun iraunkorra lortzeko, beharrezkoa da gutxieneko oinarri etiko batzuk errespetatzea gizartea osatzen duten agente guztien aldetik (instituzioak, alderdi politikoak, agente sozialak, herritarrak). Hori guztia kontuan izanik, honako hau planteatzen dugu oraindik ere:
- – Ez dago arrazoi politiko bakar bat ere etikaren eta giza eskubideekiko errespetuaren gainetik. Elkarrizketa da baliozko tresna bakarra edozein motatako gatazka konpontzeko.
- – ETA behin betiko desager dadin eta biktimei eragindako mina onar dezan exijitzea. Terrorismoaren eta edonolako arrazoi politikoko indarkeriaren biktimekiko errespetua, aintzatespena eta babesa.
- – Abian jartzea memoriaren, bizikidetasunaren eta giza eskubideen institutua, diktadura frankistaren biktimak ere memoriaren eta bizikidetasunaren politikan sartzeko.
- – Presoen eskubideak defendatzea; besteak bestek, haiek euskal espetxeetara hurbildu daitezen bultzatuta, birgizarteratzeko ezinbesteko elementutzat.
- – Gorte Nagusien aurrean lege-proposamena aurkeztea, azken hamarkadetan onartutako salbuespeneko lege eta auzitegi guztiak deuseztatzeko; hala nola: alderdien legea, Auzitegi Nazionala eta 77ko Amnistia Legea.
EUSKADI ERREPUBLIKANOA, FEDERALA ETA LAIKOA LORTZEKO PROPOSAMENAK
Ezker Anitza-IUren ustez, Espainiako konstituzioa agortuta dago, eta itun konstituzionala hautsita eskuinaren aldetik. Hortaz, beharrezkoa da eskubide sozialak, ekonomikoak eta pertsonen berdintasuna ziurtatuko dituen proposamen errepublikanoan aurrera egitea.
Horrenbestez, beharrezkoa da prozesu konstituziogile bat abian jartzeko apustua egitea, III. Errepublika, federala, laikoa eta plurinazionala berekin ekarriko duena, herrien (besteak beste, Euskal Herriaren) erabakitzeko eskubidea jasoko duena, elkarrekin nola bizi erabakitzeko errepublika, laiko, federal eta plurinazionalean. Hori guztia dela-eta, Ezker Anitza-IUk konpromisoa hartzen du Errepublika sustatzeko baliabide hauen bitartez:
- – Gorte Nagusiei lege-proiektu bat aurkeztea monarkiari buruzko erreferendum bat egiteko.
- – Autodeterminazioan oinarritutako eredu federal baten alde egitea, Espainiako estatuko herritar guztiei eta herri guztiei irekitako prozesu ireki baten parte gisa.
- – Espainiako konstituzioa aldatzea, Estatuko erkidego federatu bakoitzak, harekiko itun federalean, aukera izan dezan askatasunez onartzeko konstituzio federalean jasotako ahalmenak edota horiek estatu federalaren esku uzteko.
- – Nazionalitateen elkartasunean oinarritutako eredua egituratzea, Estatuaren aniztasun kulturala eta hizkuntzakoa errespetatuz eta nazioarteko ikuspegitik betiere.
- – Aldatzea Estatuko legeria Egoitza Santuarekiko hitzarmen bereziei eta konkordatuari dagokienez, eta Eliza Katolikoari tratu bereizia eta pribilegiatua ematen dioten lege guztiei dagokienez ere. Era berean, laizismoa barne hartzen dugu geure legerian eta araudian jardun-printzipiotzat, baita erlijio-aitortza guztien arteko berdintasun-tratua ere.
BESTE EREDU INSTITUZIONAL BAT IZANGO DUEN EUSKADIRAKO PROPOSAMENAK
Estatu osoko eskuinak proposatu du aldundiak ezabatzea. Horren ondoren, Euskadin berriro bidea ireki da, ez foru-aldundien egitekoa deuseztatzearen inguruan, baizik eta haien funtzioen inguruan eta hain herrialde txiki batean egungo administrazio-sareak duen zentzuaren inguruan.
Gainera, gaur egun nolabaiteko zehaztugabetasuna dago eskumenei dagokienez, eta horrek, zenbaitetan, behar ez diren gainjartzeak sorrarazten ditu. Legebiltzarrak bikoiztasunei buruz Eusko Jaurlaritzari eskatutako txostenak (2011) ondorioztatzen zuen euskal instituzioen arteko eskumenen gainjartzeak 403 milioi eurotik gorako galera dakarrela diru-kutxa publikoan.
Ondorioz, egungo administrazio-egoera gainditu beharra dago, egitura arrazionalagoa eta antolatuagoa lortzeko herritarrengandik gertuen dauden erakundeen inguruan. Horrek erraztu behar du herritarren parte-hartze handiagoa erabakietan, funtsezko eskubideen bermean eta administrazio-egituren eraginkortasunean.
Ezker Anitza-IU, tradizioz, indar udaltzalea da. Bere ustez, Euskadiko egitura instituzionalaren oinarria udalek osatu behar dute, eta instituzio horietan egon behar dute eskumen administratibo eta betearazle guztiek zerbitzugintza publikoen eta herritarren eskubide eta erantzukizunen alorrean. Udalek eskumen arauemaile zabalak izan behar dituzte euren muga jurisdikzionalak gainditzen ez dituzten gaietan, herritarrek zuzeneko demokrazia baliatu ahal izateko.
Gainera, beharrezkoa da Eusko Legebiltzarraren ordezkagarritasuna eta hautespena hobetzea, euskal gizartearen gehiengoaren iritzia jasoko duen ganbera izan dadin. Horrenbestez, honako hau proposatzen dugu:
- – Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako barruti bakarra ezartzea: euskal herritar guztiek hautatuko lituzkete 75 legebiltzarkideak.
- – Aulkiak banatzeko zuzenketa-faktore bat ezartzea (horrek berekin dakar D’Hont Legea izenekoa abian jartzea). Hala, hautesleen borondatea fidagarritasun handiagoaz islatuko litzateke.
- – Lurralde Historikoen Legea aldatzea, foru-aldundien zeregina berriro bideratzeko, udalerrientzako laguntzan eta babesean oinarrituta, Autonomia Erkidegoari eskumenak transferituta eta Eusko Legebiltzarrari eskumenak esleituta.
- – Bermatzea Euskadiko Udal Legeak benetan defendatu eta ziurtatuko dituela udalen autonomia eta finantzaketa eraginkorra.
- – Instituzio guztietan gastu politikoa arautu eta mugatzea: liberalizazioetako gastua, alkate eta zinegotzien soldatak, pentsio-planak, langabezia eta abar. Legez mugatzea kargu publiko guztien soldaten zenbatekoa, lanbide arteko gutxieneko soldata erreferentzia hartuta.
