Ezker Anitzak demokraziaren aldeko manifestua sinatu du El Salvadorren.

EL SALVADORREKO DEMOKRAZIAREN DEFENTSAN

 

Behean sinatzen dugun erakunde politiko, sindikal eta sozialok El Salvadorko presidenteak egindako estatu autogolpe saiakera gogor arbuiatzen dugu. Nayib Bukelek Asanblea militarizatu, eta zuzenbide estatu konstituzionala urratu zuen, organo legegile hori bere borondatearen arabera jardutera eta erabakitzera behartzeko.

 

Joan den otsailaren 9an, El Salvadorren, Nayib Bukele presidenteak arbitrarioki eta bere kabuz Asanblea Legegilea deitu zuen 109 milioi dolarreko mailegu bat onartzera behartzeko, delinkuentziaren aurkako Lurralde Kontrolerako Planaren 3. fasea gauzatzeko hain zuzen ere. Beharrezko quoruma ez zeukala ikusita, Nayib Bukele indar militar eta polizialarekin Asanblea Legegilean aurkeztu zen, Estatuaren botere horrekiko beldurrarazte eta presio ahalegin ukaezin batean.

 

Honen aurrean, adierazpen honen sinatzaileok honakoa exijitzen dugu:

 

  • Nayib Bukele Errepublikako presidenteak segurtasun eta legezkotasun juridikoaren bidez eratutako ibilbideak errespetatzea, eta bakea eta elkarrizketa politikoari eutsiz, botereen independentzia eta herrialdearen instituzionaltasun demokratikoa bermatzea

 

  • El Salvadorreko Konstituzioa arautzen duten printzipioak errespetatuz, bere eginkizunetan, legebiltzarrarekin harmonia soziala eta koordinazio-bideak

 

  • Mario Ponce Biltzar Legegileko lehendakariari, Salvadorko herriari une oro segurtasun juridikoa eta bakea lehenestea exijitzen

 

  • Organo legegilearen egoera, erabilera eta abusua autokudeatzeko ahalegin horren aurrean, Justizia Auzitegi Goreneko Konstituzio Arloko Aretoari, kasu horietan dagokion konstituzio-kontrola egitea eta herrialdeko presidenteari erantzukizunak eska diezazkion exijitzen

 

Nazioarteko elkartasunetik dei bat egiten dugu El Salvadorren ordena konstituzionala errespeta dadin, militarizazio gero eta handiagoari aurre egin dakion eta El Salvadorrreko herriarentzat bake sozial eta justua berma dadin.

 

Euskal Herria 2020-ko Otsailak 20

 

ALTERNATIBA, AMERIKA LATINA PARTE HARTUZ, ANTIKAPITALISTAK, CCOO, COORDINADORA DE ONGDs DE EUSKADI/EUSKADIKO GGKEn KOORDINAKUNDEA, ELA, ELKARCREDIT, ESK, ETXALDE, EUSKADI-CUBA, EZKER ANITZA IU, GILTZA, HIRU, IPES, JORGE ADOLFO FREYTTER ROMERO ELKARTEA, LAB, LATINOAMERICANO DE REFUGIAD@S-BACHUE, LUMALTIK, MGI/ISF, MUGARIk GABE, MUNDUBAT, ORAIN NAFARROA, PAZ CON DIGNIDAD, PAZ Y SOLIDARIDAD EUSKADI , PODEMOS, SANDINISTAK, SIRIAREN ALDE SORTU, STEILAS