Euskadik alokairuaren prezioa arautuko du, Elkarrekin Podemos-IUk behin eta berriz eskatu izanari esker

 

Gasteiz, 2021elo azararen 18a

Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuran, Elkarrekin Podemos-IUk aurkezturiko mozio bat onartu dute . Horrek modua emango du alokairuen prezioa arautzeko. “Etxebizitza politika guztiak dira beharrezkoak; izan ere, etxea eskuratzeko dagoen arazo larria apaldu beharra dago“, azaldu du Iñigo Martínez Zatónek.

Lege honekin, aukera izango da Euskadin segida emateko Unidas Podemos estatuan bultzatzen ari den Etxebizitza Legearen erreformen parte bati. Lege erreforma horrek modua emango du, besteak beste, jabe txikien alokairuen prezioetan ezohiko neurriak hartzeko eta haiek izozteko, eta putre funtsen eta edukitzaile handien etxebizitzen prezioak apaltzeko.

Lege horrek eskumen gehiago emango dizkio Euskadiri, eta modua emango du tentsioan diren merkatuak deklaratzeko, horixe behar baita “alokairuaren alorrean aurrera egiteko eta araudi eraginkor bat sortzeko”, esan du Zatonek. Hitzarmen honekin, arauen eta estatistiken alorreko lanak abiatuko dira, eta tentsioan diren eremuak deklaratuko dira. Hala berean, alokairuaren gaineko araudi propioa martxan jarriko da, “prest izan beharko genukeena estatuko etxebizitza legea onartzen denerako“, esan du Iñigo Martínez Zatón legebiltzarkideak.

Akordio hau aurrera atera da gobernuko taldeen –EAJ eta PSE-EE– aldekotasunarekin, Ehbilduren abstentzioarekin eta PPren eta VOXen kontrako botoarekin. “Erabateko kontsentzua nahi genuen, zeren eta “.