Tag Archives: UdalBerri – Bilbao en Común

UdalBerri-Bilbao en Común udal-taldeak oporraldi guztietan eskola-jantokiak zabaltzea eskatzen du

Ahal Dugu, Ezker Anitza–IU eta Equo Berdeak taldeek osatutako koalizioak eskola-jantokiak urte osoko oporraldietan hiri-udalekuen esparruan zabaltzearen beharra defendatuko du martxoko osoko bilkuran. Amaia Arenal, UdalBerriko zinegotziak, adierazi duenez hiri-udalekuak zabaltzea eta ondorioz eskola-jantokien irekiera urteko oporraldi guztietara zabaltzea, funtsezko neurria da arrisku-egoeran dauden adingabeko askoren gizarteratzea bermatzeko, ikuspegi horizontal batetik abiatuta eta estigmatizazioa uneoro saihestuta. 2017ko aurrekontuen negoziazioaren esparruan, …

Read More »

Ikastetxeetan gizarte-bazterkeriaren aurka borrokatzeko programak martxan jartzearen premia defendatzen du UdalBerri – Bilbao en Común taldeak

Premia espezifikoak dituzten ikasleei baliabide sozioedukatiboak bermatzen dizkieten programak diseinatu eta hiriko ikastetxe publikoetan ezartzeko premia defendatuko du Ahal Dugu, Ezker Anitza–IU eta Equo–Berdeak taldeek osatutako koalizioak otsaileko osoko bilkuran. Ikastetxe bakoitzerako espezifikoak izango lirateke programa horiek eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan garatuko lirateke, hezkuntza-komunitatearekin eta inplikatutako adingabeekin batera partekatutako azterketa egin ondoren. UdalBerri – Bilbao en Común taldeko zinegotzi Amaia …

Read More »

Gaztekluba bazterketa soziala ekiditeko tresna egokia ez izatearen arriskua aipatu dute UdalBerri – Bilbao en Común,EH Bildu y Goazen Bilbao udal taldeek

EH Bildu, UdalBerri Bilbao en Común eta Goazen Bilbao udal taldeek Gaztekluba programak izan ditzakee gabeziak mahaigaineratu dituzte eta Gaztegune ereduaren alde egiten dutela azpimarratu dute. Bruno Zubizarreta EH Bilduko zinegotziaren iritziz, “Gazteguneen ereduari eutsi behar zaio. Eutsi eta indartu, erakundeek haien lana baldintza onetan egin ahal izateko. Gaztekluba bezalako ekimenak begi onez ikusi arren, horrek ezin du Gaztegunea ordezkatu”. …

Read More »

UdalBerri – Bilbao en Común udal-taldeak Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan bitartekotza komunitarioko programa bat bultzatzeko eskatzen du

Otsaileko osoko bilkuran, Podemosek, Ezker Anitza – IUk eta Equok osatutako koalizioak Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan bitartekotza komunitario integraleko programa bat abian jartzeko eskatuko du. Auzo horietako Taldeen Koordinakundetik behin eta berriz egiten ari diren eskaerak aintzat hartuz, UdalBerri – Bilbao en Común udal-taldeak programa bat proposatu du auzokoen eskura bizikidetza hobetzeko behar diren tresnak jartzeko, gatazken …

Read More »

UdalBerri – Bilbao en Común udal – taldeak 3 proposamen propio eta baterako beste bi aurkeztuko ditu urtarrileko osoko bilkuran

Lehenengo eta behin, udal-aterpetxeen eta jantoki sozialen zerbitzuak hobetzen dituzten neurri estrukturalak eskatuko ditu UdalBerrik. “Jakin ditugun azkeneko datuak asko kezkatzen gaituzte Udalberrin. Udalak berak egindako zenbaketak agerian uzten du 238 pertsona egiten dutela lo Bilboko kaleetan, eta ez gara aldian behingo gertakari batez ari. Gizarte Ekintzaren esparruan lan egiten duten erakundeek ohartarazi dute gizarte-alertako egoera bat bizi dugula eta …

Read More »

UdalBerri – Bilbao en Común pentsioen eguneratzearen aurkako aldarrikapenak babesten ditu

Podemos, Ezker Anitza – IU eta Equok osatutako koalizioak, aurreko astelehenetik diru sarrera egonkorrak bermatzeko nahikoa ez den %0’25ko igoeraren aurka eta pentsio duin batzuen defentsan pentsionisten taldeek antolatutako mobilizazioak babestu ditu. “Estatuko gobernuak proposatutako pentsioen eguneratzeak ez ditu gure nagusien diru sarreren egonkortzea bermatzen, neurri hau, krisi egoeraren argudioa erabiliz Gobernuak egiten duen inbertsio sozialaren murrizketaren beste ondorio zuzen …

Read More »

UdalBerri – Bilbao en Común koalizioak elkartasuna adierazi die Otxarkoagako biktimen gertukoei, eta Udal Gobernuari kritikatu dio ezer gertatu ez balitz bezala jarduten jarraitzeagatik

Otxarkoagan atzo gertatu zen erailketa bikoitza beste gertakari lazgarri bat da azken asteetan Bilbon izan diren gertaeran zerrenda tragikoan. Podemosek, Ezker Anitza – IUk eta Equok osatutako koalizioak, lehenik eta behin, doluminak helarazi nahi dizkie biktimaren gertukoei, auzoko guztiei gure elkartasuna adierazteaz gainera. Carmen Muñoz udal-taldeko bozeramaileak adierazi duenez, eztabaida alarmistetan sartu gabe, herritarrak oso kezkatuta daude gertaera horiek guztiak direla-eta. “Bilboko …

Read More »

UdalBerri – Bilbao en Común udal-taldeak ustelkeriaren aurkako udal bulego bat sortzea eskatzen du

Ahal Duguk, Ezker Anitza – IUk eta Equok osotzen duten koalizioak  urteko lehen osoko bilkuran  ustelkeriaren aurkako udal bulego bat sortzea eskatuko du. Udal-taldearen iritziz beharrezkoa da ustelkeriari aurrea hartu eta berorren aurka jotzeko neurri proaktibo berriak eta toki-administrazioara egokitutakoa hartzea, kontuan izanda gai honek kezka handia sortzen duela gizartean, Deusto Barometroaren azken datuen arabera. UdalBerriren bozemaileak, Carmen Muñoz-ek adierazi …

Read More »

UdalBerri – Bilbao en Común udal taldeak bere babesa eskaini die TAO-OTA zerbitzuko langileei, urtarrilak 2an hasi zuten grebari dagokionez

Podemos, Ezker Anitza-IU eta Equok osatutako koalizioak, orain dela zenbait urte hasitako lan gatazkan, 7 langileen kaleratzean eta greba mugagabean aurkitzen  dena,  langileen aldarrikapenen alde egiten duela adierazi du. 2016ko urtarrileko osoko bilkuran, UdalBerri-Bilbao en Común udal taldeak, proposamen bat aurkeztu zuen zeinen bidez gobernuari eskatzen zion, momentu hartan TAO zerbitzuaren kudeaketaren ardura zuen enpresari, GERTEK Sociedad de Gestiones y …

Read More »