HEZKUNTZA PUBLIKOA ETA KALITATEZKOA IZANGO DUEN EUSKADIRAKO PROPOSAMENAK
Ezker Anitza-IUk, ororen gainetik, hezkuntza publiko eta doakoaren aldeko apustua egiten du, berdintasun- eta demokrazia-baldintzetan hezkuntzarako eskubide unibertsalaren bermatzaile bakartzat; eta gizarte-kohesioa lortzeko eta pertsona berdinagoak, libreagoak eta kritikoagoak prestatzeko oinarritzat.
Baina, eskuinarentzat, hezkuntza beti izan da ideologia nagusia berresteko elementu bat, eta horren emaitza dira iraganera bultzatzen gaituzten legeak (adibidez, LOMCEa). Ezker Anitza- IUrentzat, hezkuntzak tresna bat izan behar du herritar libreak sortzeko, euren bizi-proiektu autonomoa eraikitzeko gauza izango direnak.
Eusko Legebiltzarrak argiro exijitu behar du LOMCEa deuseztatzea eta Heziberri prozesua – horren parekoa Euskadin– geldiaraztea, baita ere abian jartzea, hezkuntza-komunitatea osatzen duten agente guztiekin batera, XXI. menderako kalitatezko hezkuntza publikoa bermatzeko beharrezkoak diren tresnak zehaztuko dituen parte-hartze prozesua ere.
Horretarako, jarraian adierazten diren jardun-ardatzak eta -ildoak proposatzen ditugu, euskal hezkuntza-lege berri bat eraikitzearren. Lege horrek tresna benetan erabilgarria izan behar du hezkuntza-komunitatearentzat eta Europako puntako herrialdeen mailako hezkuntza-ereduaren aldeko apustua egin behar du.
Hezkuntzarako eskubidea eta horren finantzaketa
- − Titulartasun eta kudeaketa publikoko ikastetxeen sarea zabaltzea, hezkuntzaren etapa eta modalitate guztietan eskolatze-behar guztiak betetzeko, lurzoru publikoa eskola publikoarentzat soilik izan dadin bermatuta. Arreta berezia jarriko zaio hezkuntza goiztiarrari. Horretarako, 0 eta 3 urtekoentzako behar adina plaza publiko sortuko dira.
- − Irakaskuntza publikoa guztiz doakoa izatea, lehen haurtzarotik Unibertsitateraino. Behar adina baliabide eman behar zaizkio, barne direla ikasmaterialak, liburuak, jangela-zerbitzua eta eskola-garraioa, baita egoitza-bekak edo soldata-bekak ere, halakorik behar duten ikasleentzat.
- − “Liburu solidarioaren” programa osorik berreskuratzea, ikasliburuak erabiltzen dituzten mailetan eta ikastetxeetan haiek mailega daitezen ziurtatzeko eta, horrela, irakaskuntzarako eskubidearen unibertsaltasuna bermatzeko. Gure apustua da, orobat, ikasgelan arian-arian ezartzea baliabide eta plataforma digitalak ohiko ikasliburuen ordez; horrela, alfabetatze digitala eta IKTen ezagutza zabalduta. Gainera, gure gain hartzen dugu beste mota bateko metodologia didaktiko berritzaileak aztertu eta sustatzeko konpromisoa, gaur egun ikastetxe batzuetan abiarazten ari direnak (proiektukako lana eta abar), argitaletxeen lanaren kaltetan izan gabe.
- − EAJk eta PSEk sustatzen dituzten zuzeneko kudeaketa-ereduen aurrean (horiek berekin ekarri dute cateringaren oligopolioa eta kudeaketa txarra), gure apustua da autogestionatutako eskola-jangelaren ereduak aztertu, bultzatu eta sustatzea. Horiek oinarri izan behar dute 0 km-aren printzipioak (hurbiltasuna, eta bertako eta garaiko produktuak), tokiko esperientzia batzuetan aurreratzen joan direnaren ildotik.
- − Instituzio eskudunei (udalak, Foru Aldundia) laguntzea aisia-jarduerak sustatzen, udan eta Gabonetako eta Aste Santuko oporretan jangelak irekitzeko; gizarte-egoera ahulenetako haurrak behar bezala elikatzeko helburua ziurtatzearren jolas-jardueren bidez. Arartekoak 2014an emandako datuen arabera,
- − Hezkuntza-itunak arian-arian ezabatzea erabat desagertu arte, itunpeko ikastetxe pribatuak ikastetxe publikoen sare batean negoziazio bidez integratuta, ikastetxe horietako irakasleak integratu eta homologatzeko neurriak hartuta. Berehala ezabatuko dira sexu-arrazoiengatik diskriminatzen duten edota arrazoi ekonomikoengatik, ideologikoengatik nahiz beste ezaugarri kultural edo pertsonalengatik ikasleak hautatzeko ezkutuko mekanismoak erabiltzen dituzten ikastetxeekiko itunak. Helburua da titulartasun eta kudeaketa publikoko ikastetxeen sare planifikatua eta behar adinakoa sortzea, urtero 600 milioi euro inguruko kostua (601,4, 2016an) dakarren itun-ereduari pixkanaka amaiera emango dion urte anitzeko plan bat garatuta.
- − Hezkuntzaren arloko inbertsio publikoa areagotzea, 2020an BPGaren % 7ra iritsi arte. Baliabide publiko guztiak titulartasun publikoko ikastetxeak finantzatzera soilik zuzenduko dira.Kalitatea zuzentasunaz: guztiona eta guztiontzat
- − Nahi dugun hezkuntzak aintzatetsi egin behar du guztion eskubidea ikaskuntza garrantzitsuak lortzeko. Hortaz, lagundu egin behar du nahitaezko irakaskuntzako ikasle guztien arrakasta lortzen, curriculum-aldaketak, aldaketa metodologikoak eta antolamendu- aldaketak sartuta, ikasleen aniztasunari erantzun hobeak eskaintzeko, arreta berezia jarrita zailtasun handienak dituztenei eta baliabide gehiago zuzenduta gizarte-egoera ahulean dauden ikasleak dituzten eremuei eta ikastetxeei.
- − Hezkuntza-sistema publiko euskaldunaren alde egiten dugu, aurrera egin dezagun euskara komunikazio-hizkuntza izango duen eredua lortzeko, gure hizkuntzaren erabileran gizarte osoan normalizazioan agente garrantzitsua izango duen eredua.
- − Irakasleen eta hezkuntzako beste profesional batzuen plantillak zabaltzea, talde eta irakasle bakoitzeko ikasleen kopurua murrizteko, eta ikasleen beharrei erantzun ahal izateko. Hezkuntza publikoan eta itunpeko pribatuan ikasgelako ratioak murriztea: 20 ikasle ikasgela bakoitzeko Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, eta 13 Haur Hezkuntzan.
