Xabier Sanchez Aguirregomezcortak Errenteriako Udalerako Ezker Anitza-IUren hautagai izango da berriro

Gazteria zinegotziak, Ezker Anitza-IU, Podemos Ahal Dugu eta Alianza Verde alderdiek maiatzeko udal hauteskundeetarako elkarrekin aurkeztu duten hautagaitzan hirugarrena izango dena, azpimarratu du “egindako lanarekin jarraitu behar da, Errenteria gazteek beren bizi-proiektua hemen garatu ahal izateko etorkizuneko herria izaten jarrai dezan”

 

Errenteria, 2023ko otsailaren 28a. Xabier Sanchez Aguirregomezcorta, Errenteriako Udaleko Gazteria zinegotzia, Ezker Anitza-IUko hautagaia izango da berriro eta, beraz, Ezker Anitza-IUk, Ahal Duguk eta Alianza Verdek maiatzeko udal hauteskundeetan batera aurkeztuko duten hautagai-zerrendako hirugarrena izango da, udal eta foru hauteskundeetan koalizioan aurkezteko akordioa itxi ondoren.

Xabier Sanchezek irmotasunez uste du “erakundeetatik eta, batez ere, herritarrengandik hurbilen dagoen erakundetik, udaletik, gauza garrantzitsuak egin daitezkeela jendearen arazoak konpontzeko”. Hori dela eta, ilusioz eta erantzukizun handiz egiten dio aurre hautagaitza honi, “jendea erdigunean jartzen duen Hiri Antolamenduko Plan Orokor baten bidez bizigarriagoa izango den eta etorkizunerako proiekzioa izango duen udalerri baten alde lanean jarraitzeko”.

Ezker Anitza IUko hautagaiak sare komunitarioak indartzearen aldeko apustua egin du, hala nola pandemian zehar martxan jarri zen sare publiko-komunitarioa, gero mantendu zena edo Xabier Sanchezek zuzentzen duen Gazteria arloak kudeatzen duen gazteentzako etxebizitza komunitarioaren proiektua. “Errenteriako gazteen emantzipazioa bultzatzen duen proiektu benetan interesgarria da, eta, gainera emantzipazio- eta partaidetza-politiketan sakontzea ahalbidetzen digu”.

Ildo horretan, Xabier Sanchezek azpimarratu du “Errenteria gazteek beren bizi-proiektua garatzeko lekua izatea nahi dugula, baita zuzenean eragiten dioten udal-erabakietan parte hartzeko aukera izatea ere, parte hartzeko eta entzuteko espazioak sortuz”.

Ezker Anitza-IUren proposamenek, halaber, “Errenteriari inguruko udalerrien kultur erreferente izaten jarraitzea” ahalbidetuko dioten politikak eta azpiegiturak garatzea dute helburu.