EZKER ANITZA-IUKO ELKARREKIN BIZKAIA TALDEAN BATZARKIDEA DAN ISRA ESCALANTEK, DIPUTAZIOAREKIN ALDI BATERAKO KONTRATUAK EGITEN DITUZTEN LANGILEEI ERAGITEN DIETEN LAN-BALDINTZAK KONTROLATZEKO NEURRIEN KONTROLA ESKATU DIO AHALDUN NAGUSIARI

BFAk eskatzen den gutxieneko kontrola du bere ardurapean dauden langileen lan-baldintzen eta baldintza higieniko-sanitarioen hobekuntzaren ikuskapenari dagokionez

 

Bilbo, 2021eko martzoaraen 24a

Gaur egun, Bizkaiko enpleguaren ezaugarria behin-behinekotasun handia eta prekarietatea dira, eta, horren ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundiak enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sustatzea zuen legegintzaldiko lehen ardatza. Horregatik, Isra Escalante ezkerreko koalizioaren batzarkideak, Bizkaiko Ahaldun Nagusia galdekatu dio gaur, Gobernuari kontrol saioan, Aldundiarekin edo bere erakunde autonomoekin hitzarmenak sinatzen dituzten enpresen inguruan; izan ere, Escalanteren hitzetan, “Legezko gutxienekoak eta Aldundiak ezartzen dituen klausulak betetzeko konpromisoa hartzeaz gain, bere gain hartu behar du Administrazio honek horiek betetzen direla bermatzeko mekanismoak ezartzea, horrek, gainera, lanpostuen kalitatea ere badakar”.
Gainera, 2030 agendako ODSek “hazkunde ekonomiko inklusiboa eta jasangarria, enplegua eta guztiontzako lan duina sustatzea” aipatzen dutela gogorarazi du, eta hori, batzarkidearen hitzetan, “Enplegu publikoaren egonkortasuna defendatuz eta sektore publikoan behin-behineko kontratazioa lege-iruzur bihurtuz bakarrik da posible”.
Administrazio Publikoa den aldetik, BFAk eredua eman dezake eta hala egin behar du, kontratetako lan-baldintzak hobetzeko ikuskaritza-tresnak ezarriz. Horretarako, planteatu du ea Aldundiak konpromisoa hartuko lukeen klausula sozialak, ingurumenekoak eta beste politika publiko batzuei buruzkoak ezartzeko bai zuzenean bai azpikontratatutako enpresekin parte hartzen duten erakundeek egiten dituzten kontratazioetan.
Amaitzeko, Escalantek Diputazioko erakunde autonomoek egiten dituzten azpikontratazioak murrizteko edo saihesteko asmoari buruz galdetu dio ganberari, eta ekitaldi handien ereduari lotutako lan-prekarietateko baldintzak hobetzeko neurririk hartu den galdetu dio.