Comunicación

Fortuna Handien Elkartasun Zerga Euskadin ezartzeko akordioa lortu du Elkarrekin koalizioak

“Zalantzarik gabe, zerga honekin haratago joatea gustatuko litzaioke Elkarrekin koalizioari, baina Euskadin zerga modu eraginkorrean aplikatzea lortu da, EAJk nahi zuena baino baldintza zorrotzagoetan, eta hori albiste bikaina da”, adierazi du Arantza Gonzalek   Bilbo, 2023ko abenduaren 4a. Elkarrekin akordio batera iritsi da EAJrekin eta PSErekin, Euskadin ezarriko den Fortuna Handien Elkartasun Zergari buruz. David Soto (Podemos Euskadiko Antolakuntza idazkaria), …

Read More »

2023ko azaroaren 25ean, indarkeria matxista guztien aurka kaleetara itzuliko gara, eta ozen eta argi oihukatuko dugu “Amaitu da”

EZKER ANITZA-IU-REN JAKINARAZPENA EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA Ez dauden guztiengatik ateratzen gara, bakarrik sentitzen direnengatik, beldur direnengatik, ikusezin direnengatik, urrun daudenengatik. Borrokatzen duten guztiengatik, lehenago borrokatu eta etorkizunean borrokatuko direnengatik. Izan ere, 1960an Dominikar Errepublikan Patria, Minerva eta María Teresa Mirabalen hilketak gogoratzeko eta aldarrikatzeko ezarri zen data horrek gogorarazten digu beste mundu bat posible delako borrokatu genuela. …

Read More »

Elkarrekin Podemos-IUk gurutze frankista Donostiako Polloe hilerritik kentzeko eskakizuna aurkeztu du Legebiltzarrean

Salatu du bateraezina dela hura dagoen panteoian erail eta lurperatutako errepublikarren memoriarekin Jon Hernandez legebiltzarkideak EAJren eta PSEren jarrera kritikatu du, ekimena errefusatu eta gurutze frankista kentzeari uko egiteagatik “Kolpistak ohoratzeko eta diktaduraren oinarri zen nazional-katolizismoa goraipatzeko eraikitako sinboloa da”   Gasteiz, 2023ko azaroaren 20a. Elkarrekin Podemos-IUk ekimen bat eraman du Eusko Legebiltzarrera, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak …

Read More »

Elkarrekin Podemos-IUk indarkeria matxistari aurre egiteko ekimen bat aurkeztu du, hezkuntza etapa guztietan sexu hezkuntza integrala eskainiz

“Sexu-hezkuntza integrala eskaintzea baldintza izan behar da ikastetxe bat itundu ahal izateko”   Gasteiz, 2023ko azaroaren 20a. Elkarrekin Podemos-IUk ekimen bat aurkeztu du gaur goizean genero indarkeriaren aurkako borrokan aurrera egiteko, Hezkuntzatik hasi eta haur hezkuntzatik unibertsitate aroraino zabaltzea proposatzen duten ekintzekin. Azaroaren 25eko Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, Koalizioak ohartarazi du euskal erakundeak ezin direla mugatu …

Read More »

Elkarrekin Arabak planteatu du etxeko zaintzarako laguntzak handitzea, fortuna handien gaineko zerga estatuko gainerakoetara berdintzea eta garraio publikoko deskontuari eustea aurrekontu akordioa lortzeko

Batzarkide taldeak agiri bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundira aurrekontu proiektua aurkeztu aurretik igorri dutena, 21’4 milioi euroko balioa jasotzen duena Proposamenen artean dago sindikatuen eta patronalaren artean bitartekari aritzea egoitza pribatuen gaineko hitzarmena lantzeko, alokairuko etxebizitzak prezio merkean bultzatzea eta euskaltegietan izena emateko laguntzak indartzea José Damián García-Morenok nabarmendu du eskubide sozialen defentsa eta zabalkundea, lan-baldintza hobeak eta larrialdi …

