Hautaketa-prozesua – Komunikazio-teknikaria

Deskribapena: Ezker Anitza-IUk komunikazioko teknikari baten bila dabil, Euskadi mailako egituran sartzeko. Lanposturako deialdia publikoa eta irekia izango da. Halaber, hautaketa-prozesua gardentasun- eta objektibotasun-printzipioen arabera arautuko da, eta hautagaien lehia, gaitasuna eta merituak modu proportzionalean eta independentean baloratuko dira. Lanpostuaren eginkizuna: Ezker Anitza-IUren komunikazio-arlo teknikoa planifikatu, kudeatu eta koordinatzea, komunikazio-ekintzak (publizitatea, barne eta kanpoko harreman publikoak, sare sozialen kudeaketa, etab.), erakundearen irudiaren koherentzia eta idazteko estiloa behar bezala zainduz.

Profila/Eginkizunak:

  • Ikasketak eta esperientzia kazetaritza eta komunikazioaren esparruan.
  • Euskadiko komunikazio-munduaren ezagutza.
  • Pertsona dinamikoa, ekimena eta lanerako gaitasuna duena. Antolatzeko, arazoak aztertzeko eta konponbideak bilatzeko gai izatea.
  • Office paketea, Internet, RRSS behar bezala ezagutzea.
  • Euskadiko beste lurralde batzuetara joateko prestasuna.
  • Euskara.

Honako hauek kontuan hartuko dira:

  • Komunikabideetan, eremu politikoan eta publikoan eta komunikazio- eta/edo publizitate-estrategien diseinuan aldez aurretik izandako esperientzia baloratuko da.
  • Erakundearen balioekin identifikatzea.

 

Kontratu mota: lanaldi osoa eta alderdiek adostu beharreko ordutegia.

Lantokia: Euskadi. Leku egonkorra finkatuko da. Joan-etorriak Euskadin.

Soldata: barneko soldata-baremoaren arabera.

Lanean hasteko data: berehala lanean hastea.

Bidali curriculum vitaea eta lanpostuari buruzko motibazio-gutuna organizacion@ezker-anitza.org

 

Aurkezteko azken eguna: irailaren 21a.