Amelia Tiganus aktibista feminista Zumarragako Zelai Arizti Aretoan izango da ekainaren 29an, ‘Borroka baten historia’ komikia aurkezteko

Ekitaldia Ezker Anitza-IUk antolatu du eta streaming bidez emango dute Facebook eta Youtube kateetan

 

Zumarraga 2021eko ekainaren 24a

Amelia Tiganus emakume salerosketaren sareetatik bizirik atera den aktibista feminista Zumarragan izango da datorren astean Ezker Anitza-IUk gonbidatutako ‘Historia de una lucha’ komikia aurkezten. Ekainaren 29an izango da arratsaldeko 19: 00etan Zelai Arizti Aretoan eta sarrera doan izango da lekua bete arte.

Amelia Tiganus Errumanian jaio zen eta 18 eta 23 urte bitartean Espainian prostituitzera behartu zuten indarkeria, beldurra eta irainak pairatuz. Bere esperientzia gogorra sexu esplotaziorako pertsonen salerosketaren errealitatera eta Amelia Tiganusen gainditze historiara hurbiltzen gaituen komiki batean erakusten da, emakume askorentzat borroka eta gainditze ikur bihurtu dena. Gaur egun, Euskal Herrian bizi da, eta Emargi elkartearen sortzailea da. Elkarte horrek emakumeen eta neskatoen ugalketa eta sexu esplotaziorik gabeko gizarte baten alde borrokatzen du.

“Amelia Tiganus Zumarragan egotea aukera paregabea da prostituzioaren eta sexu-indarkeriaren sentsibilizazio eta prebentzio-lan pedagogikoa egiteko. Garrantzitsua da erakunde publikoak inplikatzea pertsona berriek prostituzioa eska ez dezaten”, adierazi du Ezker Anitza-IUk.

Aurkezpenak leku mugatua duenez, Amelia Tiganusen hitzaldia streaming bidez emango dute zuzenean Ezker Anitza-IUren Facebook eta YouTube kateek.