Elkarrekin Podemos-IUk “kontratatutako enpresen eta Bizkaiko Foru Aldundiko foru-erakundeen lan baldintzak hobetzea” eskatu du, baina Batzar Nagusiek uko egin diote

Israel Escalante Meson koalizioko batzarkideak bizilekuen eta turismoaren sektoreak pairatzen duen prekarietatea azpimarratu du. PNV-k eta PSE-k kontrako botoa eman dute

 

Gernika, 2121eko apirilaren 21a

Elkarrekin Podemos-IU alderdiak Unai Rementeria ahaldun Nagusia interpelatu du gaur, “Bizkaiko Foru Aldundiko kontrata eta foru erakundeetako lan baldintzak hobetzeko“. Israel Escalante koalizioko batzarkideak adierazi duenez, “Klausula sozialak kontratazio publikoaren mendeko enpresetara zabaldu nahi dituzte”, azpikontratak barne, orain salbuetsita daudenak. Interpelazio Mozio Eratorriak “ekitaldi turistikoetan enpleguaren kalitatea hobetzeko konpromisoa” ere bilatzen du, “Ekitaldietan gertatzen den prekarietate handia dela eta, esleipendunek lan-ikuskapen proaktiboak beren gain hartzea proposatzen dugu”, azaldu du Escalantek.

Baina Escalante ez da bakarrik hor geratu, duela urtebete Galindoko araztegian izan zen istripu larria gogoratu du, Aldundiko kontrata bateko langile bati eragin ziona. Azaldu duenez, “Prekarietateak hil egiten du, Euskal Herrian dagoeneko 16 pertsona hil dira, gehi bat gaixotasun profesionalagatik, 2008tik 853 dira”. Horregatik, kontrol eta ikuskapen gehiago eskatu dituzte foru erakundearekin lan egiten duten enpresentzat. Halaber, Escalantek Bizkaiko adinekoen egoitzetako langile askoren baldintzak azpimarratu ditu