Elkarrekin Podemosek (Podemos, Ezker Anitza-IU, Equo), gaur, lege proposamen baten alde egin du Legebiltzarraren osokoan, herri ekimen legegileengatik ordaindu beharrik ez izateko baldin eta Eusko Legebiltzarrean ez badira onartuak izaten. Elkarrekin Podemosen ustez, herri ekimen legegileak tresna baliotsua dira herritarrentzat, gizarteko gorabeherei aurre egin eta arau berriak proposatzeko modua ematen baitute, Legebiltzarrak bere ohiko jardunean oraindik lantzekoak baditu.
Hori dela eta, ezkerreko euskal koalizioak esan du ez dela arrazoizkoa eta kalitate demokratikoa galtzen dela baldin HELek sarrera emateko orduan langa ekonomiko bat jartzen badute; kasu honetan, egindako gastuen ordaina da, zeinaren abonamendua beti aldatzen baita Legebiltzarreko gehiengo aldakorren eta gehiengo horien irizpideen arabera.
“Ausazko irizpide batzuen mende egotea eta gastuen ordainketa zenbatekoa den ez jakitea, lehendik, traba bidegabe bat da, eta gogoa itzaltzen du”, esan du Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkide Martinez Zatonek. Hala, Elkarrekin Podemosek HELak aurkezteko inprimakiak doakoak izatea aldarrikatu du, eta, era berean, EAEko herri ekimen legegileak arautzen dituen ekainaren 26ko 8/1986 Legearen izaera berreskuratzea egindako gastuengatik ordaindu behar horretan; hori egitea espiritu demokratiko eta parte-hartzaile zintzoagoarekin jokatzea baita.
“Elkarrekin Podemosekook herri ekimen legegileak erraztearen eta eskuragarri jartzearen alde gaude. Eman dezatela ahalegintzeko gogoa eta ez daitezela izan pazientzia galarazle”, esan du Martinez Zatonek, eta honela gaineratu du: “HELak eztabaidatu eta aintzat hartu behar dira; herritarren eskariak dira, eta aukera gisa ikusi behar ditugu, haiekin gutxieneko batzuk adosteko betebeharra baitugu”.