Autonomia Erkidegoan, eta haurren pobrezia-arriskuaren tasa % 16koa da.
16.000 bat haurrek azpielikadura-arazo hori jasaten dute
- − Hezkuntza garaia baino lehen uzteari aurre egiteko eta, hala badagokio, laneratzeko prestakuntza egokia ziurtatzeko, 18 urte artekoentzako hezkuntza orokortu dadin bultzatuko da, 16 urtetik gorakoentzat prestakuntzako ibilbideak eta modalitateak ezarrita, ikasketak eta ordaindutako praktikak bilduko dituen bide okupazionalagoa aurreikusirik.
- − Curriculum laikoa, kulturartekoa, inklusiboa, berdintasunezkoa eta ekologista, daukaten autonomia pedagogikoaren arabera ikastetxeek eta hezkuntza-komunitateak garatuko dutena. Edozein erlijio, horien egintzak eta ikurrak barne direla, eskola-eremutik kanpo geratuko da.
- − Hirueletasunaren alde egitea irakaskuntza publikoan; baldin eta ziurtatzen bada Euskadiko bi hizkuntza ofizialak ikasiko direla eta hezkuntza-komunitateko agenteen parte-hartzeaz diseinuan eta ezarpenean. Beharrezkoa da irakaskuntzako profesionalei prestakuntza eta baliabide gehiago ematea Euskadin irakaskuntza hirueleduna egoki garatzeko.
- − “BIDELAGUNA” (lehen, PROA) programak zabaldu eta sendotzea, ikasgai guztietan eskolaz kanpoko hezkuntza-indargarrirako. Hala, euskara eta ingelesa nabarmenduko lirateke Eusko Jaurlaritzaren kontura, zailtasun akademiko handienak dituzten eta gizarte- eta ekonomia- ingurune ahulenetatik datozen ikasleei lehentasuna emanda. Hezkuntza Sailak ezabatutako ACEX programak berreskuratzea.
- − Ikaskuntzen, irakaskuntza-jardunaren, ikastetxeen funtzionamenduaren eta hezkuntza- sistemaren prestakuntzazko ebaluazioak baliagarria izan behar du hezkuntzaren arloko ekintza bere adar guztietan hobetzeko. Horretarako, ikastetxeak bidezko mekanismoez hornitu beharko dira beharrezkotzat jotzen diren aldaketak sartzeko.
- − Hezkuntza publikoaren arazoak eta lorpenak etengabe diagnostikatu eta jarraitzeko plana, hezkuntza-komunitateko sektore guztien parte-hartzearekin hobekuntza berriei ekiteko. Ikasleen etekinari buruzko kanpoko ebaluazioak ez dira inola ere erabiliko ikastetxeen arteko lehiakortasuna bultzatzeko.
- − Berreskuratzea ibilbide artistikoak, bai musika eta dantzakoak, bai plastikoak eta ikus- entzunezkoak; hala, nahi duten ikasleek aukera izan dezaten prestakuntza artistikoa zentro espezializatuetan jasotzen eta ikasketa horiek bateragarri egiteko Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketekin (LOMCEren aurretik egiten zen bezala).Irakasleak− Maila guztietako irakasleak hasieratik eta etengabe prestatzea, teoria eta praktika konbinatuta, irakaskuntzaren eta diziplinaren arloko haien trebakuntza egokia ziurtatzeko dagokion etapan eta espezialitatean.
areagotzea eskola-absentismo jarraituagatik. Haurrek ikasteko eskubidea dute eta haien legezko tutoreek haurrei ikasteko erraztasuna emateko betebeharra dute.
Tutoreei zigorrak
−
−
- − Sindikatuekin hitzartzea irakasleen eta hezkuntzako gainerako profesionalen lan-baldintzen esparrua. Eusko Jaurlaritzak atxikitako aparteko ordainsariaren gainerakoa itzultzea.
- − Sindikatuekin hitzartzea irakasleen eta hezkuntzako gainerako profesionalen funtzio publikorako sarbide-baldintzen esparrua, betiere kontuan izanik sarbide-probak eta esperientzia, eta meritu profesionalak eta akademikoak.
- − Langileen ordezkapenak etapa guztietan lehen egunetik egitea, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan ordezkatutako pertsona bat bidaltzen egun Hezkuntza Sailak ezartzen dituen 5 egunen aurrean.
- − Ikastetxeetako plantillen egonkortasuna lortzea eta lan-burtsetan bitarteko langileen esperientzia aintzatestea. Irakasleen lan-baldintzak hobetzea, behin-behinekotasuna murriztuta bitarteko langileen % 8ko mugaraino, eta irakaslearen estatutu berri bat sortzea agente sindikalekin ados jarrita.Autonomia eta parte hartzea
- − Zabaltzea ikastetxeen autonomia pedagogikoa irakaskuntzak antolatzeko eta ikasleen beharretara egokitutako hezkuntza-erantzuna eskaini ahal izateko. Horrek ez du inola ere balio behar ikasleak hautatu edo bereizteko edota ikastetxeen artean lehiakortasuna bultzatzeko.
- − Hezkuntza-komunitateko sektore guztien parte-hartze demokratikoa ikastetxeak eta eskola- barrutiak antolatu eta kudeatzean. Klaustroek eta eskola-kontseiluek, ikastetxeetako gobernu-organotzat, erabateko erabaki-ahalmena izango dute euren eskumeneko gaietan.
- − Eskola demokratikoak eraikitzea hiri, herri, auzo eta hezkuntza-inguruneetan, beren ikastetxearen hezkuntza-dinamikan ikasleen parte-hartzea bultzatuta, baita euren hiri, herri edo auzoaren konfigurazioan ere; eta auzokoak inplikatzea beren hezkuntza publikoaren funtzionamenduan eta hobekuntzan, hiria eta bere ingurunea benetako hezkuntza-baliabide bihurtuta.
- − Hezkuntza Sailaren aldetik gogoeta- eta gaikuntza-prozesu bat irekitzea EAEko ikastetxeetan goizeko jardunaldi jarraitua ezartzeko. Horretarako, ikastetxe bakoitzean betiere ziurtatu beharko da irakasleen gehiengo kualifikatuaren eta ikasleen gurasoen erabakia erreferendum loteslearen bitartez.
Ikastetxeen eta oinarrizko gizarte-zerbitzuen arteko koordinazio-protokoloak hobetzea,
ikasleen jarraipen egokia egiteko, haien eskubideak babesteko eta, babesgabetasun-
kasuetan, azkarrago eta eraginkorrago jarduteko.
Berritzeguneen baliabideak hobetzea eta haien langileak areagotzea, ikastetxeen beharrei
hobeto erantzuteko eta bai ikastetxeen, bai hezkuntza-premiak dituzten ikasleen beraien
jarraipena hobeto egin ahal izateko.
