Ezker Anitza-IUk euskal memoriaren legea aldarrikatu du Memoriaren Egunean
-
Ezker Anitza-IUk euskal memoria demokratikoaren legea defendatzen du, Euskadiko giza eskubideen urraketak zuzentzeko eta konpontzeko.
-
“Egiaren, justiziaren eta erreparazioaren defentsarekin dugun konpromisoa irmoa da”, adierazi du Isabel Salud Ezker Anitza-IUko koordinatzaile nagusiak.
Memoriaren egunaren ospakizunaren esparruan, Isabel Saludek, Ezker Anitza-IUko koordinatzaile nagusiak, gogorarazi nahi izan du bere erakundeak konpromisoa hartu duela egiaren, justiziaren eta erreparazioaren defentsan, gizarte guztiz demokratikoa eraikitzeko funtsezko printzipioak diren aldetik.
Zentzu horretan, memoria demokratikoaren arloan egindako azken urratsen garrantzia azpimarratu du Saludek, hala nola Madrilen koalizio gobernuak Memoria Demokratikoaren lege-aurreproiektua onartu izana. Lege hori aurrerapauso kualitatibo garrantzitsua izango da, eta gaurko Memoria Historikoaren lege mugatua, 2007tik indarrean dagoena, zuzendu beharko da.
Isabel Salud bereziki pozik agertu da, praktikan egiaztatu baitu testu berri honetan jasotako neurri asko guztiz inspiratuta daudela Izquierda Unidak landu zuen Memoria Demokratikoaren Lege Proposamenean. Proposamen hori 2018an erregistratu zen Kongresuan, Unidas Podemosen bidez.
Congresuan tramitean dagoen aurreproiektua hobetzeko lanean jarraitzen dutela azpimarratu du Saludek, “memoria demokratiko kolektiboa eraikitzeko bideak bilatu eta zabaldu behar direlako “.
Azkenik, Isabel Saludek gogorarazi nahi izan du zein garrantzitsua den Euskadiko memoriaren politikak antolatuko dituen euskal memoria demokratikoaren lege bat onartzea. “Lege hau espero dugu, eta Eusko Jaurlaritzak aurkezteko konpromisoa hartu zuen, babesten ditugun talde memorialisten presioaren aurrean eta aurreko legegintzaldian Elkarrekin Podemos-IUk horren inguruan bultzatutako ekimenen aurrean”.