Gasteizko A-1 errepidearen saihesbidean hirugarren errei bat gehitzea eta sarbideak hobetzea aztertu du Elkarrekin Podemos IUk

Dagoeneko ikusi dira saturazio-arazoak autobian, batez ere udako hilabeteetan

Azterketa egiteko, AP-1 autobidea (Burgos – Armiñon) egokitzeko eta hobetzeko Mitmak egindako aurreproiektua aprobetxatzea planteatu da, Arabako Foru Aldundiari kostuak aurreztuz eta obrak Estatuak finantza litzakeela iritzita

 

 

Gasteiz, azaroaren 7a

Elkarrekin Podemos IUko batzarkide-taldeak, Arabako Batzar Nagusietan irailean aurkeztu zen “AP-1. Burgos – Armiñón autobidea egokitu eta hobetzeko aurreproiektua” aprobetxatzea proposatu du, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak (Mitma) A-1 autobidearen Gasteizko saihesbidean hirugarren errei bat azter dezala. Azterlanean Burgos eta Armiñon artean hirugarren errei bat gehitzea eta hainbat lotune eraikitzea planteatzen da, AP-1 autobidearen zirkulazioa handitu egin baita 2018an bidesaria berritu ez zelako. “Hirugarren errei horretatik haratago, oso beharrezkoa da autobia horretako beste errepide batzuekiko loturak hobetzea, bereziki N-622 (Altubeko autobia) edo N-240 errepideekiko loturak”, adierazi du José Damián García-Moreno prokuradoreak.

Gaur egun, Gasteizko saihesbideak 35.000 eta 40.000 ibilgailu arteko trafikoa izaten du egunero, eta horietatik, % 25 eta % 30 artean, kamioiak dira. A-1 errepideko (Europako E-5 ibilbidekoa) trafiko gehien-gehiena ez da Arabatik sortzen, eta ibilgailu astunetako askok Portugal eta Europako gainerako herrialdeen arteko ibilbideak egiten dituzte.

Gero eta gehiago dira A-1 errepidetik AP-1erako (N-622 bidea) sarbideetan eta irteeretan izaten diren auto-ilarak, udako hilabeteetan sortzen dituzten eragozpenekin eta segurtasun- eta kutsadura-arazoekin.

A-1 errepidea Foru Aldundiaren titulartasunekoa den arren, García-Morenok gogora ekarri du Arabako Foru Aldundiaren eta Mitmaren arteko akordioak badaudela errepideen arloan. “Aurkeztutako aurreproiektuak Armiñongo lotunea hobetzea aurreikusten du. Jarduketa hori Mitmak eta Aldundiak urte hasieran sinatutako hitzarmenaren barruan dago. Hitzarmen horren bidez, Mitmak bere gain hartzen du obren finantzaketa, guztira 16 milioi euro, eta Arabako Foru Aldundiari dagokio obra horiek egitea. Bidezkoa eta legezkoa da Espainiako Gobernuari eskatzea laguntza teknikoa eta ekonomikoa eman dezala trenbidea handitzeko eta saihesbidean eta Gasteizko A-1 errepideko sarbideetan segurtasuna hobetzeko. Gai hori proposatzen dugu Elkarrekin Podemos-IUtik”.

Hain zuzen ere, Espainiako Gobernuak bere burua eskaini du Gasteizko N-622 errepidearen inguruan Zadorraren uholdeak prebenitzeko lanetan laguntzeko. Koalizioko gobernu aurrerakoiarekin erakundeen arteko lankidetza-giro hori aprobetxatu beharko litzateke lurraldean beste azpiegitura batzuk hobetzeko. Azken kontrol saioan Carlos Ibarlucea Bide Azpiegitura eta Mugikortasuneko diputatuari gai horren inguruan galdetu ondoren, Elkarrekin Podemos IUk mozio bat aurkeztu dio Bide Azpiegitura eta Mugikortasun Batzordeari, eta gainerako batzarkideen babesa jasotzea espero du.

Damian García
Damian García