Unibertsitatea eta ikerketa
- − Ezker Anitza-IU “2015 Unibertsitate Estrategia” izenekoa geldiaraztearen eta unibertsitateko kide guztien arteko eztabaida irekitzearen alde dago, gizartearen zerbitzura (eta ez merkatuaren zerbitzura) egongo den unibertsitate publikorako hautabide partekatua adosteko.
- − Helburu gisa planteatzen dugu unibertsitate-irakaskuntzak doan izatea; bien bitartean gutxieneko tasak ezarrita, soldata-beken sistema orokortuaren bidez. Horren xedea da ekonomia-egoera ahulean dauden sektoreen sarbidea ziurtatzea. Unibertsitate publikoen behar adinako finantzaketa publikoa bermatzeko, BPGaren % 2 erabiliko da, gutxienez.
- − Bultzatzea eta finantzatzea garapen iraunkorra sustatuko duten hautabidezko ikerketa- ereduak. Ziurtatzea funts publikoekin finantzatutako ikerketa ororen emaitzak publikoak izatea.
- − Aztertzea EHUren egoitza kopurua murrizteko aukera, gastuak eta espazioak optimizatzearren, kalterik egin gabe unibertsitate publikoko ikasleen ikasketetarako sarbide- eskubideari eta inolako lanposturik ezabatu gabe.
OSASUN-SISTEMA PUBLIKOA ETA DOAKOA IZANGO DUEN EUSKADIRAKO PROPOSAMENAK
Osasuna eskubide bat da, ez, ordea, salgai bat. Hori dela-eta, osasun-sistema publiko eta unibertsalaren alde egiten dugu. Osasuna pribatizatzearen aurka gaude, eta osasun-sistema publiko, unibertsal, integral, solidario eta kalitatezkoaren alde egiten dugu. Horretarako, 15/1997 eta 16/2012 legeak indargabetzea defendatzen dugu, bermea izango baita helburu hauek lortzeko: osasun-arreta unibertsala izatea, haren zerbitzuen zuzentasuna lortzea, pribatizazioak bertan behera uztea eta zerbitzuaren erabilera doakoa izatea, berrordainketarik edo koordainketarik gabe.
Ildo horretatik, gure ustez garrantzitsua da osasun-sektorea esparru publikoan mantentzea, sektore publiko horrentzat zerbitzu pribatizatuak berreskuratuta: titulartasun publikoa, finantzaketa publikoa, kudeaketa publikoa eta hornidura publikoa. Finantzaketa lortu behar da administrazio publikoen aurrekontuen bitartez, zuzeneko zergen bidez, ez, ordea, zeharkako zergen bitartez. Horrela, edozein motatako koordainketa saihestu eta baztertuko da.
Ezker Anitza-IUren ustez, garrantzitsua da lehen mailako arreta bultzatzea eta berori herritar guztientzat hedatzea, eta, halaber, ezinbestekoa da osasun-sistema publikoaren kudeaketa demokratikoa ziurtatzea. Ildo horretatik, honako hau proposatzen dugu:
- – Estaldura unibertsaleko osasungintza ezartzea eta osasun-katalogoa zabaltzea; besteak beste, odontologia- eta oftalmologia-zerbitzuak sartzeko. Zerbitzu horiek herritarren eskubidetzat hartzen dira eta barnean hartzen dituzte egoiliar guztiak, edozein nazionalitatekoak, Gizarte Segurantzaren kotizatzaile izan ala ez.
- – Titulartasun eta kudeaketa publikoko osasungintza. Uko egitea pribatizazioari eta laguntza publikoa duen sare publiko/pribatu bikoitza zabaltzeari. Urte anitzeko plan bat garatzea, osasungintzan egun dagoen itun-sistemari eta kalitatearen gero eta narriadura handiagoari amaiera emateko, eta sistema publikoaren buruaskitasuna lortzeko.
- – Osasungintzaren doakotasuna ziurtatzea, zerga bidezko finantzaketa publiko eta askiaren bitartez, aurrez aurre eginda “berrordainketari” –sendagaien gainean ezarritako zergari–, eta farmakoak eta estaldura publikoaren zerbitzuak baztertzeari.
- – Ziurtatzea onartutako eskubideak balia daitezen –abortatzea, sexua berriro esleitzea eta abar–, 16 urtetik gorakoentzako sistema publikoaren zerbitzu gisa, osasungintzaren esparruan kontzientzia-eragozpenerako eskubideari buruzko araubidearen bidez eskubide horiek mugatzeko aukerarik gabe.
- – Sustatzea erabiltzaileen asoziazionismoa eta benetako parte-hartzea osasungintzan. Haien erabaki librea errespetatzeak berekin dakar, orobat, heriotza duinerako eta, baita ere, eutanasia aktiborako eskubidea ziurtatzea.
EUSKADI EKOLOGISTARAKO PROPOSAMENAK
Ezker Anitza-IUtik proposatzen dugu joera hauek aldatzea: baliabide naturalak gero eta gehiago kontsumitzea, emisioak gehitzea eta lan ezegonkorra areagotzea. Helburua da garapen sozial eta ekologikoki iraunkorra lortzea, pertsonen oinarrizko beharrei erantzuteko pentsatutako eredu ekonomikoaren barruan.
Guztiz kaltegarria da epe ertainean erregai fosil mugatuen erabileran oinarritutako ekonomia- garapeneko ereduan tematzea. Izan ere, energia-kontsumoaren gehikuntza mugagabeek eta CO2ren emisioekiko inolako kezkarik ezak planetaren berotze globalean igoera esponentziala ekarriko dute urte gutxitan. Itzulerarik gabeko puntu batean gaude, ez soilik ingurumenaren ikuspegitik, baizik eta, batez ere, pertsonen bizi-kalitateari dagokionez.
Duela gutxi prebentziozkoak ziren neurriak premiazkoak dira gaur egun. Gaur egun, beharrezkoa da lau jardun-esparru nagusi hauek aldarrikatzea:
- – Berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea, helburu kuantifikagarriak izango dituzten urteroko planen bidez; berotze globala saihesteko eta arnasten dugun airearen kalitatea hobetzeko.
- – Giza jarduerak sorrarazitako gainerako hondakinak eta isuriak pixkanaka murriztea: teknologiak eta errausketarekiko hautabideak bultzatuta (hiri-hondakin solidoen kasuan), urerako eta lurrerako isurketak ezabatuta, eta eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun produktuak eta materialak berrerabili eta birzikla daitezen sustatuta.- Energia-eraginkortasuna kudeatzea, elektrizitatearen, uraren eta gasaren erabilera optimizatzeko, energia berriztagarriak bultzatzeko, garraioa arrazionalizatzeko eta, horrela, kontsumo horiei lotutako kostu ekonomikoa murrizteko. Esparru horretan guztiz premiazkoa da energia nuklearra desagertzearen eta zentral nuklearrak (adibidez, Garoña) ixtearen alde egitea.
