Ezker Anitza-IU komunikatua LGTBI harrotasunaren egunean

Gaur, 2021eko ekainaren 28a, lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexualen (LGTBI) eskubideen aldeko borroka eta aldarrikapen-eguna da, eta gure babes osoa eman nahi diegu.

LGTBI harrotasunaren Nazioarteko Egunean, Euskadin hainbeste LGTBI kolektibo eta pertsonak sexu-desioaren, sexu-identitatearen, genero-identitatearen edo sexu-gorputz-aniztasunaren orientazioa askatasunetik, pertsona bakoitzak erabakitzen duen bezala eta erabakitzen duen tokian bizitzearen alde egindako borroka luze eta estimagaitza aintzatesten dugu.

Gaur, are nabarmenagoa egin nahi dugu Ezker Anitza-IUk kolektibo horien eskubideekin duen konpromiso politikoa. Konpromiso hori urteko egun guztietara zabaltzen da.

Egun honetan, halaber, gaitzespena adierazten dugu pertsonen sexu-orientazioarekin zerikusia duen edozein indarkeria- edo gorroto-delituren aurrean. Zoritxarrez, Basaurin eta Zornotzan gertatutako azken eraso homofoboek erakusten dute beharrezkoa dela LGTBI kolektiboaren eskubideen bermean sakontzen jarraitzea, homofobiaren eta transfobiaren biktimak artatzeko programak garatzea eta arrazoi homofoboengatiko gorroto-delituak tipifikatzea.

Azkenik, gizartearen aurrean benetako berdintasuna aldarrikatu nahi dugu LGTBI kolektiboko pertsonentzat, bai eta gizarte BERDINZALEA, DIBERSA ETA INKLUSIBOA ere.