Elkarrekin Podemos-IUk EH Bildurekin batera bilera bat eskatuko dio Diputazio Iraunkorrari, ekimenak eztabaidatzeko eta gobernuari krisiaren kudeaketan bultzada bat emateko

Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioak EH Bildurekin batera bilera bat eskatuko dio Diputazio Iraunkorrari, ekimenak eztabaidatzeko eta gobernuari Covid-19aren krisiaren kudeaketan bultzada bat emateko. Ezkerreko alderdiaren ekimenen artean, legez besteko proposamen bat dago, EAEko ikasleen Internet zerbitzua eta zerbitzu elektronikoak bermatzeko. Koalizioko Jon Hernández bozeramailearen albokoaren hitzetan, “Eusko Legebiltzarra gobernuaren akuilu izatea nahi dugu krisiaren kudeaketa honetan, eta, hala, gobernua irekiaraztea oposizioko alderdi politikoen proposamenetara pandemia gainditzeko.

Azken asteetan defendatzen ari den bezala, Elkarrekin Podmeos-EBk hauxe dio: “Gobernua kontrolatzeko gauza izango den legebiltzar bat behar dugu”, eta “ezohiko alarma egoera honi aurre egiteko behar diren funtzioak ere izango dituena”. Normaletik kanpoko osasun krisi honetan, bi alderdiek uste dute Legebiltzarrak “gobernua bultzatzeko bere funtzioetako batzuk berreskuratu” behar lituzkeela.

Alde horretatik, Elkarrekin Podemosek zera eskatuko duela jakinarazi du EH Bildurekin batera, “Diputazio Iraunkorraren deialdi bat, oposizioko taldeek planteaturiko legez besteko proposamenak eztabaida ditzaten salbuespen egoera eta paralisi parlamentario honetan”.

Elkarrekin Podemosek Diputazio Iraunkorrean eztabaidatzeko erregistratu duen lehen ekimena urgentziazko legez besteko proposamen bat da, zertarako eta hezkuntza arloan Eusko Jaurlaritzak Internet zerbitzua eta bitarteko elektronikoak berma diezazkien EAEko ikasleei COVIDaren krisiak dirauen artean.

Koalizioko bozeramailearen albokoak, Jon Hernándezek, zera dio, “arrakala digital bat dago euskal gizartean, eta beste behin ere, klase arrakala bat da. Horregatik, ezinbestekoa da funtsezko bitarteko digitalak ziurtatzea ez dauzkaten ikasleei. Legez besteko proposamenaren bitartez, xedea da bazterketarik ez gertatzea ikasleek bitartekoak falta badituzte, dauzkatenek bezala ikasten jarrai dezaten.

“Irakasleak, familiak eta ikasleak ezohiko ahaleginak egiten ari dira ikasgaiak aurrera ateratzeko”.  Horrela azaldu du Jon Hernándezek, Elkarrekin Podemosek Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak, zeina orobat baita Diputazio Iraunkorreko kidea, nolako lanak izaten ari diren irakasleak COVIDaren krisi honetan. “Halako ahalegina ikusita, Hezkuntza Sailaren lana da euskal hezkuntza sisteman berdintasuna ziurtatzea, Euskadin ez baita hala gertatzen ari, eta hori islatzen da krisialdi honetan ere.

Alde horretatik, Hernándezek azpimarratu du arrakala digitala eta klase arrakala dagoela euskal gizartean. “Horregatik, nahitaezkoa da krisialdi honetan, eta esperientzia baloratu beharra dago osasun aldetik gainditzen dugunerako, ez dauzkaten ikasleei ziurtatzeko funtsezko bitarteko digitalak”, eta Hezkuntza Behar Bereziak dituen ikasleak aipatu ditu, “bereziki sufritzen ari baitira eskolarik gabeko egun hauek”.

Legebiltzarkideak proposatu duenez, arrakala digitala eta klase arrakala direla medio COVIDak ekarri dituen arazoei erantzuteko, Eusko Jaurlaritzak “berehala” erdietsi behar du akordio bat Euskadiko Interneten zerbitzuak ematen dituzten teleoperadoreekin, “berehala emateko kalitatezko Internet zerbitzua horretarako sarbiderik ez duten euskal ikasleen familiei, zeren eta ikasle batzuek bitartekoak dituzte baina beste askok ez”.

Horretaz gainera, Eusko Jaurlaritzak behar diren bitarteko elektronikoak ipin ditzala sare publikoko ekipoen bitartez, publikora doazen ikasleentzat, eta bila dezala irtenbiderik onena hitzartuentzako ikasleentzat, ez dutenei mailegu gisa utz diezaiela ikasgeletara itzuli bitartean.

Azkenik, Elkarrekin Podemosek arretarako Urgentziazko Plan bat nahi du behar bereziak dituzten ikasleentzat krisialdiak dirauen artean, azter dezala ikasleak etxean artatzeko aukera, langileen segurtasuna eta babesa bermatzeko neurriak hartuta eta bestelako baliabide birtualen batzuekin lagunduta, orobat, familiei laguntzeko bestelako mekanismo batzuk ipinita.