– Mugikortasunaren hautabidezko kudeaketa, hiri-eremuetan bizikletaren alde eginda eta lurraldea benetan egituratuko duten garraio kolektiboko azpiegituren eta plataformen beharra planteatuta. Hortaz, AHTaren eta azpiegitura antzuen (adibidez, Hegoaldeko Saihesbidea) planteamendua baztertzen dugu.
Beharrezkoa dugu giza garapena bultzatuko duen gizartea, bere ingurumen-zereginak beteko dituen lurraldea eta ekosistemen osotasuna ziurtatuko duen gizakien eta naturaren arteko harremana. Horretarako, funtsezkoa da baliabide natural estrategikoen (ura, energia, airea eta lurra) jabetza eta kudeaketa publikoa, salgai bihur ez daitezen. Bultzatzea energia berriztagarriak, “enplegu berdea” eta ekonomia solidarioaren formula berriak.
Apustu sendoa egiten dugu soiltasunaren eta askitasunaren alde, hori ulerturik ez murrizketen emaitza gisa, baizik eta bizimodu xumearen, zoriontsuaren eta inpaktu txikikoaren bilaketa gisa. Gutxiagorekin hobeto bizitzeko jarrera politikoa da.
Ildo horretatik, krisialdi ekonomikoan, elikadurakoan eta ekologikoan dagoen mundu honetan, mundu amaikor eta baliabide mugatuko honetan, ezinbestekoa da murrizketaren arazoari heltzea; hau da: baliabide naturalen (lehengaiak eta energia) kontsumoa murriztea eta berotegi- efektuko gasen eta hondakinen isurketa murriztea. Murrizketa hori, era berean, konbinatu beharra dago zerbitzu publikoak sortu eta indartzearen eta giza garapenaren inguruko gehikuntzarekin.
Hau da, iraunkortasunean oinarritutako sistema finkatzeaz ari gara.
Beharrezkoa da ondasun eta zerbitzuak baloratzen sistemen eta finantzaketaren joko-arauak aldatzea. Helburua da saihestea metodo horiek gero eta bereizketa handiagoa ezartzen jarrai dezaten hiri-aglomerazio handien edo estatu industrializatuen (biztanleen, kapitalen eta baliabideen erakargune gisa dihardutenen) eta landa-munduaren edo herrialde pobretuen artean; izan ere, azken horiek baliabideez jabetzeko eta hondakinak isurtzeko eremu bihurtu baitira.
Hortaz, gure ustez, ezinbestekoa da produkzio-jardueraren beste kontabilitate bati buruz aritzea, eta erabiltzea arrasto ekologikoa, giza garapenaren indizea, planeta biziaren indizea eta aurrerabide eraginkorraren indizea. Beraz, gainditu beharra dago barne-produktu gordinaren indizea, merkataritza-transakzioak ikuspegi klasikotik soilik ikusten dituena, gainerako naturarekiko harremanak eta zaintzeen arazoa kanporatuta eta ikusezin eginda. Ezker Anitza- IUk proposatutako adierazleek zifra zehatzagoak ematen dituzte ondasun eta zerbitzuen produkzio-jarduera ingurune fisikoan (Planetan) nola txertatzen den jakiteko.
Ingurumen-zergak beharrezko parte dira irizpide ekologikoak dituen kontabilitatearen aldaketan eta gastu publikoaren bideratze berri batean. Zerga-sistema berde horren helburua ez da dirua biltzea, baizik eta aldaketa sakonak sustatzen produkzioan, banaketan eta kontsumoan: ingurumenari kalte egiten dioten jarduerak zergapetu behar ditu eta ondorio onuragarriak dituztenei pizgarriak eman behar dizkie.
Era berean, petrolio merkearen garaiak gogoeta sakona eragin behar digu energia-hautabideei buruz. Horrek eztabaida ororen ardatz nagusitzat ezarri behar du ekonomiaren eta baliabideen plangintza demokratikoa planteatzeko beharra. Plangintza horrek eskari- eta behar-irizpideei erantzun behar die, justizia sozialaren eta aberastasunaren banaketaren ikuspegitik. Gure iritzian, lehentasuna du egungo biztanleria osoaren oinarrizko beharrak betetzeak, etorkizuneko belaunaldien aldetik behar horiexek bete daitezen arriskuan jarri gabe.
Horrenbestez, ezinbestekoa da helburu hauetan aurrera egitea eta lortzea:
– Eredu energetikoa aldatzea, energia berriztagarrien plan bat garatuta. Plan horren helburuak izan behar du energia fosilen erabilerari uztea eta energia aurreztea.
– Hondakinei buruzko legea, biltze-prozesu ekologiko eta iraunkorrenak babestuko dituena, eta produktuak enbalatu, paketatu eta merkaturatzeari buruzko legea. Horien bitartez, saihestu eta zigortu behar da produktuen gehiegizko paketatzea eta horiek enbalatzean material ez-birziklagarriak erabiltzea, inolako hondakinik ez sortzeko bidean.
- – “Fracking” gisa ezaguna den teknika baztertzea, duen gehiegizko arriskugarritasunagatik (akuifero intoxikatuak, airearen kutsadura larria, seismoen arriskua…), baita energia nuklearra ere (Garoñako zentral nuklearra ixtea).
- – Euskadiko etxebizitzen parkearen birgaitze ekologikorako programa.
- – Animaliak babesteko legea, salbuespen guztiak ezabatuko dituena (batik bat, zezenketa- ikuskizunak).
EUSKADI FEMINISTARAKO PROPOSAMENAK
Emakumeen herritartasun-eskubideak oraindik gauzatzeko eskubide politikoak dira. Emakumeen aukerak eta askatasunak zuzenean lotuta daude benetako demokraziekin. Orain arte, politika demokratikoak ikusmolde patriarkala du. Horregatik, politika horrek mugatu egiten du emakumeen eskubideak baliatzea.
Hala, esparru publikoetan baldintza-berdintasunean parte hartzea mugatuta dago. Izan ere, zuzenean edo zeharka esleitutako rolek, formalki edo materialki, baldintzatu egiten dute, alde batetik, emakumeak etxearen esparrura nahitaez biltzea eta, bestetik, aurkakotasun bortitza egotea haiek postu nabarmenak eta erantzukizunekoak hartzea erabaki-esparruetan eta botere esplizitukoetan.
Hori dela-eta, demokrazia paritarioak eskatzen du, ez soilik emakumeek mugatuta daukaten biztanleriaren % 50eko ordezkagarritasuna izatea (errealitatea ikusgai egon dadin), baizik eta, era berean, justizia soziala egiteko modu bat ordezkatzea, emakumeei atzemandako eskubideak zeharka esleitzean.
