Tag Archives: Bilbo

Bestelako Bilbo bat posible dela defendatzen duen manifestazioan parte hartuko du UdalBerri – Bilbao en Común udal-taldeak

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak, ehundik gorako auzo elkarte eta giza kolektiborekin batera, manifestaziora deitu du larunbaterako, apirilak 28rako. 12:00etan abiatuko da Plaza Eliptikotik “Bestelako Bilbo posible da. Kalea ez da isilduko” lelopean. Podemos, Ezker Anitza–IU eta Equo Berdeak alderdiek osatutako koalizioak beste hiri-eredu baten beharra defendatzen duten bilbotar asko daudela erakutsiko duen manifestazioan parte hartuko du. “Auzo–mugimenduak zein mugimendu asoziatiboak berdintasun …

Read More »

UdalBerri – Bilbao udal-taldeak Bilboko Itun Sozialari 40 zuzenketa aurkeztu dizkio

Podemos, Ezker Anitza – IU eta Equo Berdeak alderdiek osatutako koalizioak 40 zuzenketa aurkeztu dizkio Bilboko Udalaren gobernu-taldeak egindako Gizarte Politiken aldeko Itun-proiektuari. Gure udal-taldeak testua hobetu nahi du, eta, testua lantzerakoan, beste egoera bat eta beste modu eta denbora batzuk aintzat hartu beharko ziratekeela uste du. Amaia Arenal UdalBerri – Bilbao en Común udal-taldeko zinegotziak baieztatu duenez, asmo on …

Read More »

UdalBerri-Bilbao en Común udal-taldeak oporraldi guztietan eskola-jantokiak zabaltzea eskatzen du

Ahal Dugu, Ezker Anitza–IU eta Equo Berdeak taldeek osatutako koalizioak eskola-jantokiak urte osoko oporraldietan hiri-udalekuen esparruan zabaltzearen beharra defendatuko du martxoko osoko bilkuran. Amaia Arenal, UdalBerriko zinegotziak, adierazi duenez hiri-udalekuak zabaltzea eta ondorioz eskola-jantokien irekiera urteko oporraldi guztietara zabaltzea, funtsezko neurria da arrisku-egoeran dauden adingabeko askoren gizarteratzea bermatzeko, ikuspegi horizontal batetik abiatuta eta estigmatizazioa uneoro saihestuta. 2017ko aurrekontuen negoziazioaren esparruan, …

Read More »

UdalBerri – Bilbao en Común udal-taldeak Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan bitartekotza komunitarioko programa bat bultzatzeko eskatzen du

Otsaileko osoko bilkuran, Podemosek, Ezker Anitza – IUk eta Equok osatutako koalizioak Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan bitartekotza komunitario integraleko programa bat abian jartzeko eskatuko du. Auzo horietako Taldeen Koordinakundetik behin eta berriz egiten ari diren eskaerak aintzat hartuz, UdalBerri – Bilbao en Común udal-taldeak programa bat proposatu du auzokoen eskura bizikidetza hobetzeko behar diren tresnak jartzeko, gatazken …

Read More »

UdalBerri – Bilbao en Común udal – taldeak 3 proposamen propio eta baterako beste bi aurkeztuko ditu urtarrileko osoko bilkuran

Lehenengo eta behin, udal-aterpetxeen eta jantoki sozialen zerbitzuak hobetzen dituzten neurri estrukturalak eskatuko ditu UdalBerrik. “Jakin ditugun azkeneko datuak asko kezkatzen gaituzte Udalberrin. Udalak berak egindako zenbaketak agerian uzten du 238 pertsona egiten dutela lo Bilboko kaleetan, eta ez gara aldian behingo gertakari batez ari. Gizarte Ekintzaren esparruan lan egiten duten erakundeek ohartarazi dute gizarte-alertako egoera bat bizi dugula eta …

Read More »

UdalBerri – Bilbao en Común koalizioak elkartasuna adierazi die Otxarkoagako biktimen gertukoei, eta Udal Gobernuari kritikatu dio ezer gertatu ez balitz bezala jarduten jarraitzeagatik

Otxarkoagan atzo gertatu zen erailketa bikoitza beste gertakari lazgarri bat da azken asteetan Bilbon izan diren gertaeran zerrenda tragikoan. Podemosek, Ezker Anitza – IUk eta Equok osatutako koalizioak, lehenik eta behin, doluminak helarazi nahi dizkie biktimaren gertukoei, auzoko guztiei gure elkartasuna adierazteaz gainera. Carmen Muñoz udal-taldeko bozeramaileak adierazi duenez, eztabaida alarmistetan sartu gabe, herritarrak oso kezkatuta daude gertaera horiek guztiak direla-eta. “Bilboko …

Read More »

UdalBerri – Bilbao en Común udal-taldeak ustelkeriaren aurkako udal bulego bat sortzea eskatzen du

Ahal Duguk, Ezker Anitza – IUk eta Equok osotzen duten koalizioak  urteko lehen osoko bilkuran  ustelkeriaren aurkako udal bulego bat sortzea eskatuko du. Udal-taldearen iritziz beharrezkoa da ustelkeriari aurrea hartu eta berorren aurka jotzeko neurri proaktibo berriak eta toki-administrazioara egokitutakoa hartzea, kontuan izanda gai honek kezka handia sortzen duela gizartean, Deusto Barometroaren azken datuen arabera. UdalBerriren bozemaileak, Carmen Muñoz-ek adierazi …

Read More »

​Ezker Anitza-IU: “EAJ-PSEk ​Bilboko Metroaren laugarren linea baztertu dute”

Ezker Anitza-IUko Antolakuntza Idazkariak, Iñigo Martinezek, “EAJ-PSEk Bilboko Metroaren laugarren linea baztertu duela” adierazi du. Ezkerreko alderdiak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen proiektura Elkarrekin Podemos legebiltzar taldeak aurkeztutako 450tik gorako zuzenketen artean, Moyua eta Errekalde tarteko Bilboko Metroaren 4 linearen proiektuaren diseinu eta gauzatzera bideratutako proposamena sartzen dela. Zuzenketaren bidez, koalizioak, Abiadura Handiko Treneko proiektuaren aurrekontutik aurrekontutik, 1’4 milioi euro …

Read More »

UdalBerrik sexu-erasoen aurkako APP baten alde egin du

Aplikazio mugikorrak telelaguntzako aukera izango luke, baita zuzeneko konexioa ere udaltzaingoarekin Bilbon sexu-erasoen aurkako aplikazio mugikor bat garatzeko eskaera egingo du Udalberri-Bilbao en Común taldeak azaroko osoko bilkuran. Emakumeren batek abusu-ahaleginen bat edo erasoren bat jasaten badu, APPk zuzenean udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko balioko lioke. Gainera, prebentzio-tresna bat ere izango luke, hau da, arrisku bereziko gaueko joan-etorrietarako geolokalizadoredun telelaguntzako aukera. Tenerifen, …

Read More »