Etxeko laguntza zerbitzuan Osakidetzaren protokoloak aldatzeko eskatu du Elkarrekin Podemos-IUk; langileen eta erabiltzaileen segurtasuna bermatu beharra ikusten dute.

Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioak gaur eskatu du Osakidetzaren protokoloak aldatzeko etxeko laguntza zerbitzuan; langileen eta erabiltzaileen segurtasuna bermatu beharra ikusten dute. Jon Hernández koalizioko bozeramaileak honela galdegin dio Nekane Murga Osasun sailburuari: “Ea asmorik duzun Etxeko Laguntza Zerbitzuetarako gomendioak aldatzeko, langileen segurtasun neurriak handitu beharra dago eta”.

Alderdien koalizioak azaldu duenez, osasun krisiaren hasieran, Osakidetzak gomendio batzuk atera zituen Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileentzat zein erabiltzaileentzat. Besteren artean, mozorroak eta babes ekipoak erabiltzekotan, arnasteko arazoak bazituzten erabiltzeko.

Gomendio horien harira, koalizioak gogorarazi du sektoreko langileek dagoeneko behin baino gehiagotan agertu dutela kezka Osakidetzak gomendaturiko neurriak nahikoak ez direla eta. Haien ustez, ez dute ez langilearen eta ez erabiltzailearen osasuna bermatzen, eta hemen kontuan izan beharra dago Covid-19arekin gehienbat zerbitzuen erabiltzaileak direla zaurgarrienak.

Elkarrekin Podemos-IU dago Osakidetzaren gomendio eta protokolo horiek ez dituztela behar bezala babesten etxeko zerbitzuak ematen dituzten enpresetako langileak, ezta zerbitzuen erabiltzaileak ere, eta Osasun sailburuari galdetu dio gomendioak aldatzeko asmorik ote duen.

Jon Hernández legebiltzarkidearen iritziz, “orain zera ari dira planteatzen, mozorroak jende guztiak erabil ditzala; ez du zentzurik Osasun Sailak oraindik ere jarraitzea gomendatzen mozorroak ez erabiltzeko arriskuan den biztanleriarekin kontaktua duen langile kolektibo horri baldin eta ez badago gaixotasun sintomarik”.

Hernándezek gogorarazi duenez, “sindikatuen presioagatik hornitu ditu Eusko Jaurlaritzak udalak mozorroekin, betaurrekoekin eta eskularruekin, etxeko zerbitzua esleitua duten enpresei emateko, baina ez du aldatu gaixotasunaren sintomak bakarrik baldin badaude erabiltzeko gomendioa.

Hala berean, Euskadiko sindikatuek diotena gogorarazi du Elkarrekin Podemos-IUk, material gutxi banatu dutela, alegia, kontuan izanda Covid-19aren talderik zaurgarriena direla zerbitzu horien erabiltzaileak; hortaz, Osasun Sailari halaber galdetu dio ea asmorik duen Etxe Laguntza Zerbitzuentzako ekipoak material gehiagoz hornitzeko, hala nola erabilera bakarreko txabusinekin, gel desinfektagarriekin eta plastikozko mantalekin.