Barakaldo

Irabazi Barakaldok EAJk aurrekontuen inguruko galdeketa “manipulatu” duela salatu du

Irabazi Barakaldok aurrekontu “parte hartzaileen” herritar proposamenak gobernu taldeko erabakiak “zuritzeko” erabiltzen dituela salatu du. “Ustezko aurrekontu parte hartzaile hauen aitzakia erabilita, EAJk herritarren ekarpenak manipulatzen ditu gobernu taldearen erabakiak legitimatzeko”, dio Irabazik. Ezker Anitza-IU, EQUO-Berdeak eta Independenteez osatutako koalizioaren bozeramailea den Eder Alvarezek bere “haserrea” adierazi du astearte honetan egindako prentsaurrekoan, “behin eta berriz” gobernu taldeak erabiltzen duen “estrategia” …

Read More »

Irabazi Barakaldok EBko Uraren Zuzentarau Markoari zuzenketak egin dizkio

Irabazi Barakaldok hainbat zuzenketa egin dizkio Europako Batzordeko Uraren Zuzentarau Markoari. Ezker Anitza-IU, EQUO-Berdeak eta Independenteez osatutako koalizioaren ustez, Estatu Espainolak 2000/60/CE Uraren Markoaren direktiba “behin eta berriz” hausten ari da Arroen Plan Hidrografikoaren bigarren berrikusketari dagokionean. Irabazi Barakaldoko bozeramailea den Eder Alvarezek, “Estatuak arau-hauste hauei konponbidea emateko ahaleginik eta konponbideak bilatzeko planik” egin ez duela adierazi du. Alvarezek “Ibaizabal …

Read More »

Irabazi Barakaldo condena la agresión machista a una joven en Retuerto

Irabazi Barakaldo ha condenado de manera “rotunda” la agresión machista a una joven por un hombre de 35 años este miércoles a mediodía en el barrio de Retuerto. La coalición formada por Ezker Anitza-IU, EQUO-Berdeak e Independientes subraya que “el terrorismo machista es una cuestión de Estado” por lo que “es urgente luchar contra la violencia de género y el …

Read More »

Irabazi Barakaldok “eskumen zehatzak” dituzten politikorik gabeko auzo-batzordeak eratzea proposatu du

Irabazi Barakaldok bilera izan du astearte honetan Alkateza-zinegotzia den Gorka Zubiaurrerekin Parte-Hartzeko arautegiaren inguruan eztabaidatzeko. Ezker Anitza-IU, EQUO-Berdeak eta Independenteez osatutako koalizioren bozeramaileak erregelamenduak izan beharko lituzkeen hainbat puntu mahai gainean jarri ditu. Eder Alvarezek dioenez, araudiak Auzo-Batzordeen eskumen zehatzak bildu beharko lituzke, auzokideak beren auzoak hoberen ezagutzen dituztenak baitira eta, honenbestez, beraiena izan beharko litzateke bere auzoen aurrekontuen proposamenak …

Read More »

Onartu eta bi urtera EAJk KBusaren txartel soziala “blokeatuta” duela salatu du Irabazi Barakaldok

KBsaren txartel soziala onartu eta bi urtera EAJk “blokeatuta” mantentzen duela salatu du Irabazi Barakaldok. Ezker Anitza-IU, EQUO Berdeak eta Independenteez osatutako koalizioak 2015eko Zerga eta Tasen Batzordean aho batez onartu zela gogorarazi du, EH Bildu eta PSE-EEren baiezko botoekin. Irabazi Barakaldoko bozeramailea den Eder Alvarezek dioenez, “20.000€ baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten familiek araudiak ezartzen duena baino baino bi aldiz …

Read More »

Irabazi Barakaldok EH Bildu eta PSErekin batera Ongizate Batzorde baten deialdia behartu du

Irabazi Barakaldo, Ezker Anitza-IU, EQUO eta independienteek osatutako koalizioa, Ongizate Batzorde baten deialdia behartu du EH Bildu eta PSErekin batera.Batzordearen gaizerrendarako dozena bat puntu proposatu dituzte. Proposatutakoaren artean, euren aburuz, ‘garrantzi handiko’ gaiak daude ‘denborarik ezin delako galdu’ adierazi dute.   Mikel Antizar Ongizate Zinegotziari helarazitako gaien artean Gizarte Laguntzak emateko Oinarrizko Zerbitzuei emandako irizpideak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen egoeraren inguruko …

Read More »

Irabazi eta EH Bilduk EAJ, PSE eta PPk La Milagrosa irekita mantentzeko azken saiakera “blokeatu” dutela salatu dute

Irabazi eta EH Bilduk EAJ, PSE eta PPk La Milagrosa ikastetxea irekita mantentzeko azken saiakera “blokeatu” dutela salatu dute. Bi taldeek Legebiltzarreko Mahaiak Elkarrekin Podemos eta EH Bilduk aurkeztutako azkeneko LBPa atzera bota duela diote, “errepikakorra” dela argudiatuz. Idazki honetan, Ezkerreko koalizioek barakaldoko ikastetxea publizikatzeko prozesua burutzen den bitartean proiektua mantentzeko eta aurrera eramateko trantsizio fase bat irekitzea proposatzen zuten. …

Read More »

Irabazi Barakaldok Artolazabalen DSBEren inguruko adierazpenak ezeztatzeko eskatuko dio udalbatzari

Irabazi Barakaldok Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak DSBEren inguruan egindako adierazpenak ezeztatzeko mozioa aurkeztuko du ekaineko osoko bilkuran. Ezker Anitza-IU, EQUO eta Independenteez osatutako koalizioaren zinegotzia den Ramon Sanchezek Artolazabalek ekainaren 1ean “hilean 650€ bizitza duin bat izateko nahikoak” zirela adierazi zuela gogorarazi du. Ekimen hau Eusko Legebiltzarrean Elkarrekin Podemos koalizioak mantentzen duen ildo eta jarrerarekin bat dator. …

Read More »

Irabazi Barakaldok “premiazko laguntza” eskatu du Sahararako

Saharako Ilargi Gorriak eta Euskadin den Saharar Ordezkaritzak egindako eskaerari erantzunez, Irabazi Barakaldok mozioa aurkeztu du ekaineko osoko bilkuran Euskal Fondoa, Eusko Jaurlaritza eta Estatuko Gobernuak errefuxiatu saharauiak pairatzen ari diren elikadura egoera larria konpontzeko premiazko laguntza humanitarioak bideratzeko. Aldi berean, Ezker Anitza-IU, EQUO eta Independenteez osatutako koalizioak Europar Batasunak Saharako errefuxiatuen kanpamentuetara aurten bideratuko zituen diru-laguntzak “lehen bait lehen …

Read More »