Elkarrekin Podemosek lortzen du Etxebizitza Legearen garapena eta etxebizitzaren eskubide subjektiboa arautzen duen dekretua

Elkarrekin Podemosek lortu du gaur Legebiltzarreko osoko bilkuran Eusko Jaurlaritzak konpromisoa eta plangintza zehatz bat egin dezan Etxebizitza Legea garatzeko 2019ko lehen hiruhilekoan.

Horrez gain, ezkerreko euskal koalizioak espero du aintzat hartuko direla Etxebizitza  legeari aurkeztu dizkion zuzenketak eskubide subjektiboa arautuko duen dekretura begira, zeina bederatzi hilabeteren barnean onartu beharrekoa baita.

Bestalde, Elkarrekin Podemosek pozik hartu du Legebiltzarrak hartu duen erabakia, Eusko Jaurlaritzari eskatuko baitio alokairuaren politika publikoak indartzeko eta hemendik aurrera babes publikoko etxe bakar bat ere ez saltzeko.

Horrez gain, Iñigo Martínez Zatónek esan duenez, “gure taldea erne egonen da neurriok adostu dugun denboran ezarriak izan daitezen”. Ekintzen artean, hor dira etxebizitza alokairu eskuragarri sorta bat bermatzea, etxe hutsak mobilizatzea, alokairuaren aldeko zerga  neurriak hartzea eta maiztasunez gaurkotua egongo den alokairu-prezioen erreferentzia adierazle bat ipintzea. Azkenik, Martínez Zatónek koalizioaren interesa erakutsi du neurriok —batzuk dagoeneko Elkarrekin Podemosen proposamenetan zetozenak— 2019rako Euskadirako eztabaidatzen ari diren aurrekontuetan ager daitezen.