Hernández salatu du gobernu honen eredua merkatu kapitalistarena dela, logika erabat bateraezina aberastasunaren bidezko banaketan oinarritzen den eredu batekin.

Jon Hernández Hidalgok, Ezker Anitzako legebiltzarkidea bera Elkarrekin Podemos taldean, Eusko Jaurlaritza deitoratu du urte hauetan egin dituen politikek ez dituztelako krisiaren ondorioak konpondu, baizik eta bidegabeagoa den eta desoreka handiagoa duen gizarte eredu berri bat finkatu.

 

Eusko Legebiltzarraren Politika Orokorreko eztabaidan, Hernandezek azaldu du krisia ez dela era puntualean azaldu den zerbait eta gero desagertu dena kaltedunak pixkanaka beren onera etorriz, baizik eta gobernuaren politikekin krisiaren kausak iraunarazi egin dira gizartearen gehiengoa pobretuz.

Ezker Anitzako legebiltzarkidearentzat, krisia eta Eusko Jaurlaritzaren politikak direla medio, euskal gizartean aldaketa dramatiko bat gertatu da, eta normalizatu egin da lehenengoz gure seme-alabak gu baino okerrago biziko direlako kontua.

Hiruko koalizioko bozeramailearen ustez, Eusko Jaurlaritzaren eredua da enpresa pribatuei ematea zerbitzu publikoen kudeaketa. “Zuek kudeaketa publiko-pribatua esaten diozue publikoa dena kontratisten esku uzteari, zeinaren helburu bakarra baita jendearen premien bizkar etekinak lortzea beren langileak era lotsagarrian esplotatuta.

EAJren gobernuak ez du aintzat hartzen hamar urte honetan erosahalmenean 10 puntu galdu izana, eta alokairua 1.100 eurotik hurbil ibiltzea; aldiz, etekinak dituzten enpresei zergak jaisteko lehian da. Hernandezek esan duenez, Eusko Jaurlaritzak “ez du entzun ere egin nahi akordio bat Elkarrekin Podemosekin zerga arloan”. Gurekin hitz egiteari uko egin diote hain alor garrantzitsuaz; alabaina, PPrekin zerga politika adostu dute aurrekontuen negoziazioan, guri esan eta gero urtez urte ez ditugula zerga arloa eta aurrekontuak nahasi behar.

Ezker Anitzak Legebiltzarrean duen bozeramailearen ustez, gobernuari ez zaio inola ere axola Euskadin kapitalisten errentak lotsagabeki gero eta handiagoak izatea langileenen aldean, are eta handiagoak langile emakumeenen aldean, eta horrek desoreka eta bidegabekeria sorrarazten du gizartean.

Hernandezez ustez, Eusko Jaurlaritzak patronal handiari eta botere ekonomikoei begira egiten ditu bere politikak, eta bitartean bizkarra ematen dio gizartearen gehiengoari eta langile klaseari. Legebiltzarkidearen aburuz, “Eusko Jaurlaritzak ez du Elkarrekin Podemosekin konpondu nahi, hain zuzen ere gure politikek sendo eta tinko begiratzen diotelako langileen gehiengo sozialari, hura baitago okerrena gizarte bidegabe honetan”.