Euskadi Berria

Nahi dugun Euskadiren oinarriak zurekin partekatu nahi ditugu. Gutxieneko oinarriak dira, Euskadi berri hori zurekin eta beste indar politiko, sozial eta sindikalekin eraiki nahi dugulako. 

Euskadi integratzailea, solidarioa, feminista, ekologista, pertsonak oinarrian dituen ekonomia duena. Ezker sendoa duen Euskadi, hainbeste urteetan EAJren eskuetan egon diren erakundeen ateak zabaltzeko herri batasunaren aldeko apustua egiten duena.

Gure manifestua bere osotasunean irakurtzera gonbidatzen zaitugu, nahi dituzun ekarpenak eginez herri mahaietan, eztabaida-topaguneetan edota gure web orrialdean.

1.Enplegu betea, fiskalitate progresibo eta zuzena duen Euskadi. Langabezia eta lan prekarietatearen egoera aldatzea lanaren eta aberastasunaren banatzearen aldeko apustua eginez. Bermatutako Lan Plan baten bitartez, kalitatezko enplegua dependentziaren, energia berriztagarrien, alde zaharren berriztatzeen, kooperatiben eta garraio publikoen sektoreetan lanpostuak sortzea. Gizarteak dituen beharrak eta lan sorkuntza asetuko dituen fiskalitate progresibo eta justu baten, iruzur fiskala eta azpiko lanaren aurkako Plan baten eta Banka Publikoaren eraketaren alde egiten dugu apostu.

2.Euskadi feminista: Erradikalki feminista den gizarte baten aldeko apustua egiten dugu, non emakumeok gure sexu izatearen arabera ez dugun diskriminazioa jasan beharrik eta gure gorputzaren inguruan erabiltzeko eskubidea garbiki izan dezagun. Modu honetan, zaintza lanen banaketa defendatzen dugu. Oraingo eredua errefusatu nahi dugu, zeinetan patriarkatua emakumeen gaineko dominazio erreminta den eta indarkeri matxistaren egoera jasanezinarekin bizikidetu behar dugun.

3.Eredu produktibo berria. Berrindustrializazio berdean oinarritutako eredu produktibo jasangarri berria planteatu nahi dugu, baita, berrikuntzen eta tekonologia bezalako ekonomi segmentuen aldeko apustua, hirugarren sektorearen indartzea eta berriztagarrietarako trantsizio energetikoa. Krisi ekonomikoak, Euskadin, zerbitzuetan, espekulazioan eta eraikuntza megalomanoetan oinarritutako ekonomia ez dela jasangarria plazaratu du.

4.Pertsona guztientzako kalitatezko zerbitzu publiko eta unibertsalak. Euskadin, hezkuntza, osasun eta beste zerbitzu publikoetara zuzendutako gastua handitu nahi dugu eskubide unibertsalak indartzeko, hauek baitira hiritarren eskubideen berme bakarrak. Osasunean itxarote-zerrendak txikitzea planteatzen dugu eta Europako eskola kontzertatuen sare handienetarikoa duen komunitate honetan hezkuntza segregazioarekin amaitzea. López eta Urkulluren gobernuek egindako murrizketa eta langileriaren urritzeak lehengoratu behar dira

5.Kaleratze gehiagorik ez. Etxebizitza eskubidea denontzat. Etxebezitza eskubidea bermatzea, lehenengo etxebizitzaren hipoteka bankuei ez ordaintzea, kaleratze guztien etetea eta hutsik dauden etxebezitza parkearen mobilizazioa planteatzen ditugu. Orain euskadin 91.000 etxebizitza hutsik daude, horietako 10.000 eraikuntza berrikoak direlarik. Gainera, 80.000 etxebizitza eskatzaile inguru daude

6.Politikaren ikuspuntu ekologikoa: Gaur egun, ekoizpen, energia, garraio eta harreman ereduak empresa handien etekinak handiagotzera bideratuta daude, geure baliabideak eta ingurugiroaren degradazioa kontuan hartu barik. Bizitza-traza egoki bat garatzeko beharrezkoa da bizitzeko aproposa den ingurua, hori gabe ez dagoelako gizaki emanzipazio eredu bat sortzerik. Horregatik, Fracking-aren debekua proposatzen dugu, Garoña bezalako zentral nuklearren itxieraren aldeko apustua egiten dugu eta benetan jasangarria den garraio kolektiboaren eredua eta energia-ereduaren diseinu berria beharrezkoa dela uste dugu.

7.Euskadi demokratiko, gardena eta solidarioa. Erakundeen demokratizazioak aurrera egin behar duelauste dugu. Horretarako, udaletxeen baliabideak handitu, demokrazia zuzeneko mekanismoak ezarri eta eta instituzioak irekiko ditugu hiritarrentzat. Euskal arkitektura instituzionalaren sinplifikazioa planteatzen dugu baliabideak arrazionalizatzeko eta hiritarrek hauengan duten kontrola hobetzeko. Ustelkeria eta ilunzaletasunaren aurkako erramintarik eraginkorrenak, gardentasunaren eta hiritar parte-hartzearen printzipio errepublikanoak dira. Azken 40 urte hauetan, EAJ-ren gobernu eta okupazio instituzionala delaeta, Euskal erakundeek beste eragile politiko eta sozialei irekitzeke daude. Euskal gizarteak bere ahalmen solidarioa nabarmendu du, erakundeek, euren jarrera zikoitzarekin, txirotutako herrialdeenganako elkartasuna murrizten duten bitartean. Elkartasunaren baloreak, botere politikoan txertatu behar dira, hauek ordezkatzen dituzten politika berrien bitartez.

8.Memoria demokratikoa duen Euskadi. Ahanztura eta memoriaren alde bateko desitxuratze sektarioen aurrean, frankismoaren eta terrorismoaren biktimen oroimenak biltzen dituen pedagogia demokratiko eta eraldakorraren alde gaude. Etorkizunari, aurre egingo diogu, gertatutakoa oroituz, zilegia delako eta ekarpen garrantzitzua delako gure biolentziaren historia beltza errepika ez dadin.

9.Euskadi plurinazional eta eleanitza. Nortasun desberdinen arteko akordio anitza defendatzen dugu bizikidetza eredu bezala. Federalismo errepublikanoaren eta mugarik gabeko elkartasunaren alde egiten dugu apustu. Euskal gizartea, gizarte anitza da eta lanean jarraituko dugu horrela jarraitu dadin. Bizikidetza eleaniztasunaren esparruan, hiritarren %68k euskara ez dakien herri honetan, dohako ikasketen bitartez, hedapen inklusiboaren aldeko apustua egiten dugu. Honela, hizkuntza eskakizun erabilera maltzurrarri ekidin egingo diugu ekonomi eta klase arrazoien gaineko bazterketa saihestuz. Adostasuna eta bat egiteabeharrezkoak dira.