Read More »

Elkarrekin Bizkaia da 2023rako Ur Partzuergoaren aurrekontua onartu ez duen alderdi bakarra, uraren %9ko igoera barne

“Ur Partzuergoa enpresa pribatuaren ikuspegiarekin kudeatzen da, eta horrela bakarrik azaltzen da 65 milioi eurotik gorako superabitarekin Bizkaiko etxeetan eragina izango duen igoera hain garrantzitsua onartzea”   2023/11/13. Elkarrekin Bizkaia da azken Batzar Nagusian onartutako Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren aurrekontuaren aurka agertu den alderdi politiko bakarra. 233 milioi euroko aurrekontua, uraren prezioa % 9 igotzea barne. “Hain igoera garrantzitsua aplikatzearen …

Read More »

Elkarrekin Donostiak beste kokaleku bat eskatu du Intxaurrondoko osasun- zentrorako

Elkarrekin Donostiak bi ekimen aurkestu ditu Intxaurrondo auzorako eskaerekin lotuta. Batean, Intxaurrondoko osasun-zentro berri bat eskatzen da, irisgarritasun falta dela eta. Eta beste bat, urteetako atzerapenen ondoren, Sorleku parkea egin dadin Kotxetegian inguruan.     Donostia, 2023 azaroaren 6a. Elkarrekin Donostia udal taldeak (Podemos, Ezker Anitza-IU, Equo-Berdeak eta Alianza Verde alderdiek osatua) mozio bat aurkeztu du Eusko Jaurlaritzari eskatzeko beharrezko …

Read More »

Ezker Anitza-IUk kontsulta egin die bere militanteei SUMAR eta PSOEren arteko aurreakordioari buruz

Galdeketa ostiral honetan eta bihar egingo da online, eta igandean militanteek aurrez aurre bozkatu ahal izango dute Euskadiko hiru hiriburuetako egoitzetan, 11:00etatik 13:30era   Bilbao, 2023ko azaroaren 03a. Ezker Anitza-IUk kontsulta egingo die gaur militantziei, Sumar eta PSOEren arteko aurreakordioa berresteko, Izquierda Unida Federalak bere federazioen artean erreferenduma egitea onartu duen jarraibideei jarraituz. Zehazki, ezkerreko alderdiak bere militantziari galdetu dio: …

Read More »

Euskadi eraldatzeko gure manifestua aurkeztu dugu

HERRI TAUPADA. HERRI BULTZADA Euskadi Eraldatzeko Manifestua EUSKADIKO KOORDINAKUNDEA Kaleko taupada berreskuratzeko garaia da. Gure errealitate eraldatzeko bultza egiteko garaia da. Horretarako tresna baliagarria izan behar dugu. Pandemia osteko azken urteetan, Euskadin berregite politikoaren urteak izan dira nagusi. Urte hauetan alderdi politiko aurrerakoiei babesa eman dieten pertsonen ehunekoak gora egin du, alderdi kontserbadoreenen kaltetan. Aldi berean, izaera sozialeko aldarrikapenek modu …

Read More »

Ezker Anitza-IUk ezkertiarren batasuna eskatu du “Euskadi aldatzeko eta herritarren kezkei erantzungo dien gehiengo aurrerakoia sortzeko”

“Euskal langileen gehiengo sozial horren nahiak eta proposamenak irudikatuko dituzten programa eta hautagaitzak sortzeko prozesu herrikoia abian jartzea da kontua, politika-aldaketa bultzatzeko kalera ateratzen ari baita”   Bilbo, 2023ko urriaren 28a. Ezker Anitza-IUko Euskadiko Koordinakundeak berretsi egin du esparru politiko ahalik eta zabalena sortzearen aldeko apustua, “bide politiko eta elektoralekoa baino, kalera ateratzen ari den euskal langileen gehiengo sozial horri …

Read More »