Gaurkoak

Ezker Anitza-IUko militantziak Irungo gobernu akordioa babestu du

Ezker Anitza-IUren oinarriek berretsi egin dute Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza/IUren akordioa Irunen, % 71,3ko aldeko botoekin eta % 53,85eko partaidetzarekin. “Nire konpromisoa Irungo herritarren bizitza aldatzeko aurrerabide politikak bermatzea da”, adierazi du Santi Jimenez Elkarrekin Irungo Ezker Anitza-IU alderdiko zinegotziak. Ezker Anitza-IUko militantziak PSE eta Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza/IU alderdien arteko akordioa babestu du, % 71,3 aldeko botoekinekin eta oinarrien % 53,85eko …

Read More »

EZKER ANITZA-IUK BERMEAK ESKATU DIZKIO FORU ALDUNDIARI PERTSONEN OSASUNA ARRISKUAN EZ JARTZEKO

incineradora zubieta

Arantza Gonzalez Gipuzkoako Ezker Anitza-IUko koordinatzailearen ustez, Foru Aldundiak zuhurtasunaren printzipioa lehenetsi behar du Zubietako erraustegian, pertsonen osasuna eta ingurumena babesteko. Pertsonen osasuna arriskuan ez jartzeko bermeak eskatu dizkio Ezker Anitza-IUk Gipuzkoako Foru Aldundiari. Hala, Arantza Gonzalezek, Ezker Anitza-IUko Gipuzkoako koordinatzaileak oso larritzat jo du Zubietako erraustegiak Eusko Jaurlaritzako Industria Sailaren baimenik gabe funtzionatzen jarraitzea, “Ezer gertatuko ez balitz bezala”. …

Read More »

Ezker Anitza-IU Palestinarekiko elkartasun elkarretaratzeetan parte hartuko da

Ezker Anitza-IUk babesa eta elkartasuna adierazi dio Palestinako herriari, eta Jerusalemen tren arina eraikitzearen aurka larunbat honetan egingo diren elkarretaratzeetan parte hartuko duela iragarri du, nazioarteko zuzenbidearen arabera legez kanpokoa baita. “Ez dugu konplize izan nahi Israelek lurralde palestinarrak legez kanpo kolonizatu dituelako, eta CAF euskal enpresak tranbiaren eraikuntzan parte hartzeak giza eskubideekin dituen erantzukizunak urratzea ekarriko luke”, adierazi du …

Read More »

Ezker Anitza-IUk gaitzetsi egin du Donostian emakume bati egindako eraso matxista

indarkeria matxista

Ezker Anitza-IUk Donostian, Gipuzkoan, gertatutako eraso matxista gaitzesten du berriro ere. Ester Palacio Garciak, Ezker Anitza-IUko emakumeen arloko idazkariak gogor gaitzetsi du goizaldean Donostian izandako eraso matxista, bikotekideak emakume bat larri zauritu duelako, eta indarkeria matxistaren aurkako borrokak “lehentasuna” izan behar duela” azpimarratu du. Ezker Anitza-IUk gertaera horiek gaitzetsi ditu eta terrorismo matxista Estatu mailako kontua dela gogorarazi du. Garcia Palaciok …

Read More »

Birus matxistari, txerto feminista!

Azaroaren 25a Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako naziarteko eguna da, eta Ezker Anitzatik berriz ere aldarrikatzen dugu gizarte feminista bat eraikitzeko konpromisoa, emakumeak indarkeriarik, mendekotasunik eta esplotaziorik gabe bizi ahal izateko. IUk bat egiten du mundua zeharkatzen duen oihu globalarekin, nazioartean norabidea aldatzeko borrokan. Guk argi daukagu: indarkeria matxistarekin amaitzeko, kapitalismoaren eta patriarkatuaren arteko aliantza hautsi behar dugu, gure desberdintasunez elikatzen …

Read More »

EZKER ANITZA-IU BILBOK EAJ-PSOEREN AURREKONTU PROIEKTUA ERREFUSATU DU

Bilboko Ezker Anitza-IUk errefusatu egin du hiriko gobernu taldeak aurkeztutako aurrekontu proiektua, kontinuistak direla eta bilbotarrek bizi duten errealitate sozialetik urrun daudela iritzita. Pandemiak sortutako krisi ekonomikoko testuinguru batean, eta beste hiri batzuek, Montoro Legeak ezarritako aurrekontu-arauak ezabatu direla aprobetxatuz, izaera hedakorrekoa eta gizarte-bokazio argikoa den aurrekontu baten alde egin duten bitartean, EAJ-PSE gobernu-taldeak Ezker Anitza-IUko zinegotziaren ustez udalean “motz …

Read More »

Ezker Anitza-IUk gaitzetsi egin du Gasteizen emakume bati egindako eraso matxista

Ezker Anitza-IUk Lakuan, Gasteizen, gertatutako eraso matxista gaitzesten du berriro ere. Ester Palacio Garcíak, Ezker Anitza-IUko emakumeen arloko idazkaria, adierazi duenez, “genero-indarkeriak ez du adinen berri”; izan ere, ustezko erasotzaileak 85 urte ditu, atzo bikotekide ohia sastakatu eta eskuetan eta besaurrean zauriak eragin zizkionak, labankadak uxatzen saiatzean. Gainera, koalizio aurrerakoiak espero du agintariek legeak gizon horrengan duen pisua jaistea; izan …

Read More »

Ezker Anitza-IUk Aernovako langileei elkartasuna adierazi die, Eusko Jaurlaritzaren pasibotasunaren aurrean

aernnovako kaleratzeak

Ezker Anitza-IUk, Aernovak Berantevillako (Araba) lantegiko 101 langile kaleratzeko asmoa iragarri ostean, elkartasuna adierazi die langileei. Ezkerreko koalizioarentzat enpresaren erabakia etekinak handitzeko aitzakia baino ez da. Horrela, Ezker Anitza-IUko koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, Aernovak “konpainiaren biziraupenerako” langile-murrizketarako emandako aitzakia egoeraren araberakoa da, “Bizi dugun krisi-une puntuala da, baina ez da inola ere jarraitua izango, sektorea berriz ere gorabidean egongo baita …

Read More »

Elkarrekin Podemos –IU -k Osakidetzaren gastua handitzea eta plantilla egonkortzea eskatu du

2020/11/19   Elkarrekin Podemos-IUk osasun profesionalen aldarrikapen nagusiak ekarri ditu Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara, eta Osakidetza gaur egun nola dagoen aletu du. Jon Hernandez legebiltzarkideak zenbait salaketa egin ditu: langileak falta direla, behinbehineko kontratuen tasa sekulakoa dela, langileek nekatuta dituztela bai gorputza eta bai burua, lanaren gainkarga sistematikoa dela, laneko osasunean utzikeria dagoela eta lana eta familia uztartzeko prestasuna hutsaren …

Read More »

Elkarrekin Podemos-IUk Jokoaren Lege berri bat proposatu du EAErako

Elkarrekin Podemos-IUk proposamen bat erregistratu du Eusko Legebiltzarrean, azaroaren 8ko 4/1991 Legea moldatzeko; lege horrek arautzen du jokoa Euskal Autonomia Erkidegoan. Kontsumo Ministerioak, Alberto Garzon buru duela, azaroaren 3an onartu zuen joko jardueren Jakinarazpenen Errege Dekretua; horrekin, jokoaren publizitatea eta online jarduera arautzen ditu. Onartu zenetik, debekatuta daude kirol taldeen elastikoetako babesletzak, atzemate kanpainak, ospetsuen iragarkietako agerpenak eta ikusizko komunikabideetako …

Read More »