Ezker Anitza-IUk eta PCE-EPK-k Salvador Allende gogoratu dute Donostian, haren heriotzaren 50. urteurrenean

Ezker Anitza-IUk oroimenezko ekitaldia egin du astelehen honetan Donostiako Salvador Allende parkean, Salvador Allende presidente txiletarraren heriotzaren 50. urteurrena ospatzeko

 

Donostia, 2023ko irailaren 11a. Ekitaldian parte hartu dute Jon Hernandez PCE-EPK-ko idazkari nagusi eta Elkarrekin Podemos-IU koalizioko legebiltzarkideak eta Arantza Gonzalez Ezker Anitza-IUko Gipuzkoako koordinatzaile eta Donostiako udaleko ezkerreko koalizioko zinegotziak. Biek nabarmendu dute Allende presidentearen figura, “herri batasunaren eta eskubide eta konkista sozialetan aurrera egitearen erreferente gisa”.

Gogorarazi duenez, “langileen laguntza zabalak Gobernuaren konkista ahalbidetu zuen, baina ez boterearena, eta Salvador Allendek agintaldiaren hasieratik aurre egin behar izan zien burgesiari, Indar Armatuei eta inperialismo iparramerikarrari”.

Halaber, nabarmendu duenez, “Unidad Popularreko Gobernuak eraldaketa sakoneko programa bat aplikatu zuen eta nekazaritza-erreforma azkartu zuen latifundioa desagerrarazi arte, bankuak eta dozenaka industria handi nazionalizatu zituen, jabetza sozialeko arloak sortuz, kudeaketan langileen parte-hartzea izan zuen ekonomia sozialista baten oinarri gisa”.

Hernandezekbatasun popularra bilatzen duten espazioetan lan egitearen garrantzia nabarmendu nahi izan du, Historiak gizartea eraldatzeko eta gizartea gehiengo sozial baten zerbitzura jartzeko motorra direla esaten digulako“.

50.urteurren honetan gogorarazi dutenez, Allende “herri batasunaren ikurra da, gainera, faxismoaren eta oligarkiaren aurkako erresistentziaren sinbolo, indarraren bidez Txilen demokrazia suntsitu zutenen aurrean. Gaur egun ere duintasunaren eta etorkizunaren ikur da. Batasunean lanean jarraitu behar dugu, gaur egun ere eskuinari eta eskuin muturrari aurre egiteko herri honetan “. “Gehiengo sozial langilearentzako eskubideetan eta konkista sozialetan aurrera egiten jarraitu behar dugu, koalizio-gobernuaren aurrerapenak sendotzen jarraitu behar delako guztiontzako bizitza duinak bermatzeko” amaitu dute ezkerreko bi alderdiek.