Iñigo Martinez: “Bilboko Metroko 4. Lerroaren injustizia historikoarekin apurtu beharra dago”

Iñigo Martinez Zatonek, Ezker Anitza-IUko legebiltzarkidea Elkarrekin Podemos koalizioan, Arantxa Tapia sailburuari galdetu dio Bilboko Metroaren 4. Lerroa zer puntutan dagoen; horren azterketa informatiboa eta eraikuntza proiektuaren datak argitu ditzan. Martinezek gogorarazi du “Eusko Legebiltzarrak onartu zuela Eusko Jaurlaritzari eta Garraio Partzuergoari eskatzea 2018an zehar Bilboko Metropoliko Treneko 4. Linearen azterketa informatiboa, parte-hartze prozesu bat bermatuz, eta 2019ko aurrekontu-ekitaldian jaso dezatela beharrezko aurrekontu-kontsignazioa, Moyua-errekalde tartea eraikitzeko proiektua egite aldera”.

“Non geratzen da akordio hori azkenengo asteetan esan duzunaren ostean? Zer egiten dugu Legebiltzar honetan aho batez onartuko akordioarekin? Badakit non dauden Llanos eta Ugarte andreen sinadurak, baita nirea ere”, adierazi du Martinezek Legebiltzarrean, “baina geratu dira daude Andueza eta Zorrilla jaunenak?”. “Zer egin behar dut nik? Nik ezer ez, nik bete dut nire hitza baina zuek?”, esan du Ezker Anitza-IUko legebiltzarkideak. “Legebiltzar honetako akordioa apurtu duzue, goitik behera!!!! Apurtu! Zertarako balio du zuen hitzak?”, galdetu die Martinezek akordio hori idatzita zegoen papera apurtuz.

Arazoa ez da zenbatetan eztabaidatu den gai hori, esan du Martinez Zatonek, “zenbat urte daramatzaten Bilbo Hegoaldeko auzoetako hiritarrek metroa itxaroten baizik”. “Zenbat? 5, 10 edo 25 urte; berdin zait, denbora asko da”, kritikatu du Ezker Anitza-IUko ordezkariak. “Behar dugu, behar dute, metroa eta Legebiltzar honek bere hitza eman du urte honetan bertan horri buruz”, esan du.

“4. Linea Moyua eta Errekalde artean egin behar da, 2018an bukatu behar da azterketa informatiboa eta 2019. urtean, berriz, eraikuntza proiektua. Moyua-Errekalde lerroa, ez beste ezer”, azpimarratu du Martinez Zatonek. Ezker Anitza-IUko legebiltzarkideak horren aldeko biharko manifestaldira joateko deia egin du, “injustizia historiko batekin apurtzeko”. “Errekaldeko, Iralako eta Peñaskaleko 70.000 biztanleek merezi dute”, esan du, “Metroa eta kalitatezko garraioak kohesio sozialerako ezinbesteko tresnak dira”.

Tapia sailburuari galdetu dio lehentasuna zein den: aireportuko lerroa edo 70.000 biztanleen onurako erabiliko den zerbitzua. Martinez Zatonek leporatu dio tarte horren inguruan argi hitz egin ez izana eta orain aitzakiak baino ez jartzea. Horregatik, Ezker Anitza-IUko Legebiltzarkideak argi eta garbi Moyua eta Errekalde arteko tartearen proiektua egingo den ala ez argitzeko eskatu dio Arantxa Tapiari.