Elkarrekin Podemos-IUk neurriak proposatu ditu zerga iruzurra borrokatzeko, eta kexu da arlo horretan dagoen adostasun faltarekin

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 21a

Koalizioak legez besteko proposamen bat aurkeztu du gaur Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran; xedea du euskal erakundeek beren gain hartzea konpromiso “zintzo eta sendo” bat zerga iruzurra borrokatzeko orduan. Ekimena ez da aurrera atera ezezkoa eman diotelako EAJk, eta PSE-EEk: “Atsekabez hartzen dugu, eta kostatzen zaigu zergatia ulertzea”, esan du David Sotok.

“Ez dago euskal oasirik arlo horretan”, ziurtatu du Sotok, zeinak, gainera, gogorarazi baitu “arkitektura instituzional oso batek baimendu eta babesten duela”. “Euskadiko arazoa kronikoa da zerga iruzurraz ari garela”, esan du, “eta, gainera, kronifikatua dago gobernuaren borondate politiko faltagatik”. Gobernuko alderdiek berek, esaterako, ez diote zuzenketa bakar bat bera ere aurkeztu Elkarrekin Podemos-IUren proposamenari, eta ezezkoa botatu dute.

Koalizioak, EHBildurekin aditu denak, proposatu du, besteak beste, erakunde politikoek, sindikal-enpresarialek eta sozialek Zerga Iruzurra Borrokatzeko Batzordean parte hartzea; eta zerga iruzurraren kontrolerako ekintzak proposatzeko ahalbidea izatea izaera loteslearekin.

Horretaz gainera, eskatu du zerga iruzurraren kontra Borrokatzeko Batzordeak urteroko azterketak eta txostenak egiteko ahalmena izatea zerga iruzurra neurtu eta ezabatzeko helburuz. Neurri jakinak, herritarrek ez ditzaten etekinak desbideratu paradisu fiskaletara edo zerga gutxiago ordaintzen den herrialdeetara, eta indarrean den araudia sakonetik berrikustea, batez ere kasuen preskripzioarekin, isunekin, zehapenekin eta barkatzeekin zerikusia duten arauez denaz bezainbat.