Isabel Saludek, Ezker Anitza-IUko diputatua Kongresuan, Pedro Sanchezen Gobernuari zuzendutako galdera sorta egin du, hainbat farmazia-elkartek hornidura-gabetze arazoengatiko kezka adierazi ostean, Estatu osoan kalteak eragiten ari dena. IUko parlamentaria eta Ezker Anitza-IUko Koordinatzaileak gogorarazi du, AEMPS eta FEDIFAR bezalako organismoak 400 farmakoen hornidura-gabetzearen berri eman dutela.
Gipuzkoako farmaziek diote bi hilabete daramatzatela arazo horrekin”, adierazi du Saludek, “Nolotil, Dalsy, Adiro, azido azetilsalizilikoa edo Trankimazin bezalako farmakoen hornidura-gabetzeaz ari dira, hain zuzen ere”. Estatu mailan eman dituzten datuen arabera, nahiz eta horrek, kasu gehienetan, gaixoengan eragin gutxi edo batere izan, larritzekoa da garrantzitsuak diren kasuen gorakada, %13, “gaixo horiek ezin baitute botika beste batengatik aldatu, ez dute aukerarik”.
Saludek dioenez, Gobernuak “neurri eraginkorrak” hartu behar ditu, egoerak okerrera egin duela ikusita; 2014an hasi eta 2016tik aurrera gora egin du nabarmen.
Horrexegatik guztiagatik, IUko diputatuak Gobernuari galdetu dio, besteak beste, arazo horren zergatia eta hornidura ezak pazienteengan sortutako arazoak ez areagotzeko, “orain arte ez PPk ez PSOEko gobernuek ez dute-eta hori konpontzeko ezertxo ere egin.
Litekeena da datozen hilabeteetan egoerak okerrera egitea; horregatik, Saludek Gobernuari eskatu dio idatziz azaltzea “ea gaixoen segurtasuna arriskuan dagoen, behar duten botiken hornidura gabeziagatik”.