Euskadiko Koordinakundea

Euskadiko Koordinakundea Ezker Anitza-IUko asanbladen arteko zuzendaritzarako organo gorena da. Erakundearen gobernu- eta erabaki-organoa da. Erabateko ahalmena du antolaketaren, aurrekontuaren eta erabaki politikoaren arloan, bai eta auzitegietan eta administrazio publikoetan jarduteari dagokionez ere.

Hauteskunde-programak onesteko eginkizuna du, orobat, eta erakundeetako taldeen jarduera bultzatu, zuzendu eta ebaluatzeko eginkizuna.

Euskadiko Asanbladak hautatutako pertsonek osatzen dute Euskadiko Koordinakundea. Bajarik badago, haiek hautatzeko kontuan hartutako irizpideei jarraikiz ordeztuko dira.

Euskadiko Koordinakundean hitz egiteko aukera izango dute, baina botoa emateko eskubiderik gabe, lurraldeko koordinatzaileek, arloko koordinatzaileek eta Batzorde Politiko Federaleko kideek, baldin eta Euskadiko Koordinakundeko kide hautatu ez badituzte.

Euskadiko Koordinakundeak ohiko bilerak egingo ditu hiru hilean behin, eta ezohiko bilerak, berriz, Euskadiko Koordinatzaileak edo Euskadiko Batzorde Kolegiatuak deitzen badu, edo Euskadiko Koordinakundeko kideen heren batek eskatuz gero. Azken horri dagokionez, Euskadiko Batzorde Kolegiatuak, eskaera jaso ondoren, egiten duen lehen bileran deituko du Euskadiko Koordinakundea, gehienez 20 egun naturaleko epean.

Gaur egun, Euskadiko Koordinakundeak kide hauek ditu:

  • Isabel Salud Areste (Kolegiatua)
  • Jon Hernández Hidalgo (Kolegiatua)
  • Arantza González García (Kolegiatua)
  • Íñigo Martínez Zatón (Kolegiatua)
  • Haizea Garay Gallastegui (Kolegiatua)
  • Damián García-Moreno López (Kolegiatua)
  • Xabier Jiménez López (Kolegiatua)
  • Andrés Díez Timofeva (Kolegiatua)
  • Ester Palacio García (Kolegiatua)
  • Xabier Pombo González (Kolegiatua)
  • Lorena Vicioso Adrià (Kolegiatua)
  • Juan Luís Merino Sanabria (Kolegiatua)
  • Irene Euba Arroyo (Kolegiatua)
  • Israel Escalante Mesón (Kolegiatua)
  • Back to top button