Elkarrekin Podemosek aldaketa eraikitzaileak proposatu ditu Herenegun materialean

Elkarrekin Podemosek aldaketa eraikitzaile sail bat proposatu du Herenegun hezkuntza  materialean, Eusko Jaurlaritzako Bake Idazkaritzak sortu dituen hezkuntza unitate horien zorroztasun historikoaren mesedetan.

“Hutsune historiko nabarmena dago, eta horrek erakusten du gure belaunaldi gazteenek ez dutela argi zer gertatu den gure herrialdean azken urteetan; hortaz, uste dugu ekimen hau beharrezkoa bezain garrantzitsua dela”, esan du Iñigo Martínez Zatónek.

Hala, euskal ezkerreko koalizioak zorroztasun historikoaz gain dimentsio etiko bat behar dela proposatu du, indarkeria erabili izanaren zilegitasuna kentzeko eta hori heziketaren arloan ezinbestean landu behar denaren helburu esplizitu bat izateko.

Hala, Elkarrekin Podemosek, zenbait ohar orokorrez gain, ekarpen xeheak egin ditu Herenegun unitate didaktikoak osatzen dituzten bideoen eta koadernoen gainean.

Taldearen iruzkinen artean, nabarmentzekoak dira, besteren artean: politikarien garrantzi gehiegizkoa eta iraganeko erantzukizunen gaineko autokritika falta dela, bi bandoren arteko gatazkarik ez zegoela argi eta garbi azalduko duen interbentzio bat falta dela, ezkerrak indarkeria erabiltzearen gaineko debatearen ikusezintasuna dagoela, eta torturaren eta jazarpen indarkeriaren gaineko zifrak falta direla.

Azkenik, Martínez Zatónek zera nabarmendu du, “erantzukizun falta izugarria izango litzateke ikastetxeetan horrelako material didaktiko batek ez izatea Legebiltzarraren eta biktima kontseiluaren gehiengoaren babes zabala. Horregatik, Elkarrekin Podemosek eskatzen du ikastetxeetara ezer igorri aurretik berma ditzatela gutxieneko akordio baterako puntu hauek.