Ezker Anitza-IUk Bizkaiko zerrendaburuak aurkeztu ditu

Ezker Anitza-IUk igande honetan aurkeztu ditu Bilboko egoitzan Bizkaiko udaletarako aukeratutako zerrendaburuak. Xabier Jiménez López Bilbon, Eder Álvarez Rivera Barakaldon, Jesús Sacristán Rojas Basaurin, Aitor Cid Carretero Ortuellan, Hafed Mohamed Bachir Leioan, Aintzane Sánchez Mulas Portugaleten, Alba Gutiérrez Gómez Amorebieta-Etxanon, Julen Domínguez Sánchez Ermuan, Aitziber Pulido Fernández De Espartero Berangon, Bernardo Ignacio Erandion, Luis Muñumer Montequi Getxon, Beñat Alonso Cantero Sestaon eta Naiara Lopez Larrinaga Santurtzin.

Isabel Saludek, Ezker Anitza-IUko Koordinatzaile Orokorra eta IUko diputatua Unidos Podemosen, adierazi du, “hautagaitza hauek gaztetasuna eta esperientzia uztartzen dituztela, berdintasuna bermatuz; lan egiteko gogoa nabarmena da”. “Kalitatezko enplegua eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatzeko politikak praktikan jarriko dituzte gure hautagaiek, pertsona guztiek bizitza duina eta independentea izan dezaten”.

Ekitaldia aurkeztu du Israel Escalante Mesonek, Bizkaiko Batzar Nagusietarako Ezker Anitza-IUko zerrendaburuak. Escalantek adierazi du “krisiaren 10. urteurrenean gaudela, beste behin ere, horren eraginak gehien pairatzen dituztenak langileen gehiengo sozialak pairatzen duela”. “Langabezia gero eta handiagoa da, baldintza txarragoak eta soldata baxuagoak ditugu”, esan du Escalantek. “Izan ere, Bilbo Handian etxe gabeko pertsonen kopurua bikoiztu egin da azkeneko urteetan”, gaineratu du.

“MUNDUA ALDATZEKO UDALAK ERALDATZEA”

Bizkaiko hautagaiek ekitaldian irakurri dute “Mundua aldatzeko udalak eraldatzea” programa. Dokumentua hamabi puntuz osatuta dago eta euren udalerrietan martxan jarriko dituzten udal-politiken oinarria izango da: demokrazia gehiago, mailakako zerga-sistema bidezkoagoa, ondasunaren birbanaketa eta ekonomia lokala sustatzea, inguruaren kaltea gutxitzea, irisgarritasuna eta higikortasun iraunkorra, berdintasuna, oinarrizko zerbitzuak bermatzea eta demokratizatzea, zentzuz egindako hirigintza, bakea, oroimena eta bizikidetasuna, kultura eta heziketaren defentsa, gazteentzako hiriak eta nagusien eskubide guztien bermea.