Elkarrekin Podemos-IUk Bilbon Eurocopa egiteko diruaren itzulketari buruz galdetu dio Bizkaiko Aldundiari

Bilbo hiria Eurocoparen anfitrioia izateko Bizkaiko Aldundiak Bilbao Ekintzari emandako dirulaguntzaren itzulketa aurrera joan daiteke. Gastu ekonomikoak justifikatzen ez badira, “Bilbao Ekintzak borondatezko itzulketa egingo luke” Ainara Baurko diputatuak azaldu duen bezala

 

Bilbo, 2121eko apirilaren 12a

Israel Escalantek, Elkarrekin Podemos-IUko batzarkideak, Bilbo Eurocopa egiteko diruaren itzulketari burus galdetu dio Ainara Basurkori, Ekonomi Sustapenerako diputatua dela. Escalantek adierazi duenez, Foru Aldundiak 2.905.000 euro bideratuko zituen 2017tik, eta 750.000 euro aurtengo aurrekontuan. Ainara Basurko diputatuak azaldu duenez, Eurokoparen egoitza gisa Bilbo sustatzeaz arduratzen den erakunde kudeatzaileak 2021eko abenduaren 31ra arte du Bizkaiko Foru Aldundiak emandako diru-laguntzaren gastuak justifikatzeko ardura. Basurkok berretsi duenez, “Bilbako Ekintzak egindako gastuak ezin badira justifikatu, emandako diru-laguntza osoa, akordioaren hamabosgarren klausulan aurreikusitakoaren arabera, borondatez itzuliko litzateke”.

Bilbao Ekintzak bere kontuak aurkeztu arte itxaron beharko da, baina Israel Escalante Elkarrekin Podemos-IUko batzarkideak uste du “agian ez dela guztiz itzulgarria, helburu horretarako ez baita emango, Aldundiak 2017tik egindako gastua berreskuratu beharko luke”, izan ere, “Litekeena da Eurokopa ez egitea”, eta, beraz, “Gastu horrek ez luke inolako zentzurik izango”. Izan ere, Eurokoparako partida 2018ko otsailean adostu bazen ere, pandemiaren aurretik, “Egoera horren aurrean, zentimo bakoitzak gastu sozialerako, enpleguaren sustapenerako eta egoera ekonomikoari aurre egiteko” balio duela esan du batzarkideak