Ezker Anitza-IU elkartasuna adierazi dio Bilbon salatutako bortxaketaren biktimari

Alderdi ezkertiarrak salatu duenez, emakumeen aurkako indarkeria delituek gora egin dute eta “kultura matxista bati erantzuten diote”, eta “gaitz honekin amaitzeko”fronte guztietatik lan egin behar dela” azpimarratu du

 

Bilbo, 2021eko irailaren 27a

Ezker Anitza-IUk “babesa eta elkartasuna” adierazi dio Bilboko Alde Zaharreko etxebizitza batean hainbat gizonek drogatu eta sexu-erasoa egin ziotela salatu zuen emakumeari. Ertzaintza asteburuan gertatutakoa ikertzen ari da.

Alderdi ezkertiarraren ustez, horrelako delituak “oso hazkunde kezkagarria izaten ari dira eta emakumeen askatasunak erasotzen dituen kultura matxista patriarkala dute atzean“. Hilabete baino gutxiagoan Bizkaian salatzen den bigarren talde bortxaketa da. Abuztuaren amaieran, adingabe bat Ertzaintzara joan zen Plentzian izandako bortxaketa bat salatzeko.

Ezker Anitza-IUk “gaitz honekin amaitzeko administrazioetatik eta borroka sozialetik lan egin behar dela”, azpimarratu du.

Emakumeek jasaten duten indarkeria sistematikoaren aurrean, ezkerreko alderdiak ezinbestekotzat jo du “berdintasunaren eta emakumeenganako errespetuaren aldeko hezkuntza sustatzea, jarrera matxista horiek geldiarazteko”. Ildo horretan, Ezker Azitza-IUk konpromisoa hartu du erakundeetatik eta esparru sozialetik lanean jarraitzeko, “gizarteko esparru guztietan emakumeek egunero jasaten dituzten jarrera matxistak desagerrarazteko”.