EZKER ANITZA-IU BILBOK EAJ-PSOEREN AURREKONTU PROIEKTUA ERREFUSATU DU


Ayuntamiento Bilbao

Bilboko Ezker Anitza-IUk errefusatu egin du hiriko gobernu taldeak aurkeztutako aurrekontu proiektua, kontinuistak direla eta bilbotarrek bizi duten errealitate sozialetik urrun daudela iritzita.

Pandemiak sortutako krisi ekonomikoko testuinguru batean, eta beste hiri batzuek, Montoro Legeak ezarritako aurrekontu-arauak ezabatu direla aprobetxatuz, izaera hedakorrekoa eta gizarte-bokazio argikoa den aurrekontu baten alde egin duten bitartean, EAJ-PSE gobernu-taldeak Ezker Anitza-IUko zinegotziaren ustez udalean “motz geratzen diren kontuak aurkeztu ditu, eta ez diete erantzuten ez errealitate sozialari, ez gizarte-babesaren ez ekonomiaren aktibazioaren beharrei”.

Hala, Xabier Jimenezek gogora ekarri duenez, “Gure oinarrizko gizarte-zerbitzuetara jo behar izan duten pertsonen hazkunde handia dagoen une honetan, haien oinarrizko premiei erantzuteko, aurrekontua ez da ia hazten, eta murrizketak ere planteatzen ditu zenbait esparrutan, hala nola Adingabeen, Familiaren eta Desgaitasunaren programetan (-106.000 €), Gizarteratzearen programetan (-540.000) eta Larrialdietako bizitokien programetan (-275.000), hain zuzen ere. Bizitoki-eskaria areagotu denena eta gizarte-bazterketaren zifrak tristeki urratzen ari direnean, alegia”

Gainera, zinegotziak gogorarazi du murrizketak Haurren eta Gazteen zerbitzuetan ere egin direla, 200.000 euro inguruko murrizketarekin.

Bestalde, Aburto buru duen gobernu taldeak aurkeztutako aurrekontuak zerbitzu publikoen pribatizazioaren alde egiten jarraitzen du. Bereziki paradigmatikoa da Zerbitzuen eta Bizi Kalitatearen Arloari dagokiona (lorezaintza, saneamendua, ur-hornidura), aurrekontuaren % 60 inguru zerbitzu horiek azpikontratatzera bideratuta baitago.

Azkenik, Ezker Anitza-IUren Bilboko koordinatzaileak adierazi du 2021erako kontuen proiektuak alde batera uzten dituela auzoetarako proiektu nagusiak, “Auzotarrek beren garapen komunitariorako berezkotzat eta estrategikotzat jotzen dituztenak”. Horrek agerian uzten duela “udal-gobernuak auzotarren beharretatik zein urrun bizi duen” eta “aurrekontuak COVID19aren krisiak gehien kaltetutako sektoreei erantzuteko egin behar direla, hala nola, ostalaritza, merkataritza edo beren lanpostuak galdu dituzten ehunka bilbotarrei”.