Pertsona bakoitzeko boto bana ematearen printzipioa bideragarri egiteak eskatzen du ingurune politiko bat sortzea emakumeak erabat integratuta egon daitezen, haien parte-hartze aupada bat izateko. Hala, ematen diren baliabideak zuzendu behar dira, bereziki, egoera hori errealitate nabaria izatera. Parekotasuna, zeharkako proposamenak, zuzeneko erantzukizuna… demokrazia feminista errazten duten faktoreak dira.
Eta bigarrenak eskatzen du bai kontseiluek, bai organo instituzionalek eta abarrek konpromiso eraginkorra eta benetakoa hartzea demokrazia hori (halakotzat har dadin) paritarioa izatea haien ordezkaritzan. Genero berdintasuna erreala izateko, ezinbestekoa da edozein esparrutan generoaren ondoriozko bereizketari aurre egitea, emakumeen eta gizonen arteko soldata-arraila ezabatzetik hasita. Beharrezkoa da borroka-plan bat abiatzea lanaren eta hezkuntzaren arloko bereizketaren aurka eta emakume gehien dituzten lan-sektoreen prekarizazioaren aurka. Ildo horretatik, ezinbestekoa da gure gizartearen biziraupenerako eta ongizaterako funtsezkoak diren zaintza-zereginekin (ordainduak izan ala ez) lotutako lanak baliozkotzea; pertsonen ongizatearen aurrean mozkin ekonomikoa besterik baloratzen ez duen mundu bati erantzun politikoa emateko.
Era berean, beharrezkoa da berdintasun-planak eskatzea gure lantokietan, eta, instituzioen kasuan, plan horiek barne hartzen ez dituzten zerbitzu publikoak kudeatzeko enpresen kontratazioak salatzea.
Bestetik, exijitu behar da emakumeak lanaldi osorako enplegurako sarbidea izan dezaten. Horretarako, etxeko erantzunkidetasunean aurrera egingo duten politikak garatu behar dira. Era berean, guraso bakoitzarentzat jaiotzaren eta/edo adopzioaren ondoriozko baimen besterenezinak ezarri behar dira. Horiek, arian-arian, iraupen bera lortu beharko dute; hori baita
bide bakarra seme-alabak hazi eta zaintzeko erabateko erantzunkidetasuna arautzeko. Benetako berdintasunarekiko konpromisotzat, ezinbestekotzat jotzen dugu:
- – Emakumearen Saila sortzea, sail guztiekiko zeharkako politikekin. Genero-indarkeriaren aurkako borrokak lehentasunezkoa izan behar du.
- – EAEren aurrekontu orokorren gutxienez % 5eko zenbatekoa izango duten kontu-sailak esleitzea, emakumeen berdintasunerako berariazko politikak egiteko eta berdintasun- arauak eraginkortasunez aplikatzeko.
- – Emakumeen Kontseilu Autonomikoa sortzea, elkarte feministek eta berdintasunaren aldeko emakumeek sortutakoa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunezko politika berariazkoak eta zeharkakoak lantzean haien partaidetzan, lankidetzan eta jarraipenean sakontzeko funtsezko elementutzat. – Enplegu-planetan berariazko egitasmo bat ezartzea, genero-berdintasunaren eta familia-bizitzaren eta lanaren arteko benetako bateragarritasunaren aldeko ekintza integrala artikulatuko duena, eta udalak, sindikatuak eta patroiak inplikatuko dituena.
- – Lan-munduan emakumeen berdintasuna bultzatzera zuzendutako neurriak sustatzea, bereizketa okupazionalak, ezegonkortasuna eta soldata-desberdintasuna zuzentzera bideratutako proposamenetatik abiatuta.
BESTELAKO EREDU EKONOMIKOA ETA PRODUKTIBOA IZANGO DUEN EUSKADIRAKO PROPOSAMENAK
Euskadin, krisiak Estatuaren gainerakoarekiko bilakaera desberdina izan du. Izan ere, euskal ekonomian industria da, eta ez eraikuntza, eragin handieneko sektorea. Horren ondorioz, krisiaren ondorioak txikiagoak eta geldoagoak izan dira, eta langabezia-tasa Europar Batasunaren batez bestekoaren antzekoa eta Estatukoaren erdia izan da. Nolanahi ere, euskal industriak beste herrialde batzuetara esportatzen du bere produkzioa (esaterako, Alemania, Frantzia eta Italiara), eta herrialde horietako ekonomiak izaten ari diren asaldura dela-eta, berehalako itxaropenak ez dira ere onak.
Horrez gain, nabarmendu beharra dago Euskadik desindustrializazio-prozesu motela jasaten jarraitzen duela. Prozesu horretan, euskal faktoria nagusietan 80ko eta 90eko hamarkadetan atzerriko kapitala sartu ondoren, eta instituzio publikoak akziodunetatik mailaka aldendu eta gero, deslokalizazio-saldo bat ikusten ari gara. Horien adibide nagusia Sestao eta Zumarragako Arcelor-Mittal enpresaren kasuak dira.
Industriaren eta enpresa handien eragin-galera horrek, ekonomiak hirugarren sektorerantz jotzearekin batera, berekin ekarri du lehen balio erantsi handiko ondasunak produzitzen ziren tokian gaur egun enpresa askoz txikiagoren bidez zerbitzuak egitea, oso lan-baldintza ezegonkorretan. Azken adierazpen horren erakusgarri izan da Movistar-eko langileek asteetan egindako greba lan-baldintza duinen alde.
Beraz, EAJen inguruko sektoreek eta sistemaren hedabideek bestelakorik sinetsarazi nahi diguten arren, Euskadi ez da lurreko paradisu bat eta euskal gizarteak gizartearen gainerakoaren arazo berberak ditu, euskal ekonomiaren konfigurazio periferikoaren ondorioz. Hala, adierazle guztiak bat datoz langabezia eta lan-merkatuaren prekarizazioa direla euskal gizartea osatzen duten pertsonen kezka nagusietakoak, eta ez da gutxiagorako. Euskadin, langabezia ez da 140.000 lagunetik jaisten, eta zifra hori, krisialdiaren une gogorrenetan (2012), 169.000 langabetik gorakoa ere izan da.
Beraz, onarturik zerbitzuetan, finantziarizazioan, espekulazioan eta zerbitzuetan oinarritutako eredu ekonomikoaren bidea gaurko ogia eta biharko gosea dela, gure apustua da:
– Ekonomiari bultzada berria emateko plan bat garatu eta abian jartzea, euskal ekonomiaren sektore estrategikoak zehaztuta.
- – I+G+b-aren alde apustu erabakia egitea, iraunkortasuna kontuan izan da.
- – Publikotasuna eta ekonomian publikotasunak duen eginkizuna defendatu eta bultzatzea, zerga-sistemaren, inbertsioaren eta enplegu publikoa sortzearen bidez.
