Ezker Anitza-IUk Aernovako langileei elkartasuna adierazi die, Eusko Jaurlaritzaren pasibotasunaren aurrean

aernnovako kaleratzeak

Ezker Anitza-IUk, Aernovak Berantevillako (Araba) lantegiko 101 langile kaleratzeko asmoa iragarri ostean, elkartasuna adierazi die langileei. Ezkerreko koalizioarentzat enpresaren erabakia etekinak handitzeko aitzakia baino ez da.

Horrela, Ezker Anitza-IUko koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, Aernovak “konpainiaren biziraupenerako” langile-murrizketarako emandako aitzakia egoeraren araberakoa da, “Bizi dugun krisi-une puntuala da, baina ez da inola ere jarraitua izango, sektorea berriz ere gorabidean egongo baita epe laburrean”.


Horrela, Saludek enpresa kritikatu du, izan ere, 290 milioi euroko irabaziak izan ditu azken urteotan, langileen lanari eta ahaleginari esker, eta orain eskerrak eman dizkie kalera botatzen


Aldi berean, Ezker Antiza-IUko koordinatzaileak EAJri ekintza eta inplikazio falta leporatu dio, eta Eusko Jaurlaritzak enpresa horri diru publikoarekin lagundu ziola gogorarazi du, itzuli beharrik gabe. Hori dela eta, enpresei zuzendutako partida publikoak kapitalaren parte izatea eta enpleguak mantentzearen baldintzapean egotea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

Azkenik, Euskadiko industriaren galeraz ohartarazi du Saludek, urte arteko datuetan % 26,7ko atzerakada izan baitu, “Gure ekonomia eta lan-baldintzak pobretzen dituen atzerakada kezkagarria”, eta, aldi berean, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio laguntza publiko orok enpresaren norabidean dirua itzultzeko edo aktiboki parte hartzeko konpromisoa ekarri behar duela berekin.