Eusko Jaurlaritzak uko egin dio Elkarrekin Podemos IUk aho-hortzetako osasun publikoa lortzeko egindako ekimenari

Gasteiz, 2021eko irailaren 30a

Eusko Jaurlaritzak eta PPk atzera bota dute Elkarrekin Podemos-IUren proposamena, eta ez dute utzi aho-hortzetako osasuna eskuragarriagoa izan dadin. Koalizioak aho-hortzen osasun eskubiderantz jotzea proposatu du Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuran; izan ere, gaur egun, “zerbitzu hori ez dago inondik ere edozeinen eskura”, azaldu du Jon Hernández legebiltzarkideak.

Alde horretatik, sarbidea 65 urtetik gorakoei hobetzetik hastea proposatu dute, zeren eta “ageriko ondorio kontrastatuak daude arreta faltak bizi kalitatea txartzen duela eta heriotza eragin dezaketen gaixotasunak gara daitezkeela, hala nola miokardio infartuak, tronbosiak eta minbizia“. Kolektibo horretakoek gaur egun ez daukate eskura, esaterako, falta dituzten hortz piezen errestaurazio protesikoak.

Horretaz gainera, Elkarrekin Podemos-IUk erabaki du Haurren Hortzak Zaintzeko Programaren eraginkortasuna ebaluatzea, gizarteko eragileen eta profesionalen bitartez. Nahiz eta gaur egun Eusko Jaurlaritzak apustu egin duen 7-15 urteko haurren hortzen osasunean inbertitzearen alde, Elkarrekin Podemos-IUren ustez, ez da nahikoa, eta eskatu dio aho-hortzen osasun-zerbitzua zerbitzu publikoen barnean sar dadila. “Badakigu txantxar tasak kaxkarragoak direla maila soizal apaletan; hortaz, dentistak jendearen eskura egon behar du eta unibertsala izan”, eskatu du Jon Hernándezek.

Adostasunik ez dugu lortu, ordea, “ez baitago ez borondaterik eta ez asmorik”. Nahiago dute eredu hitzartuaren alde apustu egiten jarraitu, eta horrek publikoa oztopatzen du“, salatu du Jon Hernándezek.