Ostegun honetan, Ezker Anitza-IUko Gipuzkoako koordinatzaileak aditzera eman du alderdiak Gipuzkoako Foru Aldundiak garraio publikoarentzako tarifa laua martxan jartzeko kanpaina abian jarriko duela. Arantza Gonzalezek PSEko Marisol Garmendiari, mugikortasun diputatuari, eskatu dio “neurri hori egia bihurtzeko”, Gipuzkoako garraio nagusiak dagoeneko MUGI sisteman baitaude, Euskotren, RENFE, Lurraldebus, Dbus eta hiri-garraio garrantzitsuenak, hain zuzen. Horregatik, Ezker Anitza-IUk sinadurak bilduko ditu tarifa laua …
Read More »