Ezker Anitza-IUk elkartasuna adierazi dio saharar herriari Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 45. Urteurrenean

Ezkerreko alderdiak nazioarteko komunitatearen pasibotasuna eta Espainiako Estatuaren arduragabekeria salatzen ditu, gerra inposatu baten aurrean, 200.000 saharar baino gehiago Tindufeko kanpamenduetan erbesteratuta bizitzera behartzen dituena, osasun eta elikadura gabezia larriekin

 

Bilbo, 2021eko otsailaren 26a

Ezker Anitza-IUk babesa eta elkartasuna adierazi dio saharar herriari, bihar Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zeneko 45. Urteurrena dela eta; izan ere, 1976ko otsailaren 27an Bir Lehlun izan zen, Espainiak Mendebaldeko Sahara Marokori eta Mauritaniari “lotsagarriki” eman eta biharamunean, Espainiako azken soldadua erretiratu ondoren, lurraldea bertan behera utzi ondoren. Ordutik, Marokok okupatzen du bere lurraldea.

Ezker Anitza-IUk ospakizun hori aprobetxatu du saharar herriari bere atxikimendu sakona helarazteko; izan ere, iragan azaroaren 13an Marokoko armadak Guerguerat pasabidean su-etena bortxatu ostean, gatazka gogortu egin da.

Zentzu horretan, “Saharar herriaren izaera baketsua, duela 30 urte baino gehiago bide baketsuen aldeko apustua egin baitu, autodeterminazio erreferendum batean bere etorkizuna askatasunez erabaki ahal izateko”. azpimarratu du Ezker Anitzak

Era berean, ezkerreko alderdiak berretsi egin du “saharar herriari inposatutako guerra dela, nazioarteko komunitatearen pasibotasunagatik eta Espainiako Estatuaren arduragabekeriagatik“.

Horregatik guztiagatik, Ezker Anitza-IUk euskal herritarrak gonbidatu ditu, ezarritako segurtasun neurri guztiak betez, bihar Saharako Errepublika Arabiarraren aldarrikapenaren 45. urteurrena ospatzeko hiru euskal lurraldeetan egingo diren manifestazio eta elkarretaratzeetan parte hartzera, Aljeriako Tinduf hiritik gertu dauden errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren 200.000 saharar baino gehiagori elkartasuna adierazteko. Pertsona horiek osasun- eta elikadura-gabezia larrien erdian bizi dira, eta Marokoren eskubideen urraketa sistematikoa jasaten dute, manifestazioak egin eta autodeterminazio-eskubidea aldarrikatzeagatik.