Ezker Anitza IUk eta Podemos Ahal Dugu-k “interes publikoa eta komunaren defentsa interes pribatuen aurretik jartzen duen ezkerreko fronte zabalaren” ordezkari izateko konpromisoa berretsi dute

Mahai Politikoak agerian utzi du koalizioaren espazioaren sintonia eta martxa onak; izan ere, 2023ko udal- eta foru-hauteskunde garrantzitsuei ekiten hasi zaie, euskal erakundeetan elkarrekin lan egiten jarraitzeko asmo sendoaz

Bilbao, 2021eko maiatzaren 25a

Ezker Anitza IUk eta Podemos Ahal Dugu-k  euskal erakundeetan eratzen duten espazio komunaren martxa ona egiaztatu dute, eta “interes publikoa eta komunaren defentsa interes pribatuen gainetik jartzen duen ezkerreko fronte zabal hori ordezkatzen jarraitzeko” konpromisoa berretsi dute, EAJk eta PSEk osatzen duten tandemaren aurrean.

Elkarrekin Podemos-IU koalizioa osatzen duten bi alderdiek bat egite hori agerian utzi dute Mahai Politikoaren bileran; izan ere, 2023ko udal eta foru hauteskundeetako hitzordu garrantzitsuari ekiten hasi dira, euskal erakundeetan elkarrekin lan egiten jarraitzeko asmo sendoarekin.

Bileraren amaieran, Podemos Ahal Dugu-ko eta Ezker Anitza IUko Pilar Garrido eta Isabel Salud koordinatzaile nagusiek, hurrenez hurren, prentsaurrekoa eman dute, eta “elkarrekin eta indartsu” egotearen aldeko apustua egin dute gehiengo sozialentzat benetan baliagarriak izango diren gobernu politikak eskaini ahal izateko”.

Garridok azpimarratu duenez, bi alderdiok “zerbitzu publikoak blindatzeko eta pribatizazioaren aurka egiteko proiektu komun bat partekatzen dugu, erreforma fiskal integral bat defendatzeko, eredu justuago eta ekitatiboago bat lortzeko, langileriaren lepotik elikatuko ez dena, kalitatezko hezkuntza publikoaren aldeko apustua eginez eta feminismoa agenda publikoaren erdigunean jarriz”.

Podemos Ahal Dugu-ko koordinatzaile nagusiak azpimarratu duenez, koalizioak pandemiak Estatuan eta Euskadin eragindako krisiari aurre egiten eta hura kudeatzen jakin du. Ildo horretan, ERTE/ABBE espedienteen figura eta hartutako neurri sozial guztiak aipatu ditu, inor atzean gera ez dadin. Neurri horiek “ez zuten inoizargirik ikusiko Unidas Podemosen presentziarik gabeko gobernu batekin”, azpimarratu du.

“Ordekari garen espazioak argi eta garbi erakutsi du norantz joan behar dugun. Enplegua babesteko eta bizi-baldintza duinak bermatzeko, pandemiatik eratorritako berehalako arazoei erantzun diegu, baina begirada baztertu gabe eta beste larrialdi batzuk ahaztu gabe, hala nola larrialdi klimatikoa, betiere Estatuan aldaketa klimatikoari buruzko lehen legea bultzatuz eta onartuz”, azpimarratu du.

Hori dela eta, bi Bileran, 2023ko hauteskundeak izan dituzte hizpide. Isabel Saludek hau azaldu du: “Elkarrekin lanean hasi gara hauteskunde-hitzordu horretara iristeko, Euskadiko txoko guztietan koalizioaren programazio- eta hedapen-baldintza onenetan, gure hauteskunde-esparrua zabalduz eta, horrela, herri eta hirietan presentzia handiagoa ziurtatuz, betiere herritar guztien bizi-baldintzak hobetzeko“.

Ezker Anitzan “tradizio bateratu luze batetik gatoz; jatorrian, gure geneetan daramagu, gure izenean daramagu“, gogora ekarri ostean, Isabel Saludek hau esan du: “erabat konbentzituta eta konprometituta gaude Elkarrekin Podemos Izquierda Unida espazio bateratua indartzen jarraitzeko”.

“Batasuna espazio zabal, anitz eta askotarikotzat hartzen dugu, non bat egiten dugun elkarrekin prestatu dugun eta defendatzen dugun programa partekatu baten inguruan. Espazio horretan, desberdintasuna nortasun-ezaugarri bat da, alderdi bakoitzak zaindu behar duen berezitasun bat, zaindu beharrekoa dena, aberastasun handia baita. Espazioak indarguneak behar ditu, ez bakarrik erakundeetan, baita herrietan eta auzoetan ere“, gaineratu du.