Elkarrekin Podemos-IUk informazioa eskatu dio Eusko Legebiltzarrari eskola hitzartuetan abusuzko jarduerak izan ote diren

Egunotan zenbait albiste izan da prentsan, eta koalizioa zinez kezkatuta dago. Informazio horien arabera, EAEn hitzartutako eskoletan 84 euro kobratzen ari dira batez beste ikasleko eta hileko. “Badakigu ez dela berria, baina susmoa dugu ohikoa bihurtzen ari dela eta eten egin beharko genuke”, azaldu dute Iñigo Martínez eta Isabel González legebiltzarkideek.

 

CICAE eta CEAPA erakundeek egindako azterketatik ondorioztatzen da eskola hitzartuek prezioekin egiten duten hori, eta horrek EAE bihurtzen du autonomia erkidego printzipaletakoa alderdi horretan. Kuotak kobratzea legez debekatua dago —bai Espainian eta bai EAEn—, nahiz eta borondatezko ekarpenen aitzakian jasotzen diren. “Jakinarazi nahi dugu ea Hezkuntza Saila iruzur hori ikertzen ari ote den eta zer iruditzen zaion”, galdetu du Isa Gonzálezek.

 

Gainera, koalizioak jakin nahi du Hezkuntza Sailak espediente zehatzailerik abiarazi ote duen kuotak kobratzen dituzten eskolen kasuan eta nola ari ote den babesten leku horietan bere umeak matrikulatzen dituzten familien eskubideak.

 

“Laster izango dugu hezkuntza arloko lege berria, eta ezin dugu utzi horrelako anomaliak gertatzen”, esan du Martínez Zatónek. Koalizioak gogorarazi du hezkuntza publikoaren alde egiten duen apustua ezin utzizkoa dela, eta eskatu du berehala heltzeko eskoletako segregazioaren arazoari.