- – Sustatzea langileek enpresen kudeaketan eta kapitalean izan beharreko partaidetzaren eredua (kooperatibismoa, guztien ongiaren ekonomia).
– Indar politiko eta sozialen artean adostutako plan bat, produkzio-eredu zaharkitua eraldatuko duena, garatu eta abiaraztea.
GAZTEAK ERE HELBURU IZANGO DITUEN EUSKADIRAKO PROPOSAMENAK
Kapitalismoaren egungo krisiak erakutsi du langile-klasearen eta klase herritarren barruan sektore batzuk ahulagoak direla euren jatorriaren, sexuaren edo adinaren ondorioz. Espainiako estatuan eta Euskadin gazteriak duen egoeraren kasuak eta krisi kapitalistaren ondorioak jasaten ari gareneko laztasun bereziak aparteko analisia eta aipamena merezi dute.
Sistemak oinarri dituen eredu horren eta ikuspegi horren ondorioz, bizi garen gizartean gazteria behin eta berriz bere eskubide funtsezkoenik gabe geratzen da, gazte izateagatik soilik diskriminatuta. Gazteriak ikusten du nola ukatzen zaion erabateko herritartasuna lortzeko eta berme guztiekin bizi-proiektu autonomoa eta emantzipatua izateko eskubidea.
Gabezia demokratiko horien ondorioz, azken boladan, gazteei oinarrizko hainbat eskubide ukatu zaizkie, gai jakin batzuetan diskriminatu dira eta gazte-mugimendu alternatiboen (intsumisoak, gazte-asanbladak, okupazio-mugimendua, ikasle-mugimendua…) kriminalizazio historikoari eutsi zaio.
- – Hezkuntza bihurtzea gazteria erabat gizarteratzeko benetako eragilea.
- – Gazteria-lege bat prestatzea, ahotsa emango diena gazteen kolektiboei eta sistema kapitalista patriarkalak gazteria osoaren aurka sortzen dituen herritartasun-gabeziei erantzungo diena.
- – Sustatzea hezkuntza- eta kultura-aisia, eskaintza-aniztasunaz, ordutegi-malgutasunaz eta garraio publikoa eskuragarri edukita, gazteak baldintza-berdintasunean kulturan sartzea galarazten duen eskaintza kultural pribatuaren masifikazioa geldiarazteko.
- – Gelditzea eremu kultural eta politiko alternatibo autogestionatuen (gaztetxeak, okupak, gizarte-etxe okupatuak…) kriminalizazioa.
- – Gazteentzako BOE etxebizitzen erreserbak areagotzea.
EUSKADI INTEGRATZAILERAKO PROPOSAMENAK
Guztion eta guztiontzako Euskadiren alde egiten dugu. Arrazaren edo jatorriaren ondoriozko edozein motatako diskriminazioa gaitzesten dugu. Gure ustez, gure artean bizi diren pertsona guztiek eskubide eta betebehar berberak izan behar dituzte. Horregatik, helburu hauen aldeko apustu sendoa egiten dugu:
- – Sustatzea ahalik eta parekatze juridiko handiena Euskadin bizi diren etorkinen eta euskal herritarren artean, haien gizarteratzea eta laneratzea eta, oro har, dituzten behar guztiei bidezko tratua ematea.
- – Eusko Legebiltzarrak deklarazio instituzionala egitea Euskadi sarekada eta diskriminazio arrazistatik aske dagoen eremutzat hartzeko.
- – Euskadin etorkinek dituzten eskubide eta betebeharrei buruzko lege bat ateratzea.
- – Etorkinen asoziazionismoa sustatzea.
- – Euskadin, babesa eta asiloa ziurtatzea gure lurraldean eskubide horretara biltzen diren pertsona guztiei.
KULTURA ETA HIZKUNTZA ANITZEKO EUSKADIRAKO PROPOSAMENAK
- – Ziurtatzea euskara doan ikasteko eskubidea, nahi duen inor gera ez dadin euskara ikasteko aukeratik gabe bere lanaldiarekiko bateraezintasunagatik, familia-bizitza bateragarri egiteagatik nahiz baliabide ekonomikoen ezagatik.
- – Euskararen erabilera sustatzea, gizarte benetan elebiduna lortzeko.
- – Beharrezko baliabideak ekartzea EITB kalitatezkoa izan dadin ziurtatzeko.
- – Euskal kultura sustatzea; halakotzat hartuta Euskadi sortzen den adierazpen kultura oro, zein hizkuntzatan egiten den kontuan hartu gabe.
- – BEZaren aldaketa berriagatik zergapetutako produktu kulturalak eskuratzeko diru- laguntza publikoen programa.
EUSKADI SOLIDARIORAKO PROPOSAMENAK
- – Sustatzea Euskadiren nazioarteko presentzia jardun hauen bidez: mugaz gaindiko hitzarmenak sinatzea, Europako politikan parte-hartze aktiboa izatea, eta munduko hainbat nazio eta herrirekin adiskidetasun- eta solidaritate-harremanak sustatzea.
- – Legegintzaldi honetan, garapenerako lankidetzarako, EAEren aurrekontu orokorren % 0,7ra iristeko konpromisoa hartzea.
- – Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseilua indartzea, eskumen exekutiboak emanda Eusko Jaurlaritzaren lankidetza-politika zehazteko, euskal gizarteak bete-betean parte har dezan nazioarteko agenda eraikitzeko prozesuan.
- – Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eguneroko lana malgutzea eta inplikatutako agenteei hurbiltzea, haren funtzionamendua zalututa. Gainera, proposatzen dugu zeharkako laguntza-programa bat (prestakuntzakoa, materiala…) sortzea lankidetza inplikatutako agenteentzat.
- – Euskal etxeak eta euskal gizataldeak kanpoan babestu eta indartzea, eta Etxepare Institutuaren zeregina indartzea, Euskadirako nazioarteko hedapen eta trukerako tresna den heinean.
EUSKADI PARTE-HARTZAILERAKO PROPOSAMENAK
- – Herritarren parte-hartzeari buruzko legea, erabakiak hartzean (erreferendumak barne direla) herritarren parte-hartzea sustatu eta bermatuko duena. Legez sustatzea interes orokorreko gaietarako maila instituzional guztietan erreferendum-sistema bat.
- – Legegintzako herri-ekimenetarako (LHE) irisgarritasun handiagoa ematea, gizarte zibiletik datozen ekimenetarako ez-legezko proposamenak aurkez daitezen erraztea eta horiek aurkezte gutxieneko eskakizunak 6.000 sinadurara murriztea.
- – Sortzea Herritarrek Parte Hartzeko Euskal Agentzia, Lehendakaritzari atxikia. Gobernu- arlo guztietan eguneroko ekintzan parte hartzeko metodoak abian jartzeaz arduratuko litzateke. Era berean, gizarte zibilarekin etengabe harremanetan, toki-erakundeen eta/edo beste instituzio batzuen parte-hartze prozesuak sustatu eta jarraitzeaz arduratuko litzateke.
