Elkarrekin Podemos-IUk ikasturtea amaitzeko plana hezkuntza-komunitatearekin adostuta egotea eskatu du.

  • Jon Hernández: “Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu ez dadila jendaurrean kaka nahasten ibili deskonfinamendua dela-eta berea baino espazio zabalagoetan hartzen diren neurriekin, eta aplika ditzala Hezkuntzan dituen eskumenak, eskumen guztiak baititu horretan”

     

    Ikasturte honen amaierarako Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza-planaren aurrean, Elkarrekin Podemos-IU eta EH Bildu talde parlamentarioek eskari bat egin dute gaur legez besteko proposamen baten bidez, zeina elkarrekin erregistratu baitute Diputazio Iraunkorreko Mahaian eztabaidatzeko, eta hauxe da eskaria: “Plan bat adostea hezkuntza komunitatearekin ikasturtea amaitzeko”.

     

    Koalizioko bozeramaileak, Jon Hernándezek, hauxe eskatu du: “Egizue errepide mapa argi bat ikasturtea amaitzeko, eta emazue eskolara itzultzeko modua behar diren baliabideak jarrita, jarduera lerroak finkatuta eta hezkuntza sistema publikoak betetzeko moduko protokolo garbi bat eginda, inola ere kaltetu gabe ikasleen eskubideak eta unibertsitateaz kanpoko hezkuntzako langileak”.

     

    Hori dela eta, Elkarrekin Podemos-IUk proposatu du mahai bat eratzea EAEko hezkuntza publikoa osatzen duten erakundeekin, eragileekin, sindikatuekin eta unibertsitateekin; helburua da Covid-19aren krisitik datozen arazoak identifikatzea, irtenbideak bilatzea, etorkizuneko erronken erantzunak adostea eta elkarrekin estrategia bat diseinatzea.

     

    Ezkerreko alderdiek, gainera, plangintza berezi bat proposatu dute datorren ikasturterako. Hori guztia, diotenez, hezkuntza komunitateak eta indar politikoek elkarrekin hitz eginda eta adostuta egin behar da.