- – Kudeaketa eta erabaki publikoetan E-Demokraziako prozesuak ezar daitezen sustatzea. Era berean, aurrera egitea gizarte osoaren alfabetatze teknologikoko prozesuan eta tresna horietarako doako sarbidean.
- – Kudeaketa publikoaren gardentasunari buruzko legea, herritarrek eta gobernuak baldintza-berdintasunean parte har dezaten.
EUSKADI SOZIALERAKO PROPOSAMENAK
- – Diru-sarrerak Bermatzeko Legea aldatzea, legegintzaldi honetan zehar, mailaka, “oinarrizko errenta” bat ziurtatzeko. Lan merkatutatik baztertuta dauden 23 urtetik gorako eta familia-erantzukizunak dituzten 18 urtetik gorako pertsonen beharrak bete beharko ditu oinarrizko errenta horrek, eta Euskadiko batez besteko soldataren % 60koa izan beharko du, gutxienez 1 urteko egoitza eta erroldatzearen baldintzapean. Modu osagarrian, bermatutako enplegurako plan bat aztertu eta abiaraziko da; besteak beste, sektore hauetan lanpostuak sortzeko: mendekotasuna, energia berriztagarriak, hiriguneen birgaitzea, kooperatibak eta garraio publikoa.
- – Babestea Gizarte Zerbitzuen Euskal Legean aintzatetsitako zerbitzu eta prestazioen titulartasun publikoa, kudeaketa publikoaz ere, eta horretan sartzea irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko hirugarren sektorea.
- – Ezartzea Eusko Jaurlaritzak koordinatutako eta udalek garatutako plan bat, iragaitzazko bidarien, infraetxea dutenen eta etxegabeen ostatua eta arreta benetan estaltzea ziurtatzeko.
- – Mendekotasunari buruzko Legea garatzea, hura diruz hornituta, eta enplegu egonkorra eta eskubideduna sortuta.
- – Gizarte Zerbitzuen Katalogoa garatzea, eskumena duten euskal administrazioek ziurtatu beharreko diru-laguntzak eta zerbitzuak identifikatzeko.
HAURRAK ETA ZAHARRAK ZAINTZEN DITUEN EUSKADIRAKO PROPOSAMENAK
- – Sustatzea zaharrek parte har dezaten eta gizartean ikusgai egon daitezen, parte hartzeko kontseiluen bidez, eta horniturik beharrezko zentroak eta baliabideak, eta haien inplikazio eta protagonismo soziala ziurtatuko duten jarduera sozial eta komunitario guztiak.
- – Guztientzat modu irisgarrian garatzea baliabide soziokomunitarioak eta etxebizitzakoak, bizi-kalitatea, autonomia eta mantentzea ziurtatuko dituztenak zaharren familia- eta gizarte-ingurunearen barruan.
- – Ziurtatzea Mendekotasunari buruzko Legea aplikatzeak ez duela karga ekonomiko eta/edo emozionalik ekarriko zaintzaile diren familiakoentzat eta behar duen mendeko pertsona orok egoitza-plaza bat izango duela. Horren kostuak ez du inola ere gaindituko pertsona horren pentsioaren % 85.
- – Baliabideez hornitzea zerbitzu komunitarioak, haurren babesgabetasun saihestu eta prebenitzeko: arriskuko inguruabar eta familietan, gizartearen eta familiaren arloko prebentzio-programak eta esku hartzekoak garatzea.
- – Babestea aldi baterako edo behin betiko familia-harrerarako baliabideen lehentasuna, egoitza-baliabideak mailaka ezabatuta, batez ere haur txikienentzat.
EUSKADI IRAUNKORRERAKO PROPOSAMENAK
- – Mugikortasun Legeak helburu izan behar du mugikortasunean eta garraioan eskumenak berrantolatzea, gaian eskumena duten zenbait administrazio-maila egoteagatik egun dagoen koordinaziorik eza saihesteko. Ordura arte, ahalmen handiko berrien eraikuntza atzeratu behar da.
- – Behin betiko geldiaraztea Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen izapidetzea, ez baitute EAEren multzoko lurralde-ikuspegirik ematen eta lurralde historiko bakoitzean azpiegitura handiak ipintzearekin tematuta daudelako, azpiegitura horien ez bideragarritasuna ezta bikoiztasuna ere aztertu gabe. Pasaiako egungo portua berritzea, bazterturik kanpoko portuaren eta Lezo-Gaintxurizketa plataforma logistikoaren proiektua.
- – EAEn barrena igarotzen den aldiriko sarea (azpiegitura eta material ibiltaria) transferitzea, FEVE barne dela.
- – EuskoTrenen sare osoa zabaltzea, A-8 guztirako trenbide-hautabidea izan dadin, Iruneranzko zabaltze-lanak amaitzeari lehentasuna emanda. Trenbideak eraikitzea, adibidez Eibar-Zumarraga edo Castrorako trenbidea.
- – Urte anitzeko plana, errepidezko hiriarteko garraio-sare guztia publikoa izatera pasatzeko, lurralde historiko bakoitzeko konpainiei emakida bidez laga ordez.
IRISGARRITASUN UNIBERTSALETIK ABIATUTA, EUSKADI INKLUSIBORAKO PROPOSAMENAK
- – Mendekotasunari buruzko Legearen erabateko finantzaketa eta kudeaketa publikoa, murrizketarik gabea. Hura garatzean, lehentasuna eman behar zaie autonomia pertsonalari, etxe- eta komunitate-laguntzarako baliabideei, eta zerbitzu publikoen hornidurari; erantzukizun soziala familien, hau da, emakume zaintzaileen esku ez uzteko.
- – Ezgaitasuna duten pertsonen autonomia sustatzea, asoziazionismoa babestuta, parte- hartze soziala eta instituzionala bultzatuta, eta haiek ikusgai jarrita eta protagonismoa emanda jendaurrean.
- – Ziurtatzea garraio egokitua behar adinakoa dela oztopo arkitektonikoak ezabatu direla, kontuan izanik “irisgarritasun unibertsalaren” printzipioa eremu eta ekipamendu hiritarraren antolamenduan.
- – Ziurtatzea benetan enplegua erreserbatzen dela ezgaitasuna duten pertsonentzat –% 2 enpresa pribatuetan eta % 5 administrazioan–, baita lan babestua eta enplegu-zentro bereziak sustatzen direla eta laguntza publikoa ematen zaiela.
- – Ezgaitasuna duten pertsonentzat irisgarri egitea etxebizitzarako eskubidea: babes- etxebizitzarako sarbide-erreserba, barruko egokitzapena eta irisgarritasuna, etxebizitza komunitario eta partekatuak sustatzea, tutoretzapeko etxebizitzen eskaintza zabaltzea eta abar.